Clara Immerwahr: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+ 6 kategoria HotCat bitartez
No edit summary
5. lerroa:
 
=== Familia ===
Clara Immerwahr 1870eko ekainaren 21ean jaio zen Polkendorff-en ([[Breslau]], gaur egungo [[Polonia]]). Bertan, hiru anai-arreba zeharragoekin (Elli, Rose eta Paul) hazi zen, giro osasuntsuan. Bere familia sofistikatu eta liberala zen, haien [[judu]]tasuna adierazteko arazorik ez zuena. Bere aitak, [[Philipp Immerwahr]], kimika ikasi eta fabrika bat eraiki zuen arren, fabrika honek porrot egitean Polkendorff-era itzuli behar izan zuen. Baina porrotak eragindako itzulera horrek onurak besterik ez zizkion ekarri: nekazaritzarako zituen trebetasunak eta ahalmen sortzaileak bat egin zutenean, aberastea lortu zuen. Bere lehengusinarekin (Anne, Korn-en jaioa) ezkondu zen.
 
=== Gaztaroa ===
15. lerroa:
Irakasle baten mintegian hasi zen ikasten, non bertako zuzendariak (Miss Knittel) berehala igarri zuen Clararen gaitasuna, eta ''Conversations on Chemistry'' liburua aurkeztu zion ([[Jane Marcet]]-ek idatzia). Clararen grinak liluratua, bere aitak ikasketekin lagundu zion, eta aurrerago, ikerketak ere finantzatu zizkion.
 
Ikasketak amaitu ondoren, klase partikularrak eman bitartean unibertsitatera sartzeko atariko proba egiteko baimena lortzeko ahaleginetan ibili zen. 1895-1896 artean, emakume irakasleak Breslau Unibertsitateko konferentzietara joateko aukera izan zuten azkenean, entzule gisa. Hala, 1898an Clara Immerwahr Alemaniako ''Verbandsexamen'' azterketa gogorra (doktorego aurreko azterketa kalifikatzailea, kimikari profesionalen maila gorakada bultzatzeko diseinatua) gainditu zuen lehen emakumea izan zen. 1900eko abenduaren 12an kimika fisikoaren doktoretza lanean ''[[Cum_laude|magna cum laude]]''-rekin saritu zuten, bere mintzaldia metalen disolbagarritasunari buruzko ikerketa izanik, [[Richard Abegg]] irakaslearen zuzendaritzapean egina eta bere aitari eskainia. Era berean, Alemaniako unibertsitate batean kimikako doktoretza jaso zuen lehen emakumea bilakatu zen. Une horretan, ondorengo adierazpena zinpetu zuen, lekuko egunkari batean agertu zena: "ez dut inoiz ezer idatzi edo esango, nire printzipioen aurka dagoena; egiaren atzetik ibiltzearren eta zientziaren duintasunari bide egiteko, merezi duen nagusitasunera iritsi arte".
 
Abegg irakaslearen laborategiko laguntzaile gisa lanean aritu ondoren (emakume batek izan zezakeen mailarik altueneko postua), Clara Immerwahr laburki aritu zen ikertzaile lanetan Clausthalen[[Clausthal-Zellerfeld|Clausthal]]<nowiki/>en, eta klaseak eman zizkien "Physics and Chemistry in the Househols"-en hainbat emakumeen erakundeei. Behin baina gehiagotan doktoretza-tesien ahozko aurkezpenetara gonbidatua izan zen, baina pixkanaka bere burua arrotz gisa sentitzen hasi zen gizonek menperatutako giro horretan.
 
== Ezkontza eta lana ==
1901eko apirilean Fritz Haberrekin egin zuen topo berriro. Haber azken urteetan errespetua lortzen joan zen, [[elektrokimika]]n eta [[termodinamika]]n egindako ikerketen ondorioz. Bereziki aipatzekoa izan zen eskala handiko amoniakoaren sintesi katalitikoaren asmatzailea izana, beste hainbat substantzien sintesirako funtsezko aitzindaria (bizitzarako substantzia euskarriak nahiz suntsitzaileak; ongarrietan, meatzaritzan zein gerran erabili ziren substantziak, besteak beste). 1898an [[Karlsruhe (eskualdea)|Karlsruhe]]<nowiki/>ko (Alemania) Unibertsitate Teknologikoko irakasle izendatu zuten.
 
Azkenean, bikotea 1901eko abuztuan ezkondu zen [[Karlsruhe]]nKarlsruhen bertan. Hasieran, Clarak senarduna izatea bere karrerarekin batu ahal izango zuela uste arren, emazte izateak zekarren beharrarekin topo egin zuen berehala: bere senarraren handinahiak bisita eta afari ugari ekarri zituen haien etxera. Clararentzat ezezaguna zen egoera honi haurdunaldi korapilatsu bat gehitu zitzaion, 1902ko ekainean jaiotako Hermann seme gaixotua ekarri ziona. Hala eta guztiz ere, Clarak nolabait bere senarraren ikerketetan eta gasen erreakzioen termodinamikari buruzko testuliburuan laguntzeko bidea aurkitu zuen. Testuliburu hori 1905ean argitaratu zen, baina bere lan guztiaren emaitza bakarra esker oneko hitz gutxi batzuk izan ziren, liburuaren hasieran senarrak dedikaturikoak. Clara Immerwahr-ek emakumeei hitzaldiak ematen jarraitu zuen, baina gero eta suminduago sentitzen zen, ez baitzuen ulertzen zergatik jotzen zuten denek ziurtzat hitzaldi horiek bere senarrak idatziak zirela.
 
Fritz Haberren karrera aldiz loratu besterik ez zen egin. 1911n berriki sortutako Kaiser Wilhelm kimika fisiko eta elektrokimikako institutuko zuzendari izendatu zuten Berlinen[[Berlin]]<nowiki/>en. Zuzendaritzan zehar Prusiako[[Prusia]]<nowiki/>ko Zientzia Akademia entzutetsuko kide ere egin zuten.
 
== Gerra garaia ==
Garai hartan antisemitismoa[[antisemitismo]]<nowiki/>a nagusitzen zen arren, adimen handiko judutarrak oraindik ere profesional gisa hazten jarraitzeko aukera izan zute (nahi eta beren kide eta herritarrek guztiz alemaniarrak ez kontsideratu). [[Lehen Mundu Gerra]]<nowiki/>ren leherketa aukera paregabea izan zen Haberrentzat, bere abertzaletasuna frogatzeko.
 
Hala, bere ahalegin guztiak pozoiak eta beste gas arriskutsu batzuk garatzen erabili zituen. Segituan egotzi zioten betebehar bat: gerrarako armen garapena eta [[amoniako]]aren sintesiaren ardura. 1915ean ideia sinple bezain zital bat bururatu zitzaion: kloro gas toxikoa askatu, etsaiarenganaino iritsi eta hauek hilko zituena, inongo bonbardaketarik gabe.
38. lerroa:
Lehen gas bidezko erasoa 1915eko apirilaren 22an izan zen, [[Ypres]] ([[Belgika]]) mendebaldean. Egun hartan egon ziren 7 mila zaurituetatik, 5 mila baino gehiago hil ziren. Beste hainbat erasok gutxienez 100 mila hildako utzi zituzten (bando batekoak zein bestekoak). Haber mailaz igo zuten, kapitain izendatuz. [[Dahlem (Renania-Palatinatua)|Dahlem]]<nowiki/>era (Berlin) itzuli eta maiatzaren 2an festa bat antolatu zioten bere omenez. Baina berehala itzuli behar izan zuen lanera, beste betebehar bat egokitu baitzioten: ekialdera joatea, gas bidezko eraso bat ikuskatzera. Bikoteak liskarra izan zuen orduan. Maiatzaren 2ko goizeko lehen orduetan, Clara Immerwahr-ek senarraren pistola hartu eta bere buruaz beste egin zuen. Bere semea, Hermann, izan zen tiroaren hotsa entzun zuen bakarra, eta bere ama aurkitu zuen lehena. Egun hartan bertan, Friz Haberrek ekialdera bidaiatu zuen, semea egoera zail horretan bakarrik utzita (1945ean, Hermannek ere bere buruaz beste egin zuen). Maiatzaren 8an, Clara hil eta sei egun beranduago, ''Grunewald Zeitun'' egunkariak Zerbitzu Sekretuko Haber doktorearen emaztearen suizidioa argitaratu zuen, "zoritxarreko emakumeak burututako ekintzaren arrazoiak ezezagunak" zirela esanez. Handik aurrera, Haberrek ez zuen inoiz hitz egin bere emaztearen heriotzagatik antolatutako ekitaldiei buruz.
 
Amoniakoaren sintesiaren lanagatik, 1918an [[Nobel Sariak|Nobel Saria]] eman zioten Haberri, baina hilabete gutxi batzuk geroago, gerrako kriminal bat izatea leporatzen hasi ziren. 1933an, Naziak nagusitu zirenean, zituen langile judutar guztiak kaleratzeko agindua jaso zuen. Hau egin beharrean ordea, nahiago izan zuen bere postuari uko egin, eta erbestera joan behar izan zuen: Ingalaterran lortu zuen babesa, Cambridge Unibertsitatean. Baina ez zen eroso sentitzen hango lan giroarekin, eta Italiara bidaiatu zuen. Bidean zegoela, 1934ko urtarrilean bihotzeko batez hil zen [[Basilea]]n ([[Suitza]]). 1968an, Haberren jaiotzaren ehungarren urteurrena zela eta, Karlsruheko Unibertsitateak bere oroitzapenean antolatutako zeremonia bertako ikasle batzuek eten zuten, ospatzen ari zirena hiltzaile baten urteurrena zela salatuz, "Haber=Gas bidezko gerraren aita" zioen kartel batekin.
 
Bestalde, Clara Immerwahr-en ondarea interesa pizten hasi zen hiritar alemaniarren artean. Historialari eta aktibistak ohiz kanpoko emakume horri buruz ikertzen hasi ziren, bere buruaz beste egin zuena, zientziaren izena lohitu izanaren protesta moduan. Hainbat artikulu eskaini zizkioten, baita bere bizitzan egindako esfortzu guztiak azaltzen dituen biografia bat ere, [[Gerit von Leitner]]-ek idatzia. 1991n, IPPNWk (''International Physicians for the Prevention of Nuclear War'') bere sari entzutetsuena eman zuen: '''Clara Immerwahr saria'''.