Agosti Xaho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Jean-Baptiste Etxeberri (politikaria)
No edit summary
31. lerroa:
Handik lasterrera [[sanskrito]]a eta [[euskara]] lotu nahi zituen saio bat idatziko zuen. Paristik [[Tolosa Okzitania]]ra bizitzera joan eta, Parisa itzulirik, ''Revue des voyans'' aldizkaria sortu zuen.
 
[[1835]]ean, Hego Euskal Herria [[Lehen Karlistaldia]]n sartua zela, [[Nafarroa]]ra bidaiatu zuen, eta handik bildutako esperientzietatik ''[[Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques]]'' («''Bidaia Nafarroara bidaia, euskal herritarreneuskaldunen matxinadarenoldartzearen garaian''») idatzi zuen, [[1836]]an. [[Tomas Zumalakarregi]] [[jeneral]]arekin liluratuta zegoen, eta liburuaren atal batean bera eta jeneral [[karlismo|karlistaren]] arteko elkarrizketa baten berri ematen du, ziurrenik asmatua. Urte hartan bertan, [[Anton Abadia]]rekin batera, ''Études grammaticales sur la langue euskarienne'' idatzi zuen, eta ''«zazpi uskal-herrietako uskalduner»''<ref>[[Anton Abadia]] eta Agosti Xaho: [http://books.google.fr/books?id=fFMEAAAAQAAJ&pg=PP11 ''Études grammaticales sur la langue euskarienne''].</ref> (zazpi euskal herrietako euskaldunei) eskaini zieten; eskaintza hura izan zen «[[Zazpiak Bat]]» goiburuaren aurrekari. Bukatu gabe argitaratu zen lau hizkuntzako hiztegia ere idatzi zuen (euskara, frantsesa, gaztelania eta latina).
 
Dagoeneko [[Baiona]]n bizi zela, ''L'[[Ariel]]'' ([[1844]]) eta ''[[Uskal-Herriko Gaseta]]'' ([[1848]]) aldizkariak sortu eta politikari lanetan aritu zen Alderdi Errepublikanoan. [[Departamendu]]ko [[kontseilu nagusi]]ko kide izateko hautatu zuten [[1849]]-[[1851]] agintaldirako. [[1848]]ko [[Baionako iraultza]]n buruzagi aritu zen. [[Napoleon III.a|Louis Napoleonek]] [[1851]]n estatu kolpea eman zuenean, '''Xahok''' Hegoaldera ihes egin behar izan zuen. [[Gasteiz]]en urte batez egon zen bizitzen, eta handik Baionara itzuli zenean hizkuntza gaietan soilik aritu zen, jardun politikoak oro debekaturik baitzituen.