Frantzisko Xabierkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
11. lerroa:
Frantzisko Xabierkoa [[1506]]an jaio zen. Sei urte geroago, [[1512]]an, Fadrique Álvarez de Toledo [[Alba de Tormesko dukerria|Albako Dukearen]] gidaritzapean zeuden [[Espainiako Erresuma]]ren tropek [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresuma konkistatu]] zuten, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoaren]] aginduz eta [[beaumontar]]ren laguntzaz. Azken horiek [[agaramontar]]ren aurka borrokatu berriak ziren [[Nafarroako Gerra Zibila|Nafarroako Gerra Zibilean]]. Inbasioaren ondoren, zenbait nafar kontraeraso gertatu ziren, baina, azkenik, [[Gaztelako Erresuma]]k [[Nafarroa Garaia]] bereganatu zuen<ref>{{erreferentzia|abizena= Monteano |izena= Peio J. |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/154040 |izenburua=
La conquista de Navarra |bilduma = Auñamendi Eusko Entziklopedia | argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>. [[Nafarroa Beherea]]k, [[Pirinioak|Pirinioen]] iparraldera egonik, erresuma independente iraun zuen [[1620]] inguru arte.
[[Fitxategi:Escudo del Reino de Navarra.svg|left|thumb|200px|<small>[[Nafarroako Erresuma]]ren armarria</small>]]
[[Fitxategi:CastillaLeon 1360.png|thumb|250px|<small>Nafarroako Erresumaren egoera, Frantzisko Xabierkoaren garaian.</small>]]
 
Frantzisko Xabierkoa [[agaramontar]] familia nabarmen bateko senide zen. Haren aita, [[Joanes Jatsu]], [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes III.a]] erregearen Errege Kontseiluko presidentea izan zen; hortaz, inbasioaren ondoren, familiak [[Bearno]]ra erbesteratu behar izan zuen, eta handik denbora gutxira aita hil zen. [[Mikel Jatsu Azpilikueta|Mikel]] eta [[Joanes Jatsu Azpilikueta|Joanes]], Frantziskoren anaiak, Joanes III.aren eta [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Foixkoa]] erreginaren armadako gerlariak izan ziren, eta Erresuma Zaharra berreskuratzeko kontraeraso askotan parte hartu zuten<ref name="camp">{{erreferentzia|abizena= Campion |izena= Arturo |url= http://atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net/c128f13/ |izenburua= La familia de S. Francisco de Xabier |bilduma = | argitaletxea= atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net |sartze-data= 2016-7-22}}</ref>.