Ireki menu nagusia

Aldaketak

1951n, ''Karmen'go Amaren Egutegia'' sortu zuen, gerora ''Karmel'' aldizkaria bihurtu zena. 1959an, berriz, ''[[Olerkigintza|Olerti]]'' aldizkaria sortu zuen. Onaindiaren hasierako liburuetako bat ''Milla euskal olerki eder'' (1954) izeneko antologia zabala izan zen. 1965ean ''Jolasketa'' argitaratu zuen. Haur jolasen bilduma bat da, zenbait idazleren testuekin osatua. Euskal idazleen gutun [[antologia]] bat ere eman zuen argitara, 1974an, ''Eskutitzak'' izenburupean. Saioak ere argitaratu zituen: ''Gure bertsolariak'' (1964), ''Enbeita oleskaria'' (1965), ''Gure urretxindorra: Enbeita'tar Kepa'' (1971), ''Euskaldunak eta osasuna ''(1984), ''Arana Goiri'tar Sabin olerkaria'' (1982), eta ''Euskal Literatura'' (1972-1990, Euskal literaturaren historia 6 liburukitan). Bestalde, olerkiak ere idatzi zituen: 1970ean, 1929-1950 urte bitarteko olerki guztiak biltzen dituen ''Goiznabar'' liburua argitaratu zuen, eta geroztik olerki guztien bilduma osoa kaleratu zuen.
 
Zenbait idazleren lanak bildu, prestatu eta kaleratu zituen, hala nola [[Arrese Beitia]]renak, [[Txomin Agirre]]renak, [[Evaristo Bustintza|Kirikiñorenak]] eta [[Lauaxeta]]renak. [[Rabindranath Tagore|Tagore]], [[Virgilio]], Santa Teresa, [[Dante Alighieri|Dante]], [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethe]], [[Homero]], [[Horazio]] eta [[Pio Baroja]] itzuli ditu euskarara.
 
1991. urteaz geroztik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko kidea izan zen, eta Bertsozaleen Elkarteak ere omenaldia eskaini zion 1993an. [[Euskerazaintza]] elkarteko kidea ere izan zen.
1.334

edits