«Chien-Shiung Wu»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Zz]ientzialarien biografia infotaula +biografia infotaula automatikoa))
}}
 
'''Chien-Shiung Wu''' (吳健雄, Wú Jiànxíong, [[1912]] - [[1997]]) [[estatubatuar]] [[fisikarien zerrenda|fisikari]] bat izan zen, [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] jaioa eta aditua [[fisika esperimental]]ean eta [[desintegrazio erradioaktibo|erradiaktibitatean]]. [[Manhattan proiektu]]an lan egin zuen: [[gas-difusio]]a erabiliz, uranio metala U-235 eta U-238 isotopotan banatzeko prozesua garatzen lagundu zuen. Geroago, [[paritate (fisika)|Paritatearen]] Kontserbazio-Legea zalantzan jartzen zuten esperimentuak egin zituen. Batez ere esperimentu partikular batengatik da ezaguna. Garai hartan uste zen indar nuklearraren ahuleziaren parekotasuna baliozkoa ez zela frogatzen zuen esperimentua hain zuzen ere. Hala ere, garai hartan ekarpen gehiago egin zituen fisika nuklearraren arloan eta bere garaiko fisiko esperimental handienetakoa bezala aitortua izan zen. Esperimentuaren exijentziak ebaluatzeko gaitasun paregabea zuen, baita bere eskura zeuden tresnen gaitasunak eta mugak gainditzeko ere.  Errore-iturriak erraz identifikatzen zituen, bere lanetan eta baita besteen lanetan ere, eta lortzen zuen ezagutza hurrengo ikerketa esperimentalen plangintzan erabiltzen zuen. Oraindik ikusi ez ziren fenomenoak bilatzen zituenean eredu teorikoak probatzen zituenean, ikerketa baliogabetu zitzaketen zailtasunekin adi zegoen eta ahal zen heinean saihesten zituen.
 
== Biografia ==
Bere istorioa, 1912ko Maiatzaren 31an hasten da [[Shanghai|Shangai]]-tik hurbil dagoen Liu Ho izeneko herri txiki batean. Bere aitak sorturiko eta zuzenduriko Txinako emakumeentzako lehen ikastolara joan zen eta bederatzi urte zituenean, Suzhou-n zegoen Soochow Girls School internatura bidali zuten. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bi aukeren artean aukeratu behar zen: eskola akademiko batera joatea edo maisu heziketa egiteko eskola batera joatea. Wu-k bere erabakia argi ez zeukanez, irakaskuntza aukeratu zuen.  Baina gauero, ikasle egoitzan, konturatu zen bere ikaskideek zituzten fisika, matematika eta kimika liburuak oso interesgarriak zirela eta bere aldetik ikasteko eskatzen zizkien. Hamazazpi urterekin graduatu zen bere klaseko nota altuenarekin.
[[1912]]ko [[maiatzaren 31]]n jaio zen Liuho-n, [[Shanghai]]-tik gertu. [[Nanjing]]eko Unibertsitatean ikasi zuen. 1930-34 tartean National Central Unibertsitateko Fisika Sailean. Gero bi urtez aritu zen [[Zhejiang]]-eko Unibertsitatean, eta azkenean ikerlari bihurtu zen [[Taiwan]]-eko Akademia Nazionalaren Fisikako Institutuan.
 
1936an [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] joan zen ikasketa sakonagoak egin ahal izateko. Kaliforniako Unibertsitatean lan egin zuen [[Ernest Orlando Lawrence|Ernest O. Lawrence]] irakaslearekin, ziklotroia (partikula azelaragailua) asmatzeagatik [[Fisikako Nobel Saria|Fisikako Nobel saria]] 1939an lortu zuena.
1930eko udan horretan, Nanjing-eko unibertsitatean onartuta izan zela esan zioten. Berri horrek izutu zuen. Berak, fisika ikasi ahi zuen baina bazekien ez zegoela prest  erronka hori gainditzeko eta gehiago ikasi behar zuela pausu hori emateko. Zorionez, bere aitak ez zuen ikuspuntu berdina eta gutuna jaso zuen egun berean, etxean agertu zen fisikako, kimikako eta matematikako  liburuekin. Dena ikasteko denbora zuela argi utzi zion bere alabari, izan ere, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunean eta bere alabaren ahalmenean sinisten zuen. Azkenik Wu-k arrazoia eman zion eta hiru irakasgaiak ikasi zituen.
Wu-k 1940an tesia irakurri zuen eta doktorea bihurtu zen.
 
Ikasle iraultzie bat izan zen, fidagarritzat jotzen baitzuen poliziak ez zutela unibertsitateko ikasle onena kanporatuko. 1931ko Irailaren 28an Japoniak Txina hartu zuenean, lehendakariaren etxea hartu zuen ikasleen delegazio baten burua izan zen eta ez zuen amore eman Chian Kai-Shek lehendakariak hartu zituen arte. Honek entzun zituen eta bere eskakizun batzuk onartu zituen. Urte batzuk geroago lagunak egin ziren eta kausa nazionalistaren enbaxadore izan zen Taiwanen.
 
Bere doktoretza [[X izpi|X izpien]] difrakzioaren kistal egiturari buruzkoa egin zuen, [[Shi Shiyuan]] maisuaren laguntzaz, Curie Institututik bueltatu zena 1933 urtean. Ohore handiekin Nanjing Unibertsitatean graduatu ondoren, Hangzhou unibertsitateko fisika departamentuan lan egin zuen urte batez eta ondoen Shangai akademian egon zen fisika laborategian ikerlari laguntzaile bezala. Hor bere kristalografia lanekin jarraitu zuen [[Jing-Wei Gu]] andereñoaren laguntzaz. Azken hau Estatu Batuetatik itzul zen eta Txinan posgradu programarik ez zegoenez, Chien-Shiung Estatu Batuetara bidaiatzera adoretu zuen bere ikasketekin jarraitzeko. Jing-Wei hainbeste tematu zenez, eskaera bat bidali zuen Michiganeko Unibertsitatera. Berehala Fisikako departamentuan onartu zuten eta laguntza eman zioten espektroskopia atomikoaren ikerketarekin jarraitzeko. Bere osabak ekonomikoki laguntzera eskaini zen eta udaren bukaeran, Shangai-tik itsasoratu zen Ann Arbor-era.. baina ez zen inoiz ailegatu.
 
1936ko udaren bukaeran, itsasontzian San Franciscon porturatu zen eta unibertsitateko klaseak hasteko denbora geratzen zenez, Berkeleyn bizi zen lagun bat bisitatzera joan zen. Honek kontatu zion, hango unibertsitatean ikasle txinatar bat zegoela, [[Luke Chia Yuan]], eta berak erakutsiko ziola hango kanpusa eta fisikako laborategia. Kanpusa ikusi ondoren, Lukek, Ernest Lawrence zientzialaria aurkeztu zion eta honek bere balioa ikusiz, Berkeleyn geratzeko aukera eman zion eta ekonomikoki laguntza eskaini zion. Fisikako departamentuko buruak esan zion, klaseak aste batzuk lehenago hasi iren arren, erraztasunarekin eguneratuko zela. Proposizioa onartu zuen eta klaseak hasi zituen. Lawrencek estimu handia zion eta honek markatu zuen bere karrera zientifikoaren benetako hasiera.
 
Chien-Shiung Wu Brkeleyn lan egiten hasi zen, Emilio Segreren laguntzaz. Bere doktoratuaren tesia egiten zuen bitartean, ziklotroia erabili zuen uranio-235ren fisio nuklearraren produktuak aztertzeko. Fisio nuklearra''',''' atomo baten [[Atomo nukleo|nukleoa]] zati txikiagotan zatitzen duen [[Erreakzio nuklear|erreakzio nuklearra]] da. Zatiketaren ondorioz, sarritan [[neutroi]] askeak eta nukleo atomiko arinagoak sortzen dira, eta azken hauek [[Fotoi|fotoiak]] sor ditzakete [[gamma izpi]] eran. Fisioa transmutazio nuklearraren forma bat da, prozesuaren ondorioz sortutako elementuak eta jatorrizko atomoaren [[Elementu kimiko|elementu kimikoa]] ez baitira berdinak.
 
[[Uranio-235]]<nowiki/>ren kasu konkretuan, bombardeo neutronikoak uranio-236an bihurtzen du. Hau, oso ezegonkorra da eta hiru neutroien askaketan kriptonean eta barioan banatzen da edo bi neutroien askaketan, xenonean eta estrontzioan banatzen da. Emaitzetatik Wuk azterturiko propietateei esker, indar nuklearren ikasketak sakonago aztertzeko aukera izan zuen.
 
Doktoratu ondoren, Berkeleyn geratu nahi zuen baina zoritxarrez, momentu horretan unibertsitateak  ez zeuden emakumeak edo judutarrak kontratatzearen alde. Ondorioz, ekialdean zegoen Smith College-k eskainiko lan-postua onartu zuen. 30 urte bete baino lehen, Luke Chia Yuan-ekin ezkondu zen, Robert Millikan erresidentziaren patioan, Pasadenan. Urte berdinean doktoratuak lortu zuen eta Princentoneko RCA laborategiko radar aparatuen diseinuan lan postu bat eskaini zioten. Onartu zuen aren, Smith Collegeko tratua eta fisika esperimentala faltan botatzen zituen. Azkenean, Lawrenceren laguntzari esker, Princeton Unibertsitatean lan egin zuen lehen emakumea izan zen.
 
II mundu gerra bitartean, Columbia Unibertsitatean [[Manhattan Proiektua|Manhattan proiektuan]] lan egin zuen senior zientzialaria bezala. New York-era  joan zen eta asteburuetan Princentonera bueltatzen zen. Hasieran, uranioa aberasten hasi zen gasen hedapenaren bidez, eta gero, Dunning, Booth, Heavens eta Rainwater-k zuzendutako beste laborategi talde batera elkartu zen. Haien esperimentuak beharrezkoak izan ziren erreaktore nuklearrak diseinatzeko orduan. Garai hartan arazo bat sortu zen Hanford plutonioa ekoizteko lehen erreaktorea martxan jarri zenean. Potentzia altuan lan egin ondoren gelditu egiten zen eta ordu batzuk itxaron behar ziren berriro martxan jarri ahal izateko. Fermik deduzitu zuen efektu hori fisio produktu ezezagun batek kausatzen zuela. Emilio Segreek bazekien, Wu doktoreak horrelako produktu askoren propietateak neurtu zituela eta galdetu egin zion. Bere ikerkuntzetan begiratzean, erruduna aurkitu zuen, xenon-135a hain zuzen ere eta konponbide bat aurkitu zuten. Erreaktorea gelditzean, xenon-135ren kantitatea handitzen da, neutroiak xurgatzen ditu eta kate erreakzioa eragozten du egun batzuetan. Xenon-135 desintegratu arte, ezin da erreaktorea berrasieratu.
[[Fitxategi:Najing-eko unibertsitatea.jpg|thumb|Najing-eko unibertsitatea]]
Bigarren mundu gerra bukatzean, Wu Columbian geratu zen eta azkenik libre sentitzen zen bere karrera zientifikoa norantz bideratu nahi zuen aukeratzeko. Momentu horretan hainbat toki zeuden fisika nuklearrean oinarrituta baina bere ikerketen eta gai horretan zuen interesaren ondorioz, beta desintegrazioan kontzentratu zen. Desintegrazio mota honetan, nukleo erradiaktibo bat egonkorrago batean transformatzen da elektroiak edo positroiak igorriz. Bere ikuspuntu teorikoak fisiko asko asaldatu zituen, izan ere, energiaren, mugimenduaren eta momentu linealaren kontserbazioaren printzipioak urratzen zituela zirudien.
 
Zenbait zientzialarik ohorezko ezizen batzuk erabili zituzten '''Chien-Shiung Wu''' aipatzeko: "Fisikaren lehen dama", "Txinako [[Marie Curie|Madame Curie]]" eta “Madame Wu”. [[1997]]ko [[otsailaren 16]]an hil zen, 84 urte zituela, bihotzeko bigarren infartua izan zuenean.
* {{en}} [http://www.columbia.edu/cu/record/archives/vol22/vol22_iss15/record2215.16.html Biografia]. Wu hil zenan Columbiako Unibertsitateak argitaratu zuena
* {{en}} [http://physics.nist.gov/GenInt/Parity/people/Wu.html Zuri-beltzezko argazki handia eta biografia txiki bat]
* http://www.pikaramagazine.com/2011/05/chien-shiung-wu-la-reina-de-la-fisica-estrenamos-serie-sobre-mujeres-y-ciencia-de-la-mano-de-la-investigadora-maia-garcia-eva-y-la-manzana-de-newton/
* https://mujeresconciencia.com/2016/06/13/chien-shiung-wu-la-gran-fisica-experimental/
* https://www.nytimes.com/1997/02/18/us/chien-shiung-wu-84-dies-top-experimental-physicist.html
 
== Erreferentziak ==
22

edits