«Begoña Vicario»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(osatu)
== Hastapenak ==
 
Begoña Vicario Caracasen jaio zen, 1950eko hamarkadan familiak hara emigratuta; berak urtebete inguru zeukala, Euskal Herrira etorri ziren.<ref name=":1" /> Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko. Gainera, animazio txekiarra ikusten zuten etxean, objektuekin egina eta sinbolismo handikoa: "Kikarak, ezpain-zapiak mugitzen ikustea magikoa iruditzen zitzaidan".<sup>[1]</sup> Marrazki bizidunak, berriz, ez zaizkio inoiz hainbeste interesatu: "Marrazkiak irrealak dira, eta, beraz, animazioan bere medio naturalean mugitzen dira. Zinea trikimailua da, baina trikimailuaren barruan truku errealagoak egon daitezke."<ref name=":1">{{Cite web|url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/1915/begona-vicario-etxekoandrea-naiz-arrunkeriatik-ateratzen-nauena-sorkuntza-da|izenburua=Begoña Vicario: «Etxekoandrea naiz. Arrunkeriatik ateratzen nauena sorkuntza da»|sartze-data=2018-04-26|egunkaria=|aldizkaria=Argia|abizena=Eizagirre|izena=Estitxu|egile-lotura=http://www.argia.eus/argia-astekaria/egileak/estitxu-eizagirre|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretan, hots, kazetaritzan eta publizitatean. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.<ref name=":0">{{Cite web|url=https://www.youtube.com/watch?v=3lO4f8Ln9yU|izenburua=Elkarrizketa Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=Zart Produkzioak|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>