Samo Chalupka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
3. lerroa:
 
==Biografia==
[[Ján Chalupka]] komedia egilearen anaia txikia zen eta [[Bratislava]]ko Lizeo Luterotarrean ikasi zuen. Han Eslovakiar Elkarte Literarioa sortu zuen. Ondoren, [[Viena]]n, bere ikasketa teologiko eta filosofikoak jarraitu zituen. [[1830]]ean Polonia Errusiaren aurka altxatu zen eta idazleak, ikasketak utzita, poloniarren alde borrokatu zuen. [[1831]]ean zauritua izan zen eta Bratislavara itzuli zen. Behin bere jaioterrian, predikatzaile lanari ekin zion. Halaber, ekintza politikoari ekin zion eta poesia idazteari. Lehenengo poema-bildumak [[1845]]koak dira; horietan, [[Ján Kollár]]ren ideologia [[paneslavismo|paneslavista]] jarraituz, bere herriaren egoera politikoa eta soziala ondo asko ikus daiteke. [[Ľudovít Štúr]] idazlearen jarraitzailea izan zen eta [[Štúrovci taldea]]ren partaidea izan zen. Štúr, [[Andrej Sládkovič]], [[Janko Kráľ]] eta [[Ján Botto]]rekin batera, erromantizismoaren jarraitzaileak eta Eslovakiako pizkunde nazionalaren bultzatzaileak izan ziren.
 
== Poesiaren ezaugarriak ==
Hizkuntzaren ikuspuntutik lehenengo poemak [[txekiera]]z idatzi bazituen, laster [[eslovakiera]] hasi zen erabiltzen. Haren poesiaberepoesia bere herriko folklorean oinarritu zen, abestietan eta [[balada|baladetan]] batez ere. [[1860]]an, Bach-en gobernu [[absolutismo|absolutista]] erori ondoren, ''Boj pri Jelšave'' (Jelšavako gudua) poesia-bilduma plazaratu zuen eta, hiru urte beranduago, ''Turčín Poničan'' (Ponikingo turkiarra); biak ala biak abertzaletasunaren goraipamena zenziren, horretarako turkiarren gainean lortutako garaipenak erabiliz. ''Mor ho!'' (Hil ezazu!), [[1864]]an zabaldua, poema laburra, eslovakiar literaturaren independentziaren aldeko lan garrantzitsuena bezala onartua dago; poemaren argumentoan eslovakiar herriaren sortzaileak eta [[Konstantino]] enperadorearen arteko eztabaida azaltzen da, zapalketa politikoarena gai nagusia izanik.
 
== Obra ==