ETAren VI. Biltzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Orrialdea sortu.
 
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
4. lerroa:
Oraintxe aipatu dugun bezala, ETAren seigarren biltzarrean lau korronte ezberdinek hartu zuten hitza:
 
* Alde batetik, [[PatxiPatxo Unzueta]] buru zuen eta zuzendaritza berria ordezkatzen zuen mugimendua. Langileen aldeko posizio politikoan kokaturik zegoen alde hau, Burgoseko presoen laguntza zuen. Helburu nagusia ETA abiapuntu hartuta alderdi politiko bat osatzea zuen, iraultzailea eta Euskal Herriaren askapen politiko zein sozialaren alde egingo zuena.
* Bestetik, "antikolonialistak". Ezkerreko izaera zuten arren, ez ziren asko fidatzen zuzendaritza berriarekin, "espainolismo"-ra mugituko zirela uste zutelako [[Marxismo|marxismoaren]] aplikazio oker bat gauzatuz.
* Zelula gorriak, hauek [[Marxista-leninista|marxista-leninistak]] ziren, garrantzi handiagokoa jotzen zuten sozialismoari eta [[Langile|langileriari]] babesa eskaintzea, eta batzuetan, euskal abertzaletasuna zalantzan jartzen zuten, beraien iritziz Espainiako langileriarekin batu behar zirelako, iraultza batu bat aurrera eramateko asmoarekin. Biltzar honetan ETAren lana amaitutzat jo zuten, haien hitzetan, erakundeak zituen eginbeharrak bete zituelako, beraz, ETAren behin betiko desagerpena babestu zuten. Zuzendaritzak ez zuen hau onartu eta honek dimititzera behartu zituen. Talde honetako pertsonarik ospetsuenak [[Mikel Azurmendi]], [[Jose Maria Eskubi]] eta [[Jon Larrinaga Apraiz|Jon Larrinaga]] izan ziren.