Antzinako Greziako artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
Aro arkaikoa [[K. a. VIII. mendea|K.a. VIII. mendearen]] amaieran hasi eta [[K. a. V. mendea|K.a. V. mende]] hasierara arte iraun zuen. Aro horretan, [[Polis|polis]] grekoen hedapena gertatu zen, bai eta [[Tirano|tiranian]] oinarritutako ordena politikoaren ezarpena ere, K.a. V. mendeko hiritar-berdintasunaren idealak bultzatuta desagertu zen arte. Tiranoek, euren burua zilegiztatze aldera, hainbat obra publiko sustatu zituzten, haien handitasuna goresteko: tiranoek eraikin zibil eta erlijioso ugari eraikiarazi zituzten, horretarako hirien egitura bera birmoldatzeko ere agindu behar izan zutelarik. Obra haiek hiri bakoitzari bere nortasun berezia ematea zuen helburu, baina baita beste hiriekiko nagusitasuna erakustea ere; horrela, aro hartako artea tiraniaren propaganda gisa erabiltzen zen, agintarien botere zilegitasun gutxikoa zuritzearren. [[K. a. VI. mendea|K.a. VI. mendetik]] aurrera, polisaren erdiguneak garrantzi artistiko handia hartu zuen; hala, plaza publiko edo [[Agora|agora]] hiriko gizarte-jarduera guztien bihotza bilakatu zen. Agora guztietan aipagarriena [[Atenasko agora|Atenaskoa]] izan zen, Solon legegileak bultzatua eta [[Pisistrato|Pisistratoren]] semeek monumentalizatu zutena.
 
Erlijio-gurtzak ere oso rol garrantzitsua jokatu zuen aro honetako gizarte greziarrean, eta, horregatik, behar adina baliabide ekonomiko zituzten hiriek harrizko eraikuntza erlijiosoak sustatu zituzten, zeinak berebizikoak izan baitziren gizarte-klaseak kohesionatzeko, garai hartako gizartea ez izanik aurreko mendeetakoa bezain igualitarioa. Momentu hartan eraiki zituzten santutegi panhelenikoak, [[Delfos]] eta [[Olinpia]], adibidez; haietan, tiranoek eskaintza handiak egiten zituzten, euren boterea erakusteko asmoz, eta herri-gurtza berriak sustatu eta tokian-tokiko jainko eta heroiei buruzko mitoak sortu ziren. Era horretara, independente sentitzeko eta besteengandik gailentzeko beharra zuten polisen identitate politikoa areagotu zen.
 
== Hondakinak ==