Espainiako Bigarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
199.216.95.233 (eztabaida) wikilariaren 6210195 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
56. lerroa:
 
==== Idazle eta artista iraultzaileen deia (1933) ====
{{aipu|Herri guztietara iritsi dira dagoeneko terrore [[faxista]]ren aurka nazioartean eginiko deien ohiartzunak. Bat egin dute harekin joera guztietako idazle, [[artista]] eta [[intelektual]]ek. [[III. Reich|Alemaniako]] liburu-erreketeak, milaka langileren kartzelaratzeak eta adimen argienen desterruak argi asko erakutsi dute faxismoak giza [[kultura]]ren aurreramendu oro mehatxatzen duela. Espainiako erreakzioak hartu duen kutsu faxistaren aurrean, abuztuaren 10ean [[monarkia]]ren alde altxatu zirenen aferan bideratu nahi diren justizia eta klase-kontsiderazioen aurrean, protesta egiten dugu biziro Espainiako idazle, artista eta intelektual iraultzaileek eta langile presoen [[askatasuna]] eskatzen dugu, zein nahi den haien alderdia. [[AMNISTIA]]! BORROKA GAITEZEN AZALDU BERRI DEN FAXISMO ESPAINIARRAREN AURKA!|Idazle, artista eta intecheeselektualintelektual iraultzaileak}}
 
* [[1934]]ko [[urriaren 5]]ean langileen matxinada izan zen, Gobernua eskumaren eskuetan geldituko zelakoan, Errepublika defendatu eta boterea armen bidez eskuratzeko. [[Asturiasko Printzerria|Asturias]] eta [[Katalunia]]n izan zuen eragin nagusia. Euskal Herrian, [[Gipuzkoa]]n eta [[Bizkaia]]n, ezkerreko mugimendua zegoen herrietan eman zen: Bizkaiko [[meatzaldea]]n, [[Ezkerraldea|Ibai-Ezkerraldean]], [[Donostia]] inguruan ([[Pasaia]], [[Errenteria]] eta [[Hernani]]), [[Eibar]]ren, [[Arrasate]]n, [[Oñati]]n, [[Bergara]]n, [[Soraluze]]n, [[Irun]]en... Herri horietan, 150.000 langilek grebara jo zuten, urriaren 5tik 12ra arte eta 40 hildako (18 Gipuzkoan eta 22 Bizkaian) eta zauritu ugari izan ziren. Euskal Herrian 2000 inguru preso sartu eta zigor handiak jaso zituzten, heriotza-zigorrak ere bai. Hala ere, [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularrak]] 1936an hauteskundeak irabazi eta otsailaren 20ko [[amnistia]] dekretuaren bidez libre gelditu ziren guztiak.