«El Mundo»: berrikuspenen arteko aldeak

1.887 bytes added ,  Duela 1 urte
 
Papereko edizioaz gain, El Mundok badauka online edizioa. Honek, bere zuzendaritza eta erredakzio propioa ditu gainera. 1995eko urrian jarri zuten martxan eta honetarako Mundinteractivos S.A. enpresa sortu zen, gerora, Unidad Editorial Internet, S.L izena hartu zuena (2008). Online edizioa doan izaten da eta etengabe gaurkotzen da. Doan eskaintzen den edizioaz gain, bada beste alderdi bat ordaindu beharrekoa; bertan paperezko edizioan ateratako edukia izaten da eskuragarri. Orokorrean, online edizioko eta paperezko edizioko edukiak independienteak izaten dira, eta gutxitan egiten dute bat batak bestearekin. Bere sail propioa dauka atal grafikoetarako eta bideogintzarako. Era berean, 61 blog eguneratu eta 91 eguneratu gabe ditu, gaien eta edukien arabera antolatuak. Interneten kontsultarako eskuragai egoteaz gain, elmundo.es PDA eta telefono mugikorren bidez kontsulta daiteke, WAP teknologiari esker.
 
== Generoak ==
Informazio, interpretazio eta iritzi generoak ageri dira El Mundo egunkarian. Albisteak nagusi izan ohi dira, bai azalean eta baita hasierako orrialdeetan (paperean). Horiez gain, erreportaje ezberdinak agertzen dira noizbehinka, batzuetan informatiboak eta besteetan interpretatiboak. Elkarrizketak ere ohikoak izaten dira egunkarian, batez ere asteburuko edizioei dagokienez. Ohikoena, goian aipatutako atalak errespetatuz, gai berdinaren inguruan dauden mota desberdinetako artikuluak ageri dira.
 
Dena den, orokorrean, esan genezake informazio generoa nagusi bada ere, egunkari honen estatusaren zati handi bat bere kolumnistek eta iritzi emaileek ematen dietela, eta garrantzi hori ikusten da egunkariaren egituran.
 
== Ildoa ==
El Mundo egunkariak bere ildo ideologikoa liberal gisa definitzen du. Beraien esanetan, egunkari aurrerakoia izatea dute helburu, garaiko sistema demokratikoaren defentsa eta askatasun publikoak bultzatuz eta Nazio Batuen erakundeak eta Europako Giza Eskubideen erakundeak bildutako eskubideak errespetatuz. Bere oinarri ideologikoan, eta beti ere beraien esanetan, gutxiengoen eskubideak defendatzea eta boterearen zapalkuntzen aurrean herritarrak defendatzea daude. Espainiako panorama politikoan kokatu behar bagenu, eskuinean kokatuko genuke, [[PP|Alderdi Popularretik]] gertu, beronekin oinarri kontserbadoreenak konpartitzen ez baditu ere. Askotan leporatu zaion [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]]<nowiki/>rekin biziki kritikoa izatea, batez ere Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernaldian Martxoaren 11ko atentatuen inguruan konspirazio ugari plazaratzeagatik. Azken urteotan sortu diren eta indarra hartu duten alderdi politiko berrien aurrean, egunkariari [[Herritarrak - Herritarron Alderdia|Ciudadanosen]] aldeko jarrera hartzea egotzi izan zaio. Horrekin batera, oso zorrotza izan da [[Podemos|Ahal Dugurekin.]]
 
== Kanpo loturak ==