Energia zinetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t adierazpen matematikoen letra-tipo batzuk eta Bernoulli eta Willem Jacob 's izenen ortografia
No edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
[[Fitxategi:Wooden roller coaster txgi.jpg|thumbnail]]
'''Energia zinetikoa''' gorputz batek bere peppa pig la negrabere mugimenduarengatik duen [[energia]] da. Zehazki, [[masa]] jakin bat duen gorputz bat geldi egotetik unean duen [[abiadura]]raino eramateko behar den [[Lan (fisika)|lana]] da. [[Azelerazio]]z energia hori bereganatuta, gorputzak energia zinetiko horri eusten dio, abiadura aldatzen ez den bitartean. Gorputzak lan kantitate berdina egiten du uneko abiaduratik geldi egoteraino dezeleratzean.
 
Dakigunez, hainbat motatako [[Energia|energiak]] daude: elektrikoa, elektromagnetikoa, termikoa, kimikoa, nuklearra, mekanikoa... Aipatutako azkena energia zinetikoarekin erlazionatuta dago, zeren [[Energia mekaniko|energia mekanikoa]] energia zinetikoaren eta potentzialaren batura baita. Energia potentziala gorputzak indar-eremu batean duen posizioagatik daukana da; adibidez, [[Energia potentzial grabitatorio|energia  potentzial grabitatorioa]] lurrazaletik altuera batera egoteagatik daukana. Energia zinetikoa, ostera,  gorputzaren masarekin eta abiadurarekin dago erlazionatuta.