«El Mundo»: berrikuspenen arteko aldeak

12.761 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
 
== Generoak ==
 
Informazio, interpretazio eta iritzi generoak ageri dira El Mundo egunkarian. Albisteak nagusi izan ohi dira, bai azalean eta baita hasierako orrialdeetan (paperean). Horiez gain, erreportaje ezberdinak agertzen dira noizbehinka, batzuetan informatiboak eta besteetan interpretatiboak. Elkarrizketak ere ohikoak izaten dira egunkarian, batez ere asteburuko edizioei dagokienez. Ohikoena, goian aipatutako atalak errespetatuz, gai berdinaren inguruan dauden mota desberdinetako artikuluak ageri dira.
 
 
== Ildoa ==
 
El Mundo egunkariak bere ildo ideologikoa liberal gisa definitzen du. Beraien esanetan, egunkari aurrerakoia izatea dute helburu, garaiko sistema demokratikoaren defentsa eta askatasun publikoak bultzatuz eta Nazio Batuen erakundeak eta Europako Giza Eskubideen erakundeak bildutako eskubideak errespetatuz. Bere oinarri ideologikoan, eta beti ere beraien esanetan, gutxiengoen eskubideak defendatzea eta boterearen zapalkuntzen aurrean herritarrak defendatzea daude. Espainiako panorama politikoan kokatu behar bagenu, eskuinean kokatuko genuke, [[PP|Alderdi Popularretik]] gertu, beronekin oinarri kontserbadoreenak konpartitzen ez baditu ere. Askotan leporatu zaion [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]]<nowiki/>rekin biziki kritikoa izatea, batez ere Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernaldian Martxoaren 11ko atentatuen inguruan konspirazio ugari plazaratzeagatik. Azken urteotan sortu diren eta indarra hartu duten alderdi politiko berrien aurrean, egunkariari [[Herritarrak - Herritarron Alderdia|Ciudadanosen]] aldeko jarrera hartzea egotzi izan zaio. Horrekin batera, oso zorrotza izan da [[Podemos|Ahal Dugurekin.]]
 
== Audientzia ==
 
'''''Audientzia paperean'''''
 
Paperezko edizio nazionalak EGMk 2017ko hirugarren hiruhilekoan kaleratutako txostenaren arabera 662.000 irakurle ditu. Irakurle horietatik 404.000 irakurle esklusiboak dira, hau da, ez dute informazio generaleko beste egunkaririk irakurtzen. Espainiako egunkari generalistak aztertuz gero, El Portal de Estadísticaren arabera bigarren irakurriena da Espainian El País egunkariaren atzetik (1.080.000 irakurle), bien artean alde nabarmena badago ere. EGM-k 2017an egunkarien audientzia datuen bilakaera argitaratu zuen. Datu horien arabera, el Mundok 2008an 1.025.000 irakurle zituen. Urte horretatik Aurrera, eta 2010 eta 2012 urteetan izan ezik, irakurle kopurua modu jarraituan jaisten joan da gaur eguneko datuetara arte. 2008ko datuak eta gaur eguneko datuak alderatuz, El Mundok irakurleen %45 inguru galdu ditu. Difusioari dagokionez, OJDk 2016ko uztailetik 2017ko ekainera bitartean egindako txostenaren arabera, 101.207 ale banatzen dira egunero. Kopuru hori 117.941era igotzen da igandeetako edizioan.
 
Perfilaren arabera, irakurleen %65 gizonezkoak dira eta %35 emakumezkoak, gehienak 41eta 64 urte bitartekoak EGMren 2017ko txostenaren arabera. Irakurle gehien hiri handietan ditu egunkariak, %42 hain zuzen ere. Egunkaria irakurtzen dutenen %43k unibertsitate ikasketak dituzte. Irakurle erdiak baino gehiago (%52) gizarte maila ertain edo altukoak dira. Datu hauekin ondoriozta dezakegu irakurleen perfil nagusia, gizonezkoa, adin ertainerakoa, gizarte maila ertain-altukoa, hiri handietakoa eta unibertsitate ikasketaduna dela.
 
'''''Audientzia online'''''
 
Barne datua kontuan hartzen baditugu, 2018ko urtarrilean Omniturek emandako datuen arabera ElMundo.es-ek 43.719.006 nabigatzaile ditu hilabetean eta horiek guztira 508.309.653 orrialde bisitatu dituzte. ComScore MMX Multiplataformak ateratako datuen arabera, 18.912.000 erabiltzaile bakar izan zituen 2018ko urtarriean.
 
Aipatutako ComScoreren datu hau oinarritzat hartuz gero, esan genezake mutliplataformetan El Mundo hilabetean bisitari bakar gehien hartzen dituen bigarren egunkari generalista dela Espainian, El Paísen atzetik (19,77 milioi). Txosten berdinaren arabera, El Mundo egunkaria hirugarrena da mugikorretik hedabideak kontsumitzen dituzten pertsonen artean 15.4 milioi erabiltzaile bakarrekin.
 
ComScorek 2017ko abuztuan argitaratutako datuen arabera, 2014an, hilabetean 12 milioi bisitari bakar inguru jaso zituen El Mundok urtean zehar. 2015ean kopuruak gora-beherak izan bazituen ere, urte amaieran kopuru berdinetan mantentzea lortu zuen. 2016an, gorakada handia izan zuen eta hilabeteko 15 milioi erabiltzailera heldu zen. Goranzko joera hori, mantendu eta hazi egin zen 2017an eta 18milioi erabiltzaile izatera iritsi zen. Gaur egun, ia 19 milioira igo da zifra. Orokorrean esan dezakegu, salbuespen puntualen bat kenduta, egunkariaren online audientziak, goranzko joera duela.
 
El Mundok hilabetean online dituen erabiltzaile guztien artean, %51 emakumezkoak eta %49 gizonezkoak. 24 urtetik beherakoak %8, 25-34 urtera %16, 35-44 urtera %23, 45-54 urtera %31 eta 55 urtetik gorakoak %2. Klase sozialaren arabera, %43 klase ertainekoak, %33 klase goi-ertainekoak, %11 klase behe-ertainekoak, %10 goi mailakoak eta %3 maila baxukoak. Honekin ikusten dugu, beraren irakurleak gehien bat emakumezkoa, adin ertainekoak eta klase ertainekoak direla gehien bat.
 
CIESek Euskadin 2016an kaleratutako txosten orokorraren arabera, Euskadin inkestan parte hartu zuten 1.901.000 pertsonatik 31.000k baino ez dute El Mundo irakurtzen, hau da, %1,63 inguruk. Txosten berdinaren arabera, elmundo.es web orrialdera inkestatuen %3,73 sartzen da, hau da, gutxi gora behera 71.000 pertsona.
 
== Lehiakideak ==
 
El Mundoren lehiakide nagusiak Espainiako hedabide generalistak dira: El País, La Vanguardia eta ABC dira.
 
EL País: 1976an sortutako egunkari espainiar generalista da. Egoitza sozial eta nagusia Madrilen baditu ere, delegazioak ditu Espainiako hainbat herritan. Egunkaria, Espainiako talde mediatiko handiena den PRISA taldekoa da. 2010 etik Liberty Acquisition Holding da akziodun nagusia. 1980 ko hamarkadan Espainiako egunkari irakurriena bihurtu zen eta gaur egun horrela jarraitzen du oraindik. OJDk 2017 ko maiatzean hedatutako txostenaren arabera, El Paísek eguneko 231.140 aleko tirada du eta 180.765 aleko difusioa. EGM-k data berdintsuetan emandako datuen arabera 1.101.000 irakurle ditu eguneko. Urteetan zehar beheraka doan datua da. Ideologia aldetik zentro-ezkerrean kokatu izan da, Alderdi Sozialistaren ideologiatik gertu.
 
La Vanguardia: La Vanguardia egunkaria 1939an sortu zen. Urte horretatik 1978ra bitartean La Vanguardia Española titulupean argitaratu zen. Egunkari generalista da, Bartzelonan egoitza nagusia duena. 2011.urtetik katalanez ere argitaratzen da. Grupo Godóren taldeko egunkaria da. OJDk 2017 ko maiatzean hedatutako txostenaren arabera, La Vanguardiak eguneko 132.882 aleko tirada du eta 107.599 aleko difusioa. EGM-k data berdintsuetan emandako datuen arabera 549.000 irakurle ditu eguneko. Papereko egunkarietan eman den bezala beherakada izan du tirada eta difusioan, baina El Mundo egunkaritik oso gertu dabil gaur egun emaitza aldetik. Datu hauek oinarritzat hartuta, egunkari generalista irakurriena da El País eta El Mundoren atzetik. Ideologia aldetik eskuindarra dela esan genezake, Kataluniako eskuineko alderdietatik gertukoa.
 
ABC: 1903an sortutako egunkari generalista espainiarra da. 11 edizio desberdin ditu Espainia osoan, garrantzitsuenak Madrilekoa eta Sevillakoa. Vocento taldearen parte da. OJDk 2017 ko maiatzean hedatutako txostenaren arabera, ABC-k eguneko 121.283 aleko tirada du eta 83.609 aleko difusioa. EGM-k data berdintsuetan emandako datuen arabera 409.00 irakurle ditu eguneko. Bere ideologiari dagokionez, kontserbadorea, katolikoa eta monarkikoa dela esan genezake. Espainiako egunkari generalista nagusietako bat da, laugarren irakurriena.
 
== Egitura ==
 
'''''Enpresa egitura'''''
 
El Mundoren enpresa argitaratzailea Unidad Editorial Información General SLU da, hau da, sozietate mugatu unipertsonala da. Era berean sozietate mugatu unipertsonal horren jabea, Unidad Editorial S.A da.
 
Sozietate mota honetan bazkide bakarra edo pertsona juridiko bakarra dago. Pertsona bat akzio guztien jabe izateak ez du esan nahi bazkidea eta administratzailea pertsona berdina izan behar direnik. Sozietate mugatu unipertsonalen arteko desberdintasun juridiko nagusiak bigarrenaren kasuan unipertsonalitatea sozietatearen alderdi guztietan azaldu behar dela da.
 
Unidad Editorial S.A, Unedisa eta Grupo Recoletosek bat egin zutenean sortu zen, 2007an. Eta gaur egun Espainiako prentsa idatzian talde nagusienetako bat da. Talde hau %96an RCS MediaGroup-en jabetzakoa da. RCS MediaGruop Italiako talde editorial garrantzitsuena da eta liburuetan, egunkarietan, irratietan eta Interneten ditu negozioak. 1464 langile ditu.
 
Unidad Editorial S.A-ren zuzendaria Antonio Fernández-Galiano Campos da, eta zuzendari ordea Giampaolo Zambeletti.
 
'''''Talde mediatikoa eta aliantzak'''''
 
El Mundoren talde mediatikoak, alegia Unidad Editorialek, prentsa idatzian publikatzen dituen egunkari ezberdinetatik, hauek dira garrantzitsuenak: Expansión, Marca, Telva, eta Actualidad Económica.
 
Expansión: 1987ko maiatzaren 27an sortutako ekonomiari buruzko egunkari espainiarra. Prentsa ekonomikoan, egunkari hau 2008ko datuen arabera, liderra izan zen estatu mailan. 2007an Grupo Recoletosen RCS MediaGroupek erosi zuen, eta ordutik Unidad Editorialen parte da.
 
Marca: 1938ko otsailaren 16an sortutako kirol egunkari espainiarra. Manuel Fernández-Cuesta izan zen sortzailea eta gaur egun Juan Ignacio Gallardo da zuzendaria. Madrilen du egoitza nagusia eta 2017ko datuen arabera 413.252 ale / eguneroko tirada du (OJD). Estatu mailako ordaindu beharreko egunkarietan irakurriena da, 1.922.000 jarraitzailerekin, EGMren 2017ko txostenaren arabera.
 
Telva: 1963ko urriaren 2an sortutako aldizkari espainiarra, emakumeei zuzendua. Pilar Salcedo izan zen lehendabiziko zuzendaria, baina 2011tik geroztik Olga Ruiz da zuzendaria. 70. hamarkadan indar handia eta influentzia handia izan zuen gizartean.
 
Bertan elkarrizketatu izan dira punta puntako politikari, ekonomialari edota moda eta kultura munduko pertsona garrantzitsuak.
 
Actualidad Económica: 1958an sortutako aldizkari espainiarra, pentsamendu ekonomiko liberalaren defendatzailea. Madrilen du egoitza. Gaur egun Miguel Angel Belloso da zuzendaria eta 2007az geroztik da Unidad Editorialen parte.
 
'''''Antolaketa'''''
 
El Mundo hedabideak zuzendari nagusi bat du. Francisco Rosell da, 2017az geroztik egunkariaren zuzendaria. Hala ere, denboran gehien iraun duena Pedro J. Ramírez izan zen, 1989tik 2014raino. Bera izan zen egunkariaren sortzailea eta zuzendaria, 2014ean Unidad Editorialeko gestoreek bota zuten arte. Orduan, egunkaria zurrunbilo moduko batean sartu zen eta 5 zuzendari desberdin izan zituen 3 urtetan. Azkena eta gaur egunekoa, aurrerago aipatu bezala Francisco Rosell da. Zuzendari atxikiak Rafael Moyano eta Joaquin Manso dira informazioaren alorrean eta Ignacio Gil gehigarrietakoa.
 
El Mundon zortzi sailburu desberdin bereiz daitezke: kiroletakoa, kulturakoa, gizartekoa, ikerkuntzakoa, , kroniketakoa, nazioartekoa, iritzietakoa eta infografietakoa. Horiez gain, arduradun bereziak daude baita ere ekonomiaren alorrerako, baita edizioaren itxierarako ere.
 
Euskadiko edizioari dagokionez 2005eko urriaren 9an abiatu zen. Hasieran, atal edo edizio berezi bat zuten guneko berriei eskainia. Gaur egun, oraindik egunkariak egoitza du Bilboko Iberdrola dorrean eta Josean Izarra da zuzendaria. 2016an burutu zen EREaren ostean, gaur egun ez du edizio propiorik edo atal propiorik Euskadin. Hala ere, orrialde batzuk eskaintzen zaizkio oraindik bertoko informazioari.
 
== Negozio eredua ==
 
'''''Prezio politika'''''
 
El Mundo egunkariaren edukiak formatu digitalean doakoak dira, ez dago ezer ordaindu beharrik informazioa irakurtzeko, baina harpidetzeko aukera ematen duenean, prezio ezberdineko zerbitzu ugari eskaintzen ditu egunkariak. Formatu digitalean 2 aukera ematen ditu: alde batetik 90 euro / urtean, modu horretan El Mundo formatu digitalean irakurtzeko aukera urte osoan zehar + El Corte Inglesen 40 euroko opari txartela. Bestalde, 84 euro / urtean, eta modu horretan El Mundo paperezko egunkaria formatu digitalean irakurtzeko aukera dago, konexioaren beharrik gabe, deskargatuz gero. Eskaintza honetan gainera, harpidedun egiteagatik, bideo eta irudiekin jositako artikuluetara sartzeko aukera dago.
 
Bestalde, papereko edizioak 1.5 euro balio du astelehenetik ostiralera, 2 euro larunbatetan eta 2.80 euro igandeetan. Paperezko edizioaren harpidedun egiteko 3 aukera ezberdin daude: alde batetik, 46.10 euro / hilabetea, paperezko edizioa + 40 euroko opari txartela El Corte Inglesen. Bestalde, 20.80 euro / hilabetea, asteburuetako paperezko edizioa eskuratzeko, eta azkenik 36.83 euro / hilabetea, astelehenetik ostiralerako paperezko edizioa eskuratzeko.
 
'''''Sarrera iturriak eta diru kontuak'''''
 
El Mundo egunkariaren diru iturri nagusiak honakoak dira: publizitatea, harpidedunak eta egunkarien salmentak. Sarrerak gainbeheran daude, horregatik gastuetan murrizketa handiak egin behar izan dituzte, baita mozketak. 2017an 300.5 milioi euroko diru sarrerak izan zituen, aurreko urtean baino %5.6 gutxiago. Publizitateak 143.8 milioi euro sartu zituen El Mundo egunkarian, aurreko urtean baino %11.2 gutxiago.
 
Unidad Editorialek 2017an 32.1 milioi euroko irabaziak izan zituen, aurreko urtean baino %10 gehiago, aurrekontua %6 murriztu bazuen ere. Murrizketa hau, batez ere publizitateren eta paperezko edizioen kontsumoaren beherakadaren ondorioz eman zen.
 
Orbyt kiosko digitala ere aipatu beharra dago. Hemen, kiosko honetan, El Mundo bezalako hedabideetan agertzen den informazioa edozein formatutara moldatzen da, alegia, tabletetara, mugikorretara edo ordenagailu portatiletara. Kiosko honetatik ere sarrerak jasotzen ditu El Mundok. El Mundok apustu handia egin du Orbyt kioskoaren alde. Kiosko digital honetan harpidetzeak hilabetean 7.99 euro balio du eta eguneko aleak ere eros daitezke. Astelehenetik ostiraleko ale batek 0.23 euro balio du eta asteburukoak 1.09 euro. Harpidetza mota honekin zure egunkaria edozein dispositibotan eskura dezakezu, gaueko 00:00tatik aurrera deskargatzea posible da. Gehigarrietara eta hemerotekara ere sar daiteke. Urteko harpidetza 80 eurokoa da.
 
El Mundoren publizitate tarifen inguruan nabarmendu beharrekoa da, jai egunetan garestiagoa dela publizitatea ipintzea lanegunetan baino. Baita ere, orrialde bakoitietan ere, bikoitietan baino garestiagoa ateratzen dela publizitate iragarki bera jartzea.
 
 
== Kanpo loturak ==
2

edits