Antzinako Greziako artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
===Estilo arkaikoa===
====Arkitektura====
[[Fitxategi:Paestum02.jpg|thumb|280px|Heraren tenplu dorikoa, [[Magna Graecia|Magna Graeciako]] Posidonia hiria (erromatarrentzat, [[Paestum]]), K.a. 550 ingurukoa.]]
Greziar arkitektura hirietako [[Akropoli|akropoli]] edo gotorleku garaietan eta santutegi panhelenikoetan (πανελληνικός: "greziar guztiena") garatuz joan zen, eta tenpluen itxura finkatu zuen. Santutegi panhelenikoetan, [[Panheleniar Jokoak|joko panhelenikoak]] antolatzen ziren, zeinetan atletak eta [[Auriga|aurigak]] haien polisen ordezkari gisa lehiatzen ziren, indarkeria maila sakraturaino goratzen zuten lehiaketa batzuetan, halako eran non garaileak heroi edo [[Erdijainko|erdijainko]] bihurtzen baitziren. Ondorioz, estatuetan irudikatuak izateko eskubidea lortzen zuten, baita opari baliotsuak pilatu ere, polis bakoitzaren kontura egindako luxuzko eraikinetan (θησαυρός edo "thesauros" direlakoetan) gordetzen zirenak.