La Vanguardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
28. lerroa:
}}
 
'''La Vanguardia''' [[Espainia]] osoan saltzen den egunkari [[katalunia]]r bat da. Godó anaiek sortua [[1881]].urtean [[Bartzelona]]<nowiki/>n, eta egun, bertan dago egoitza nagusia. Informazio orokorra paperean zein formatu digitalean ematen duen hedabidea da. Espainiako, Kataluniako zein nazioarteko informazioak lantzen dituzte. Kataluniako bigarren egunkari salduena da gaur egun. La Vanguardiak historia guztian zehar [[gaztelania]]z argitaratu da, baina [[2011]]ko maiatzaren 3tik aurrera, bi bertsio paralelo argitaratuko dira, bat gaztelaniaz eta bestea [[katalan]]ez. Politikoki komunikabide eskuindar eta katalanisten inguruan kokatu ohi da.
 
''La Vanguardia'', '''Grupo Godó'''-ren lehen komunikazio hedabidea izan zen 1881ean. Grupo Godók hainbat prentsa hedabide ditu aliantzan: ''Mundo Deportivo, Magazine, Vanguardia Dossier'' eta ''Vanguardia Grandes Temas'', besteak beste.
 
Hedabide honek, 20  teknikari eta erredaktore baino gehiagorekin kontatzen du bere formatu digitalean. Atal bakoitzak bi edo hiru erredaktorek osatzen dute. Javier Godó eta Conde de Godó presidente-editoreak eta zuzendaria  Marius Carol osatzen dute ''La Vanguardia''ko zuzendaritza.
 
== Enpresaren egitura eta antolaketa ==
''La Vanguardia''ren enpresa argitaratzaileak '''La Vanguardia Ediciones SL''' du izena. Orduan, sozietate mugatua da, jabetza partaidetzatan banatuta duen merkataritza sozietate mota. Baina ez da enpresa indibiduala baizik eta ''Grupo Godó'' izeneko taldearen menpe dago. ''Grupo Godó''ren kasuan, '''Grupo Godo de Comunicación SA''' da, hau da, sozietate anonimoa, jabetza zati proportzionaletan banatzen dituen sozietate mota. Ez da enpresa honek duen medio bakarra, badauzka telebista zein irratiko beste hainbat medio: [[Mundo Deportivo]] (paperean eta digitalean), [[Aldizkari|Magazine]] (paperean), [[RAC 1|RAC1]] (ikusentzunezkoa eta digitala), RAC 105 eta 8TV (ikusentzunezkoa)... Publizitate, zerbitzu eta dibertsifikazio enpresak ere ditu.
 
''Grupo Godó'' enpresan, familia-kideen artean banatzen dituzte akzioak, nahiz eta Javier Godók alde handiena eskuratzen duen (%90’58). Bere bi semeek, Carlos eta Ana Godók, taldearen Administrazioko Kontseiluan bere alboan egiten dute lan. ''Grupo Godó''k komunikazio medioetan gehiengo posizionamendua lortu du, baina azpimarratu beharra dago ''[[PRISA taldea|Grupo PRISA]]''-rekin aliantza bat duela [zuela] irratiarekin 90 urteetatik. 20 urte baino gehiago daramate elkarrekin lanean arazorik izan gabe baina Javier Godók, bertan behera utzi zuen ''PRISA'' Irratiaren presidenteordetza 2014an.
 
'''Antolaketa'''
 
''Grupo Godó''ren menpe dago La Vanguardia Ediciones SL. Orduan '''bi egitura''' bereiztu behar ditugu. Ikusten denez, egitura nahiko konplexua dute. ''La Vanguardia'' medioaren kasuan, langile askok osatzen dute, enpresa handia delako. ''Grupo Godo''ren kasuan, egitura sinpleagoa da.
 
''Grupo Godó''ren web orrialdean jartzen duenez, zuzendaria Javier Godó da. Azpimarratzekoa da guztira administrazio kontseilua bakarrik '''lau kide'''k osatzen dutela: Aurretik aipatu dugun zuzendaria, Carlos Godó Valls (kontseilari ordezkaria), Ana Godó Valls (batzordekide) eta Juan Pablo Tornos Mas (idazkari ez kontseilaria). Ikusten denez, '''enpresa familiarra''' jarraitzen izaten du.
 
''La Vanguardia''ren kasuan, “nor gara” web orriko atalean agertzen denez, Marius Carol da zuzendaria 2013 urtetik. Normalean, enpresetan zuzendariordeak izaten dira baina medio honen kasuan, ez dute. Erredaktore zuzendari bat dago, Joel Albarrán. ''La Vanguardia''k dituen sail ezberdinen arabera, ordezkari bat edo bi daude sail bakoitzeko (politikan, kirolan...).
 
'''Egoitza''' nagusia Bartzelonan kokatzen da, baina penintsula osotik egoitza txikiak dituzte, adibidez, Andaluzian, Valentzian, Euskal Herrian eta Madrilen.
 
== Kronologia ==
46 ⟶ 61 lerroa:
* [[2011]]ko [[maiatzaren 3]]an katalanezko bertsioa argitaratu zuten lehenengo aldiz.
 
== Edukiak eta Ildoa ==
 
Nahiz eta bere webgunean ez agertu, ''La Vanguardia''-ren ildoa '''liberala eta zentro-eskuinekoak''' direla esan dezakegu. Hala ere, ez dute espresatzen ez formatu digitalean, ez paperezkoan. Aipatutako printzipioen arabera, ildo kontserbadorea duen egunkaria da. “Temas” atalean agertzen diren lehen argazkiak (Mariano Rajoy, Pedro Sanchez eta Albert Rivera) kontserbadoreak diren seinaleak izan ahal dira.