Fase-diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
35. lerroa:
 
Ohikoenetakoa den fase diagrama bat tenperatura bi sustantzien kontzentrazio erlatiboen funtzioan adierazten duena da. Nahastea mota desberdinetakoa izan daiteke, soluzio solidoa, nahaste eutektikoa besteen artean. Beste mota bateko diagrama bat “irakite tenperaturen diagrama” da 2 osagaietako nahasteentzat. Diagrama hauetan presio jakin batean bi sustantziako nahaste lurrunkor baten lurrunaren konposizioa eta likidoaren konposizioaren oreka adierazten da. Diagrama gehienetan tenperatura ardatz bertikalean irudikatuz eta nahastearen konposizioa ardatz horizontalean.
 
Diagrama hauetan, nahastea ez bada azeotropikoa, hau da, ideala bada, diagraman bi lerro agertuko dira bi sustantzia puruen irakite tenperaturak elkartuz. Batak likidoaren konposizioa adieraziko du eta besteak lurrunarena. Nahastea ideala ez bada bi lerro pare agertuko dira, zeinak bi sustantzia puruen irakite tenperaturen artetik kanpora elkartuko diren. Idealak diren nahasteetan Raoult-en legea betetzen da, eta legeak honela dio: ''"Disoluzio bateko osagaien presio partziala (Pi) tenperatura jakin batean, sustantzia puruaren lurrun-presioa (Pi)º eta disoluzioan duen frakzio molarraren (xi) arteko biderkadura da".''
 
''Pi = Piºxi''
 
Bestalde, aipatutako diagramez gain beste konbinazio pila dira posible.