Clara Immerwahr: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
40. lerroa:
Amoniakoaren sintesiaren lanagatik, 1918an [[Nobel Sariak|Nobel Saria]] eman zioten Haberri, baina hilabete gutxi batzuk geroago, gerrako kriminal bat izatea leporatzen hasi ziren. 1933an, Naziak nagusitu zirenean, zituen langile judutar guztiak kaleratzeko agindua jaso zuen. Hau egin beharrean ordea, nahiago izan zuen bere postuari uko egin, eta erbestera joan behar izan zuen: Ingalaterran lortu zuen babesa, Cambridge Unibertsitatean. Baina ez zen eroso sentitzen hango lan giroarekin, eta Italiara bidaiatu zuen. Bidean zegoela, 1934ko urtarrilean bihotzeko batez hil zen [[Basilea]]n ([[Suitza]]). 1968an, Haberren jaiotzaren ehungarren urteurrena zela eta, Karlsruheko Unibertsitateak bere oroitzapenean antolatutako zeremonia bertako ikasle batzuek eten zuten, ospatzen ari zirena hiltzaile baten urteurrena zela salatuz, "Haber=Gas bidezko gerraren aita" zioen kartel batekin.
 
Bestalde, Clara Immerwahr-en ondarea interesa pizten hasi zen hiritar alemaniarren artean. Historialari eta aktibistak ohiz kanpoko emakume horri buruz ikertzen hasi ziren, bere buruaz beste egin zuena, zientziaren izena lohitu izanaren protesta moduan. Hainbat artikulu eskaini zizkioten, baita bere bizitzan egindako esfortzu guztiak azaltzen dituen biografia bat ere, [[Gerit von Leitner]]-ek idatzia. 1991n, IPPNWk[[IPPNW]]<nowiki/>k (''International Physicians for the Prevention of Nuclear War'') bere sari entzutetsuena eman zuen: '''Clara Immerwahr saria'''.
 
{{bizialdia|1870eko|1915eko|Immerwahr, Clara}}