Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Ongizate soziala]] gizartearen ongizate orokorrari dagokio. Ongizate hau gizarteko indibiduo guztien ongizatearen batuketa gisa zehatz daiteke. Bi modutara neurt daiteke: kardinalki ([[Utilitate (argipena)|utilitate]] edo [[diru]] terminotan) edo [[ordinalki]] ([[Paretoren efizientzia]] terminotan). Utilitateen metodo kardinala ez da oso erabilia teoria puruetan, izan ere, gehikuntza arazoek zalantzagarri eta ziurgabea egiten dute. Salbuespen moduan hautemate oso orokorrak daude, baina eztabaidatuak izan dira.
 
Ongizatearen ekonomia aplikatuan (esate baterako, galdu) -irabaziaren analisian), balioak termino monetarioetan izan ohi dira landuak, batez ere, banaketaren efektuak analisian barneratuak daudenean, hau inplizituki egin daiteke, adibidez, banaketak eraginik ez duela onartzen duten analisietan.
 
Ikuspegi praktiko batetik, ongizatearen ekonomiak ongizate orokorra aztertzen du (bere neurria edozein izanda ere) gizarte bat osatzen duten gizabanako guztien aktibitate ekonomikoaren terminotan. Indibiduo horiek (beraien aktibitate ekonomikoarekin batera) interesaren funtsezko unitatea diraː gizabanakoen ongizaterik gabe, ezinezkoa da ongizate soziala egotea.
 
== Hurbilketa ==
Historikoki alor hau menderatu duten funtsezko bi hurbilketa egon dira. Lehenbizikoa, ekonomia neoklasikoa: funtsean [[Francis Edgeworth]], [[Arthur Pigou]] eta [[Vilfredo Pareto]] (beste batzuk [[Alfred Marshall]], [[Henry Sidgwick]], etab. ere barneratzen dituzte) lanen ondorioz sortu zena. Ongizate-ekonomia berria [[John Hicks]];, [[Nicolas Kaldor|Nicholas Kaldor]], [[Paul Samuelson]], etab. autoreek sortu zuten, sintesi klasiko-keynesiarra edo "sintesi neoklasikoa" -ren ildotik.
 
Hurbilketa neokalsikoa honako hautemateetan oinarritzen da:
* Hobespenak egonkorrak dira eta kanpo jatorria dute gizabanakoentzat.
* Kontsumo gehigarriak erabilgarritasun jaitsiera dakar (utilitate marjinaren gutxitzea).
* Pertsona guztiak elkarrekiko konparagarriak diren utlitateakutilitateak dituzte (ikus [[Kontsumitzailearen Teoria]]).
Aurreikuspen hauen arabera ongizate sozialaren funtzioa eraiki daiteke. Banakako utilitate funtzioen gehikuntza egin eta, funtzio horiek maximizatzen diren lekuan lortu ahalko da.