Hamarkada Deitoragarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{lanean}} thumb|370px|Torrijos eta bere lagunen fusilamendua Malagako hondartzetan ([[1888).]] '''Hamarkada Deitoragarria'''...»
(Ez dago alderik)

18:34, 7 maiatza 2018ko berrikusketa

Hamarkada Deitoragarria edo absolutismoaren bigarren berrezarpena (1823-1833) deritzo Espainiaren historia garaikideko aro bati; berau Fernando VII.aren erregealdiaren azken fasea izan zen (1814-1833), Hirurteko Liberalaren ondoren (1820-1823), zeinetan 1812an aldarrikatutako Cadizko konstituzioa indarrean egon zen. Zenbait historialarik, Josep Fontanak adibidez, bigarren izena nahiago dute zeren eta Fernando VII.aren heriotzetik haratago luzatzen baitu iraupena, absolutismoaren amaiera arte, 1834. urtera arte, alegia.

Torrijos eta bere lagunen fusilamendua Malagako hondartzetan (1888).

Hirurteko Liberalaren amaiera: “San Luisen ehun mila semeen” esku-hartzea

Artikulu nagusia: «San Luisen Ehun Mila Semeak»

1823eko apirilaren 7an San Luisen ehun mila semeen inbasioa gertatu zen, Angulemako duke Luis Antonio Borboi Espainia liberala menderatu zuenak gidaturiko armada frantsesaren inbasioa, alegia. Gobernu frantsesaren ekimena izan zen inbasioa, Espainiako independentzia gerran pairatutako porrotaren ordaina jaso eta, hartara, bere nazioarteko posizioa berretsi nahi baitzuen.