Koreako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
46. lerroa:
Nazio Batuen lehen aginduaren kontrara, MacArthur-ek eraso handia jo zuen Ipar Korearen aurka. Antikomunista sutsua zen MacArthur, eta Korea osoan lehendakari bakarra, Syngman Rhee, ezartzeko prest zegoen. Urrian [[Yalu]] ibaira –Txinako mugatik gertu– iritsi ziren haren gudariak. Hain zuzen, Txinako gudaroste komunistak gatazkan eskuhartzeak salbatu zuen Kim Il-sungen errejimena, txinatarrek Nazio Batuen gudarostea menderatu baitzuten. [[1951]]ko urtarrilaren 4an, txinatarrek berriz ere hartu zuten Seul, baina martxoaren 14an amerikarrek berreskuratzea lortu zuten, [[Matthew Ridgway]] buru zutela.
 
1951ko erdialdean, frontea egonkortu zen 38. paraleloaren inguruan. Izan ere, Estatu Batuetako presidente [[Harry S. Truman|Trumanek]]ek uko egin zion Txinan bonba atomikoak jaurtikitzeari; horixe zen MacArthuren guraria, eta horrexegatik kendu zuten kargutik.<ref>{{erreferentzia|izena=David M. |abizena= Kennedy | url = https://archive.nytimes.com/www.nytimes.com/books/00/07/02/reviews/000702.02kennedt.html?_r=1&oref=slogin | izenburua = Only God Was His Senior | argitaletxea= nytimes.com| sartze-data = 2018-5-1}}</ref> Ridgway jeneralak ordeztu zuen MacArthur. Uztailean hasi ziren bake elkarrizketak [[Kaesong]]en. Azkenean, [[1953]]ko uztailaren 27an [[armistizio]]a sinatu zuten [[Panmunjom]]en: Korea bi estatutan zatiturik geratu zen, [[Koreako gune desmilitarizatua|38. pareleloko gune desmilitarizatuak]] banaturik.
 
== Ondorioak ==