«Gorputz kailukara»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Giza gorputzeko [[Gai zuria|gai zuriko]] egiturarik handiena da; nerbio-zuntzen sorta handi bat da, beraz. [[Garun|Garuneko]] bi hemisferioen arteko komunikazioa ezartzen du, bi hemisferio horiek aldi berean eta era koordinatu eta osagarrian lan egitea ahalbidetuz. Garunean aurkitzen da, hemisferio arteko arrailduran, hain zuzen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cuerpo calloso - Wikipedia, la enciclopedia libre|hizkuntza=es|url=https://es.m.wikipedia.org/wiki/Cuerpo_calloso|aldizkaria=es.m.wikipedia.org|sartze-data=2018-04-27}}</ref>[[Fitxategi:Corps calleux Sagittal.JPG|right|300px|thumb|Gorputz kailukararen irudia, ebaketa sagitalean.]]
 
== Egitura<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cuerpo calloso del cerebro: estructura y funciones|hizkuntza=es-ES|data=2016-12-19|url=https://psicologiaymente.net/neurociencias/cuerpo-calloso-cerebro|sartze-data=2018-04-27}}</ref><ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Corpus callosum - Wikipedia|hizkuntza=en|url=https://en.m.wikipedia.org/wiki/Corpus_callosum|aldizkaria=en.m.wikipedia.org|sartze-data=2018-04-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cuerpo Calloso: Anatomía, Estructura y Funciones|hizkuntza=es-ES|data=2017-05-18|url=https://www.lifeder.com/cuerpo-calloso/|aldizkaria=Lifeder|sartze-data=2018-04-27}}</ref> ==
Gorputz kailukara, albotik ikusita, '''arku bat bezala agertzen den egitura''' da, konkaboa (ahurra) izanik behealdetik ikusita. '''7 zentrimetro''' inguruko luzeera dauka (aurretik atzera), eta  '''200 milioi [[Axoi|axoiez]]''' osatuta dago.
 
Egitura bakarra kontsideratzen dugun arren, hainbat atal dituela kontuan izan behar dugu. Zehazki, '''4 atal''' bereizi izan dira historian zehar gorputz kailukaran.
 
* '''Rostrum (mokoa):''' Atal rostralena da (aurrealdekoena). Lamina terminalean (lamina terminalis) hasten da eta [[Kiasma optikoa|kiasma optikoarekin]] lotuta dago.
* '''Genu (belauna):''' Mokoaren atzealdean dagoen atala da; mokoa honen jarraipena izanik. Atal guztietatik meheena da eta arku forma dauka. Garuneko [[Lobulu frontal|lobulu frontaletara]] abiatzen da, ''forceps menor'' deitzen dena osatzeko. Atal honetan dauden zuntzak 2 hemisferioetako [[Kortex prefrontala|kortex prefrontalak]] lotzen ditu.
* '''Truncus (Gorputza):''' Atal honek ere arku forma dauka, eta ''Septum'' eta ''Trigono'' deritzen egiturekin lotzen da. Azkeneko hau [[Hipotalamo|hipotalamoa]], [[Hipokanpo (anatomia)|hipokanpoa]] eta [[Sistema linbikoa|sistema linbikoaren]] hainbat atal lotzen dituen konexio egitura bat da.
* '''Splenium (rodetea):''' Atal hau atzealdekoena izango da, eta [[Lobulu okzipital|lobulu okzipitalarekin]] lotuko da. Modu honetan, ''forceps mayor'' bezala ezagutzen dena osatuko du. Aldi berean, [[Guruin pineal|guruin pinealarekin/epifisiarekin]] lotuko da, eta [[Alboko bentrikulua|alboko bentrikuluaren]] barneko aurpegiaren parte izango da.
 
=== [[Sexu dimorfismo|Sexu dimorfismoa]] ===
Anonymous user