Antzinako Greziako artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
 
Beste jainko batzuen omenez ere edota beste polis batzuetan antolatutako jokoak ere bazeuden (esaterako, [[Joko panatenaikoak|joko panatenaikoak]] [[Atenas|Atenasen]]), lau nabarmentzen ziren, ez eskaintzen zen sariagatik (oliba batzuk, edota [[ereinotz koroa]]), prestigioarengatik baizik; izan ere, [[Helade]] osoko jende ugari elkartzen zen haietan bi edo lau urtez behin. Lau joko horiek hurrengo hauek ziren: Apoloren jokoak [[Delfos|Delfosen]] ([[Dodonako orakulua|Dodonako orakuluaren]] tokian); Olinpiako Olinpia Zeus santutegian egiten zirenak ([[Olinpiar Jokoak]] egiten ziren lekua, zeinaren zimenduak soilik geratzen diren); Poseidonen omenezkoak [[Istmia|Istmian]] (Istmiar jokoak; hemen ere zimenduak baino ez dira geratzen); eta [[Zeus|Zeusen]] omenez [[Nemea|Nemean]] egiten ziren Nemear jokoak (aro helenistikokoak diren hondar batzuk baino ez dira geratzen).
 
Panhelenikoak ez ziren santutegi batzuek ere ospe handia lortu zuten Helade osoan. [[Samos|Samoseko]] Heraren tenplua (Ἥραιον” edo ''Heraion'' delakoa, [[Joniar ordena|joniar ordenaren]] lehen adibide garbiena -Samoseko Rhoikos eta Teodoro arkitektoak-, non ''[[Hierogamia|hierogamia]]'' edo “ἱερός γάμος” enigmatikoa antolatzen zuten) edo [[Efeso|Efesoko]] [[Artemisaren tenplua]] (Ἀρτεμίσιον” edo Artemision delakoa, joniar ordenaren bigarren adibiderik garbiena, zeina [[Antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak|munduko zazpi mirarien]] katalogoan sartu zen).
 
== Hondakinak ==