«Lankide eztabaida:Oraina»: berrikuspenen arteko aldeak

Kaixo, Oraina. Ikusi dut {{lank|Erunberri}} wikilaria neologismoak markatzen aritu dela, gero marka horiek kendu dituela, eta zuk berriz ezarri dituzula. Euskal Wikipedia ez da etimologia hiztegi bat, ez dugu hitz bakoitzaren etimologia markatzen. Artikuluren batean hitzaren jatorria aipagarria baldin bada, aipatzen da, behar bezala erreferentziatuta eta azalpen egokiak emanda, baina «Neologismoa» jartzea ez da erreferentzia bat, ez da egokia. Beraz, atzera botako ditut marka horiek guztiak. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2018-05-03, 09:36 ([[UTC]])
 
:Aupa Xabier Armendaritz. Badakit Euskal Wikipedia ez dela etimologia hiztegi bat baina ez dut zalantzarik {{lank|Erunberri}}k jarritako «Neologismoa»k, neologismoak direla. Eta beno, interesgarria zelakoan jarri ditut, hau da ez direla jatorrizko euskarazko hitzak argitzearren; suposatzen dut Erunberrik egin zuenaren antzera. Baina beno, zure aldaketa onartzen dut.-[[Lankide:Oraina|Oraina]] ([[Lankide eztabaida:Oraina|eztabaida]]) 11:31, 3 maiatza 2018 (UTC)
 
::Erunberrik neologismoak markatzen ari zen moduan, bazirudien neologismoen kontrako kanpaina bat egiten ari zela, beste ezer baino gehiago: adibidez, Euskaltzaindiak erabilera horretarako onartzen ez duen ''numero'' izena [https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Zenbaki&curid=2918&diff=6211445&oldid=6208215 ''zenbaki''ren sinonimotzat ageri zen]. Eta euskara batuan, ''numero'' ez da ''zenbaki''ren sinonimo (ikus ''Hiztegi Batua''). Gainera, ez zen informazio zehatza: ''[[telefono]]'' hitza ere neologismoa da, eta ''[[ramegante]]'' ere bai, baina ematen du sabindar neologismoak baizik ez zirela markatu nahi, kanpaina bat eginez edo.
::Euskarak dituen sabindar neologismoen informazio zabala dagoeneko badugu «[[Sabindarren euskara garbia]]» artikuluan. Neologismo horietako bakoitzaren artikuluan pistaren bat eman nahi bada, egokiagoa litzateke kategoria bat sortzea, «[[:Kategoria:Sabindar neologismoak]]» («[[:Kategoria:Neologismoak]]» kategoriaren azpikategoriatzat). --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2018-05-03, 11:53 ([[UTC]])