«Marie Curie»: berrikuspenen arteko aldeak

3.030 bytes removed ,  Duela 3 urte
 
1867ko azaroaren 7an jaio zen, [[Varsovia|Barsobian]]. Władysław Skłodowski eta [[Bronisława Boguska]]-ren bostgarren alaba zen. Władysław Skłodowski [[fisika]] eta [[matematika]] irakaslea zen eta Bronisława Boguska abeslaria, irakaslea eta pianista zen. Mariak 4 ahizpa izan zituen Zofia (1862-1876), Józef (1863-1937), Bronisława (1865-1939) eta  Helena (1866-1961). Bere gurasoek ez zuten diru askorik eta horregatik, Maria eta bere ahizpentzat zaila izan zen bizitza aurrera eramatea. Hamar urte zituela, ama hil zitzaion, [[Tuberkulosi|tuberkulosia]]<nowiki/>ren ondorioz. Ondoren,  Maria J.Sikorska internadora joan zen, gero neskeentzako soinketaleku batera trasladatu zen, eta bertan graduatu izan zen 1883ko ekainaren 12an urrezko dominarekin. Ezin izan zen apuntatu goi mailako hezkuntzako erakunde erregularrera  emakumeentzat debekatuta zegoelako eta ondorioz, Bronislawa eta Maria unibertsitate klandestino batera sartu ziren, “unibertsitate flotante” dieturikoa. Unibertsitate horrek, emakume ikasleak onartzen zituen.
 
 
 
Bere ahizpa Bronislawa Parisen [[medikuntza]] ikasi ahal izateko Maria irakasle partikular bezala lan egiten hasi zen, bere ahizpari laguntza ekonomikoa emateko. Etorkizunean matematikoa izango zen ikasle batekin maitemindu egin zen, Kazimierz Zorawski. Berarekin ezkondu nahi zen, baina Kazimierz-en gurasoak ez zioten utzi, Maria pobrea zelako. Erlazio frustrazio honek, eragin handia izan zuen beraien bizitzetan.1890an Bronislawa ahizpa zaharrena [[Paris|Parisera]] joan zen unibertsitateko titulu ofiziala lortzeko eta Maria gonbidatu zuen berarekin eta bere senarrarekin joateko. Mariak ezetz esan zuen ezin zuelako unibertsitateko matrikula ordaindu (urte eta erdi eman beharko zuen dirua lortzeko). Denbora tarte horretan, Maria irakurtzen eta bere kontuz ikasten jarraitu zuen. 1889an bere aitaren etxera bueltatu zen, Barsobian. Hor irakasle bezala eta unibertsitate flotantean ikasten jarraitu zuen. Bere formazio zientifiko praktikoa hasi zuen Industria eta Nekazaritza museoaren laborategi kimikoan. Laborategiaren burua bere lehengusua zen Jozef Boguski.
 
== Aurkikuntzak ==
Urte berean, [[X izpi]]ak asmatu ziren eta [[1896]]an, erradioaktibitate naturala aurkitu. Zientzialariaren doktore-tesia azken gai horretan zentratu zen.
 
Marie eta Pierre Curiek material erradioaktiboak ikertu zituzten, [[uranio]]a batez ere, ''pechblenda'' edo ''uraninita'' forman. ''Pechblenda''tik irten zen uranioa ''pechblenda'' bera baino erradioaktiboagoa zen. Bi zientzialariek ''pechblenda''k uranioa baino erradioaktiboagoa zen beste elementu bat zuela bere barnean suposatu zuten. Horretaz aparte, torioak erradioaktibitatea sortu ahal zuela aurkitu zuten. Urteetan zehar, ''pechblenda'' lantzen segitu zuten eta beste bi elementu isolatu zituzten: [[polonio]]a ([[1898]]) eta [[radio]]a.
 
Aurkikuntza horien ondoren, Mariek gramo bat radio kloruro lortu zuen, ''pechblenda''ko zortzi tona manipulatu ondoren. [[1902]]an aurkikuntza berri hori erakutsi zuten eta une horretatik aurrera haien ospea areagotuz joan zen. Senar-emazteek radio atseginez aurkeztu zuten, patenterik gabe. Jendeak eskertu zuen hala egin izana, haien egoera ekonomikoa ona ez zelako eta ez zuten dirurik jaso erakusteagatik.
 
[[1903]]an Pierre Curiek, [[Henri Becquerel]]<nowiki/>ek eta Marie Curiek [[Fisikako Nobel Saria|Fisikako Nobel saria]] jaso zuten elementu erradioaktiboekin egindako ikerketa zientifikoengatik. Marie lehen emakumea izan zen saria lortzen eta 15.000 dolar jaso zituen halaber. Hilabete batzuk geroago Pierre Curiek katedra bat lortu zuen Sorbonako unibertsitatean eskolak emateko. [[1906]]an Pierre hil zen eta Mariek haren lekua bete zuen Sorbonako unibertsitatean. Lehenengo emakume irakaslea izan zen unibertsitatea sortu zenetik 650 urtera.
 
[[1910]]ean gramo puru bat radio lortu ahal zela frogatu zuen. Hurrengo urtean, [[Kimikako Nobel Saria|Kimikako Nobel saria]] jaso zuen, [[radio]]<nowiki/>a eta [[polonio]]<nowiki/>a aurkitu eta radioa bakartu izanagatik. Lehen bezala, ez zuen bakartzea patentatu, zientzialari guztiek azter zezaten. Marie Curie bi Nobel Sari lortzen lehen pertsona izan zen. Handik aurrera, elementu horrekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean: Curie laborategian,.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]n, Curiek [[erradiografia]] mugikorraren erabilera proposatu zuen soldadu zaurituak tratatzeko. Gramo bat radio ikerketarako eman zuen eta geroago lortu zuen beste bat, Varsoviako Radioaren Institutuari ere bai.
 
[[1934]]an, Passy-n hil zen, [[leuzemia]]<nowiki/>ren ondorioz. Segur aski, gaixotasuna izan zuen hainbeste urtetan zehar erradioaktibitatearekin lan egiteagatik. [[1935]]ean, [[Irène Joliot-Curie]] alaba nagusiak ere Kimikako Nobel saria jaso zuen, erradioaktibitate artifizialaren aurkikuntzarengatik.
 
[[1995]]ean, haren gorpua [[Parisko Panteoia|Parisko Panteoira]] eraman zuten: han lurperatu den lehen emakumea da.
 
Marie eta Pierreren bi alabek ([[Ève Curie|Ève]] eta Irène) ere gurasoen pausoak segitu zituzten: Irènek ere [[Nobel Sariak|Nobel saria]] irabazi zuen eta Ève bidaiari handia izan zen<ref>[http://www.blogak.com/guzurtruk/emakume-bidaiariak ''Emakume bidaiariak'' lana] ''Guzur truk'' blogean; ikus 40-48.or.</ref>.
 
== Erreferentziak ==
* {{fr}} [http://www.curie.fr/fondation/musee/marie-pierre-curie.cfm/lang/_fr.htm ''Pierre eta Marie Curie''] Curie Institutuaren gunean.
* {{fr}} [http://mariecurie.science.gouv.fr/accueil/homepage.htm Marie Curie webgunea]
*[[Fitxategi:Marie Sklodowska.jpg|thumb|Marie Sklodowska 16 urterekin.]]{{eu}} [http://aldizkaria.elhuyar.org/liburutegia/alaba-bere-ama-ospetsuari-begira/ ''Madame Curie'' biografia euskaratuari buruzko artikulua. ''Elhuyar'' aldizkaria (2011)]
 
{{Fisikako Nobel Saridunak}}