El País: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎top: clean up using AWB
Informazioa gehitu
29. lerroa:
'''El País''' informazio orokorreko egunkari espainiar saldunena da. Bulego nagusia [[Madril]]en dauka baina edizio eta idazkaritzak, [[Espainia]]ko erkidego guztietan. [[Francisco Franco|Franco]] hil eta 5 hilabetera sortu zen eta trantsizioan garrantzi handia izan zuen.
 
[[1980ko hamarkada]]n, Espainiako egunkari salduena bihurtu zen, [[ABC (egunkaria)|ABC]] bigarren lekuan utzirik. El País [[PRISA]] talderaena da. Pentsamendu politikoari dagokionez, ezker moderatuaren inguruan kokatu ohi da, eskuindar espainiar askoren ustez, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEren]] zerbitzura.
 
Edizio estatalaz gain, '''edizio internazionala''' ere badu, Amerika Latinan inprimitu eta banatzen dena. Bestetik, '''edizio digitala''' dago, '''ElPais.com''', munduko gaztelerazko egunkaririk ikusiena da, 2016an 11.618.000 erabiltzaile baitzituen. Sare sozialetan duen presentzia ere nabaria da, Facebook-en 4.000.000 jarraitzaile ditu eta Twitter-en, berriz, 6.000.000 baino gehiago.
 
Hiru gizonek (José Ortega Spottorno, Jesús de Polanco y Juan Luis Cebrián) fundatu zuten egunkaria. El País [https://www.prisa.com/es PRISA] talde mediatikoari dagokio, Espainian ezagutzen den nagusienetarikoa.
 
== Merkatua ==
 
=== Audientzia ===
'''Paperezko euskarriari dagokionez, OJD-ren''' arabera, ''El País''-ek '''bataz beste''' '''231.140 egunkari''' jartzen ditu '''salmentan''' eta horietatik '''180.765 saltzen''' ditu, 2016ko uztailetik 2017ko ekainerarte egin zen neurketaren arabera. Euskadiko edizioan, berriz, egunkariak bataz beste 7.627ko hedapena du. Astelehenetatik Larunbatetara egunkariaren tirakada 172.513koa da eta igandeetakoa 229.857, estatu mailan. Euskadiren edizioari dagokionez, astean (astelehena-larunbata) 6.436 ale eta igandeetan 15.035.
 
'''EGMren''' arabera, 2017ko otsailetik azarora, 9.655 irakurleetatik 1.080 ''El País'' egunkariarenak ziren, honek adierazten du informazio orokorreko egunkarietatik irakurle gehien dituena dela eta egunkari guztietatik bigarrena, Marcaren atzetik.
 
Euskarri digitalari dagokionez, ComScore-eko datuak aztertuta, 2017an El País-ek Espainian erabiltzaile gehien dituena da,  18.928 baititu eta bigarrena bisita kopuruari (162.714) dagokionez.
 
=== Lehiakideak ===
Paperean, EGMko datuak oinarri hartuta, informazio generala lantzen dutenen artean lehiakideak bi dira nagusi: El Mundo eta [http://www.lavanguardia.com/ La Vanguardia]. Bestetik, [http://www.marca.com/ Marca] (1.922 irakurle) eta As (1.028 irakurle); azken hauek kirola lantzen duten egunkariak dira.
 
Edizio digitalean, El Mundo da, berriz ere, bere lehiakide zuzena. Atzetik,  La Vanguardia, El Periódico eta ABC daude.
 
== Enpresaren egitura ==
[http://www.expansion.com/directorio-empresas/ediciones-el-pais-sl_5574121_J27_28.html EDICIONES EL PAIS S.L]. enpresari dagokio. Sozietate anonimoa denez, enpresa honen kapitala edo jabetza partaidetzatan banatuta dago, ez akzioetan. Bazkideek erabakietan eta irabazien banaketan parte hartzen dute eta ez dute burtsan kotizatzen.
 
Sozietate mugatuek, legearen arabera, gutxienez 3.000€-ko kapitala izan behar dute eta honen '''giza kapitala 100.000€''' baino gehiagokoa da. 201-500 langile ditu eta 2.500.000€-eko fakturazioa. EDICIONES EL PAIS S.L. '''tamaina handiko''' enpresa da.
 
=== Talde Mediatikoa eta Aliantzak ===
'''PRISA taldea''' (Promotora de Informaciones Sociedad Anónima) Espainian sortutako multimedia enpresa-taldea da. Europako eta Hispanoamerikako hogeita bi estatuetan du presentzia. Talde barruan daude prentsa, telebista kateak, irrati kateak eta argitaletxeak. Adibidez: El País, [[LOS40|Los 40 principales]], Grupo Santillana,Cinco Días, [[SER|Cadena Ser]], [[As (egunkaria)|Diario As]] talde honetan aurkitzen dira.
 
Sozietate anonimoek dirua irabazteko asmoa dute eta jabea edo kapital soziala akzioetan banatzen da, horien jabeak enpresaren bazkideak izanik.  Bazkideek, bakoitzak duen akzio kopuruaren proportzioan, erabakietan eta irabazien banaketan parte hartu dezakete.
 
2016an PRISAren akziodun nagusiak ziren:
 
1.    Amber Capital UK LLP (19,29%)
 
2.    Rucandio SA, familia Polanco (17,53%)
 
3.    Telefónica SA (13,06%)
 
4.    International Media Group SARL, del sultán catarí Ghanim Al Hodaifi Al Kuwari<sup>19</sup>​ (8,17%)
 
5.    GHO Networks SA de CV, Roberto Alcántara Rojas<sup>20</sup>​ (8,04%)
 
6.    HSBC Holdings PLC (7,46%)
 
7.    Banco Santander SA (4,19%)
 
8.    Fundación Bancaria Caixa d'estalvis y Pensions de Barcelona (3,83%)
 
9.    Nicolas Berggruen (1,22%)
 
=== Antolaketa ===
'''''El País''''' egunkariaren zuzendaria Antoni Caño da eta David Alandete, Luís Bassets eta José Manuel Calvo zuendariordeak. Bestetik, El País-ek korrespontsaliak ditu ea Europako hiri guztietan, Paris (Marc Bassets), Erroma (Daniel Verdú), Latinoamerikako hiri nagusietan, Kolonbia (Francesco Manetto), Washington (Jan Martínez Ahrens). Txinan (Pekin), Israelen (Jerusalem), Marokon (Rabat) eta Arabar Emirreri Batuetan (Dubai) ere aurkitzen dira berriemaileak.
 
'''PRISA''' talde mediatikoaren organigrama honakoa da:
 
-Presidentea: Manuel Polanco Moreno
 
-Zuzendari exekutiboa: D. Jose Luis Sainz Diaz
 
-Finantza-zuzendaria: D. Guillermo de Juanes
 
-Argitaletxe zuzendaria: D. Augusto Delkader
 
-Komunikazio eta Harreman Instituzionalen zuzendaria: D. Jorge Rivera
 
-Prisa Berrien kontseilu delegatua: D. Alejandro Martínez Peón
 
== Negozio Eredua ==
 
=== Prezio Politika ===
''El País'' egunkariaren '''salmenta prezioa 1,50€-'''ekoa da. Ordez, edizio digitaleko material guztia dohainik da, irakurleak ez du ezer ordaindu behar informazioa irakurtzeko. Hiru  harpidetza mota ezberdin daude:
 
1.     ''Fin de semana'': hilero 12,50€. Egunkaria eta bere osagarriak asteburuetan soilik.
 
2.     ''Premium'': egunero 1,06€. Egunkaria gehi dituen gehigarri guztiak astelehenetatik iganderarte.
 
3.     ''Digital''. 11,99€. Egunkaria eta dituen gehigarri guztiak gailu elektronikoetan izateko aukera.
 
=== Sarreren Iturriak eta Diru Kontuak ===
''El País'' egunkariak publizitatetik lortzen ditu diru sarrera gehienak, %60a zehazki. Paperezko euskarrian pubzlizitate kostu gehiago daude, digitalean baino. 
 
2017. urtearen lehen hirihilekoan El País-eko paperezko euskarriak %20ko galerak izan zituen diru sarreretan. Ostera, edizio digitaletik lortzen diren diru sarrerek %15eko igoera izan zuten. Beraz, ''El País''-ek paperezko euskarriarekin gero eta diru sarrera gutxiago lortzen dituen heinean edizio digitaletik lortzen duenarekin orekatzea lortzen du. ''El País''-ek 16,4 milioi eurotako ingresuak izan zituen, horietatik 7,5 milioi (%45) euskarri digitaletik lortu ziren.
 
Prisa talde mediatikoak 21,9 milioi eurotako irabaziak (garbiak) izan zituen 2017ko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean, aldiz, 13 milio eurotakoak izan ziren. Irabaziak, PRISAren barruan dauden enpresa zein hedabide guztiak kontuan hartuta izaten dira: prentsa, irratia, media kapital eta hezkuntza .
 
Egunkariak ez du ''paywall'' izeneko sistemarik erabiltzen, baina bai ematen dio irakurleari kiosko digitalera sartzeko aukera. Azken hauek argitalpen digitalak saltzeko sortu diren plataformak dira. Aleen prezioak, paperearen prezioarekin konparatuz, merkeagoak dira, imprimatze eta banatze gasturik ez baitago.
 
== Kanpo loturak ==