«Jacopo Sansovino»: berrikuspenen arteko aldeak

(+biografia infotaula automatikoa)
 
== Bizitza ==
[[Andrea Sansovino]]ren ikaslea izan zen, eta harenganako esker onez hartu zuen maisuaren izena. [[1506]]. urtean [[Erroma]]n hartu zuen bizilekua, eta [[Rafael]]ekin batera lan egin zuen (''Baco'', 1511-1514). [[Michelangelo]]ren ereduei jarraituz Santa Maria di Monserrato elizako ''Santiago'' eskultura egin zuen. [[1519]]an [[San Giovanni dei Fiorentini]] elizarako lehiaketa irabazi zuen; hala ere, baztertu egin zioten oin zentraleko eredua.
[[file:Frari (Venice) Chapel Corner - Statue of St. John the Baptist by Jacopo Sansovino.jpg|thumb|left|San Joan Bataiatzailea Jacopo Sansovino]]
[[1527]]an, [[Sacco di Roma|Erromako harpilatzea]]ren ondoren, [[Venezia]]ra joan zen. Erroman ikasitako erromatar ereduko arkitektura klasikoa eraman zuen hara. Hiri hartako lehen udal arkitekto bihurtu zen, eta [[1529]]an hiriko obra guztietako arduradun nagusi egin zuten. Hiri hartako lehenengo lau lanak hauek izan ziren: San Marko Eskola Nagusiko aldare nagusia (1533 aldean), Miserikordiako Eskola berria (1532tik aurrera), San Francesco della Vigna eliza (1534tik aurrera) eta Corner Jauregia San Maurizion (1533tik aurrera).
87.710

edits