«Lankide eztabaida:Oraina»: berrikuspenen arteko aldeak

t
:Aupa Xabier Armendaritz. Badakit Euskal Wikipedia ez dela etimologia hiztegi bat baina ez dut zalantzarik {{lank|Erunberri}}k jarritako «Neologismoa»k, neologismoak direla. Eta beno, interesgarria zelakoan jarri ditut, hau da ez direla jatorrizko euskarazko hitzak argitzearren; suposatzen dut Erunberrik egin zuenaren antzera. Baina beno, zure aldaketa onartzen dut.-[[Lankide:Oraina|Oraina]] ([[Lankide eztabaida:Oraina|eztabaida]]) 11:31, 3 maiatza 2018 (UTC)
 
::Erunberrik neologismoak markatzen ari zen moduan, bazirudien sabindar neologismoen kontrako kanpaina bat egiten ari zela, beste ezer baino gehiago: adibidez, Euskaltzaindiak erabilera horretarako onartzen ez duen ''numero'' izena [https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zenbaki&curid=2918&diff=6211445&oldid=6208215 ''zenbaki''ren sinonimotzat ageri zen]. Eta euskara batuan, ''numero'' ez da ''zenbaki''ren sinonimo (ikus ''Hiztegi Batua''). Gainera, ez zen informazio oso-osoa eta zehatza: ''[[telefono]]'' hitza ere neologismoa da, eta ''[[ramegante]]'' ere bai, baina ematen du sabindar neologismoak baizik ez zirela markatu nahi, kanpaina bat eginez edo.
::Euskarak dituen sabindar neologismoen informazio zabala dagoeneko badugu «[[Sabindarren euskara garbia]]» artikuluan. Neologismo horietako bakoitzaren artikuluan pistaren bat eman nahi bada, egokiagoa litzateke kategoria bat sortzea, «[[:Kategoria:Sabindar neologismoak]]» («[[:Kategoria:Neologismoak]]» kategoriaren azpikategoriatzat). --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2018-05-03, 11:53 ([[UTC]])