Koreako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
23. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
[[1910]]ean [[Koreako japoniar okupazioa|Japoniak Korea beretu zuen]]. Korear nazionalista asko irten ziren herrialdetik. [[1919]]an, behin-behineko gobernu bat osatu zen erbestean, [[Syngman Rhee]] presidente zuena.<ref>{{erreferentzia|egiteaegilea= | url = http://edition.cnn.com/fyi/school.tools/profiles/Syngman.Rhee/frameset.exclude.html | argitaletxea = edition.cnn.com | izenburua = Syngman Rhee | sartze-data = 2018-4-29}}</ref> Bai barnean, bai atzerrian, komunistak ere borrokatu ziren japoniar okupazioaren aurka. Japoniarrek [[Txina]]ko zati batzuk okupatuak baitzituzten, korear iheslariek [[Kuomintang]] nazionalistaren eta [[Askapenerako Herri Armada]] komunistaren laguntza izan zuten. Zehazki, korear eta txinatar nazionalistak [[Burma]]n borrokatu ziren japoniarren kontra [[1941]]-[[1945]] bitartean; eta [[Kim Il-sung]] buru zuten komunistek Korea eta [[Mantxuria]]n gudukatu zuten.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren amaieran, [[1945]]eko udan, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietar]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuar]] gudarosteek askatu zuten [[Koreako penintsula]]. Sobietarrak iparraldetik sartu ziren Txinako mugan zehar, eta estatubatuarrak, [[Seul]] hartuta, 38. paralelotik hegoaldera hedatu ziren. [[1943]]ko [[Kairoko Batzarra|Kairoko Batzarrean]] [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|Aliatuek]] Korean estatu bakarra eta demokratikoa erabaki bazuten ere, ez ziren ados jarri administrazio bakarra jartzerakoan. Sobietarrak [[Kim Il-sung]], aspaldiko gerrilla buruzagi komunistaren alde azaldu ziren; honek pertsonalitatearen gurtzan oinarrituriko errejimen [[estalinismo|estalinista]] ezarri zuen 38. paralelotik iparraldera. Hegoaldean, [[Syngman Rhee]]ren alde agertu ziren amerikarrak; politiko antikomunista zen Rhee, erbesteko Koreako gobernuburua izana japoniarren okupazioaren garaian.
 
[[Gerra Hotza]]ren dinamika hartan, barne tentsioek herrialdearen zatiketa ekarri zuten. 1947ko azaroan, [[Nazio Batuen Erakundea]]ren Batzar Nagusiak onartu zuen Korea osoan hauteskundeak egitea behin-behineko gobernua osatzeko, baina Sobietar Batasunak uko egin zion. [[1948]]ko maiatzean, Hego Koreako herritarrek nazio biltzarra hautatu zuten hauteskunde bidez, eta abuztuan Syngman Rheek [[Koreako Errepublika]] aldarrikatu zuen. Berehala iparraldeko komunistek [[Koreako Herri Errepublika Demokratikoa]] eratu zuten.<ref name="cnn">{{erreferentzia|egiteaegilea= | url = https://edition.cnn.com/2013/06/28/world/asia/korean-war-fast-facts/index.html | argitaletxea = edition.cnn.com | izenburua = Korean War Fast Facts | sartze-data = 2018-4-30}}</ref> Handik gutxira, errusiarrek eta amerikarrek alde egin zuten penintsulatik, elkarren etsai ziren bi errejimen politiko uzten zituztela atzean. Gerra hasi aurretik ere, borrokatxo ugari gertatu ziren 38. paraleloko mugan.<ref name="history">{{erreferentzia|egiteaegilea= | url = https://www.history.com/topics/korean-war | argitaletxea = history.com | izenburua = Korean War | sartze-data = 2018-4-30}}</ref>
 
Txinako egoerak ere eragin handia izan zuen. Izan ere, japoniarrak errenditu ondoren, berriz hasi zen nazionalisten eta komunisten arteko [[Txinako Gerra Zibila]]. Ipar Koreako gobernuak sostengu eman zien txinatar komunistei Mantxurian, eta milaka iparkorearrek zerbitzatu zuten [[Askapenerako Herri Armada]]n. Garaipena lorturik, [[1949]]an [[Txinako Herri Errepublika]] eratu zuten [[Mao Zedong]]en komunistek. Handik hara, ez ziren ahantzi iparkorearren ekarpenaz, eta laguntza agindu zieten Hego Korearen aurkako balizko gudu batean.<ref>Chen, Jian, ''China's Road to the Korean War: The Making of the Sino-American Confrontation'', New York: Columbia University Press. ISBN 978-0231100250</ref>
34. lerroa:
[[1950]]eko ekainaren 25ean, Ipar Koreako gudarosteak, sobietarrek trebatua eta hornitua, 38. paraleloa zeharkatu eta Hego Korea inbaditu zuen. [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua]]k –errusiarren ordezkaritza bertan ez zegoela, Txinako Herri Errepublika onar zezaten presioa egitearren– iparkorearren erasoa kondenatu zuen eta gudaroste multinazionala –funtsean amerikarrek osatua– bidaltzea erabaki zuen Rheeren gobernuari laguntza ekartzeko.
 
[[Kasko urdin]]ak iritsi zirenerako, Hego Koreako gobernua setiaturik zegoen [[Busan]] eskualdean, herrialdearen hego-mendebaldean. Baina, irailaren erditsuan, [[Douglas MacArthur]] jeneralaren agindupeko gudarostea ausardia handiz lehorreratu ziren [[Incheon]]en, [[Seul]]etik hurbil. Operazio[[Incheongo horrekGudua]]k gerraren norabidea aldatu zuen. Izan ere, gudari talde horrek jotako erasoak ustekabean harrapatu zituenbaitzituen iparkorearrak. Hauek, [[atzeragoardia]]tik mehatxaturik, Seulgo setioa bertan behera utzi eta itsumustuan erretiratu behar izan zuten abiaguneetara.
 
Nazio Batuen lehen aginduaren kontrara, MacArthur-ek eraso handia jo zuen Ipar Korearen aurka. Antikomunista sutsua zen MacArthur, eta Korea osoan lehendakari bakarra, Syngman Rhee, ezartzeko prest zegoen. Urrian [[Yalu]] ibaira –Txinako mugatik gertu– iritsi ziren haren gudariak. Hain zuzen, Txinako gudaroste komunistak gatazkan eskuhartzeak salbatu zuen Kim Il Sungen-sungen errejimena, txinatarrek ONUrenNazio Batuen gudarostea menderatu baitzuten. Gerra, hala ere, ez zen amaiatu, harik eta 1951ko erdialdera frontea finkatu zen arte. Izan ere, Trumanek uko egin baitzion Txinan bonba atomikoak jaurtikitzeari (horixe zen Mac Arthuren guraria, eta horrexegatik kendu zuten kargutik). 1953ko uztailean bakea sinatu zuten Geneban: Korea bi estatutan zatiturik geratu zen, 38. paraleloak banaturik.
 
Gerra, hala ere, ez zen amaiatu, harik eta [[1951]]ko erdialdean frontea finkatu zen arte. Izan ere, Trumanek uko egin baitzion Txinan bonba atomikoak jaurtikitzeari; horixe zen Mac Arthuren guraria, eta horrexegatik kendu zuten kargutik.<ref>{{erreferentzia|izena=David M. |abizena= Kennedy | url = https://archive.nytimes.com/www.nytimes.com/books/00/07/02/reviews/000702.02kennedt.html?_r=1&oref=slogin | izenburua = Only God Was His Senior | argitaletxea= nytimes.com| sartze-data = 2018-5-1}}</ref> 1953ko uztailean bakea sinatu zuten [[Geneva]]n: Korea bi estatutan zatiturik geratu zen, 38. paraleloak banaturik.
== Gerra ostea ==
Hainbat eta hainbat kontraeraso gertatu ostean, gauzak gerra hasi baino lehen zeuden bezala geratu ziren: kapitalistak 38. paraleloaren hegoaldera; komunistak paralelo berberaren iparraldera.
 
== Ondorioak ==
Su-eten batek gune desmilitarizatu bilakatu zuen 38 paraleloa, [[Ipar Korea]] eta [[Hego Korea]]ren arteko muga, alegia.
Hiru milioi hildako baino gehiago eragin zituen gerra hura garaile garbirik gabe amaitu bazen ere, haren ondorioz Asia erabat sartu zen Gerra Hotzaren dinamikan. [[Estatu Batu]]en interpretazioaren arabera, txinatar komunismoa, [[SESB]]k lagundurik, Asian hedatzeko lehen saioa izan zen iparkorearren eraso hura. [[Mao Zedong]] Txinan nagusitu izana galarazi ezin izan bazuen ere, Washington ez zegoen prest beste errejimen komunistarik onartzeko eskualde hartan.
 
Estatu Batuetako gobernuaren iritziz, herrialde bat komunisten eskuetan eroriz gero, epe erdira haren auzo-herriek ere erori behar zuten (“domino teoria”). Arrazoi horrexegatik azkartu zuen Japoniako modernizazioa, bai eta [[Taiwan]]go laguntza ekonomiko eta militarra indartu ere. Ildo beretik, eskualdeko aliantza militarra bultzatu zuen ([[SEATO]]) eta hartara bildu ziren [[Filipinak]], [[Pakistan]], [[Tailandia]], [[Australia]] eta [[Zeelanda Berria]].
 
Ikuspegi estrategikoaren aldetik, Estatu Batuek ongi ikasi zuten Koreako ikasgaia. Ulertu baitzituzten bi superpotentziek modu tinko eta orokorrez elkarren aurka egiteak zekartzan arriskuak. Aurrerantzean, gerrak “irispide mugatukoak” izango ziren eta soilik etsaiari “eustea” izango zuten helburu, beste mundu gerra bat pizteko arriskuan erori gabe.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2018/4/30}}