Lan-kontratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t atalburuen ohiko formatua
t zuz
2. lerroa:
'''Lan kontratua''' [[enpresaburu]]aren eta [[langile]]aren arteko [[kontratu]] bat da. Kontratua sinatuz, langileak [[zerbitzu (ekonomia)|zerbitzu]] zehatz bat egiteko betebeharra hartuko du. Trukean, enpresaburuak [[soldata|lansari]] bat eman beharko dio langileari.
 
=== Lan Kontratua[aldatu iturburu kodea | aldatu] ===
 
==== Lan kontratua eta beraren ezaugarriak[aldatu iturburu kodea | aldatu] ====
 
===== Zer da lan kontratua?[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Langile baten eta enpresaburu baten arteko akordioa da lan kontratua. Langileak enpresaburuarentzat lan egiten du soldata baten truke. Bestalde, langileak zer-nolako lan baldintzak izango dituen zehaztuko da kontratuan.
 
===== Lan-kontratuaren forma[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Lan kontratuak idatziz edo ahoz (bakarrik modalitate batzuetan) egin daitezke.
 
===== Lan-kontratuaren iraupena[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Lan kontratuaren iraupena mugagabea izan daiteke, baita mugatua ere. Iraupena lan kontratu motaren araberakoa izango da.
 
===== Probaldia[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Hautazkoa da eta akordio baten bitartez finkatzen da. Lan kontratuan, langileak lana hasterakoan probaldia egingo duela adierazi behar da.
 
22. lerroa:
Langile bat probaldian egon bada enpresa batean, ez da berriro egongo egoera horretan enpresa berean. Probaldian dagoen bitartean beste langileen eskubide eta betebehar berberak izango ditu langileak.
 
===== Soldata[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Soldata langileak bere lanaren truke jasotzen duen ordainsaria da. Kontratuan adieraziko da urtean zenbat diru irabaziko duen eta zenbat ordainsari (paga) emango zaizkion.
 
29. lerroa:
Dena dela, ez da lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago izango.
 
===== Lanaldia[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Langileak egunean, astean, hilean edo urtean lan egingo dituen orduak dira lanaldia. Astean, ezin dira 40 ordu baino gehiago lan egin, ezta 9 ordu baino gehiago egunean.
 
Lanaldiaren ordu kopurua hitzarmen kolektiboan agertuko da, edo, bestela, probintziakoa edo nazionala aplikatuko da.
 
===== Zer da lan harremana?[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Lan harreman bat egongo da langile batek borondatez bere zerbitzuak enpresa bati ematen dizkionean. Eremu horren barruan, langile horri Langile Estatutua aplikatuko zaio.
 
Enpresaburua fisikoa edo juridikoa izan daiteke, eta langileak enpresarenak edo ABLE (Aldi Baterako Laneko Enpresa) baten bidez lagatakoak izango dira.
 
====== Egoera hauei ez zaie Langileen Estatutua aplikatuko:[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
 
* Funtzionario publikoak diren langileak.
48. lerroa:
* Ekintza merkantilistak egiten dituzten langileak, enpresaburu baten edo zenbaiten izenean.
 
===== Nortzuek lan egin dezakete?[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
 
===== Baldintza hauek betetzen dituztenek lan egin ahal izango dute:[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
 
* Lan egiteko gaitasuna dutenek.
56. lerroa:
* Atzerritarrei buruzko Legeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten atzerritarrek.
 
=== Lan kontratu motak[aldatu iturburu kodea | aldatu] ===
Lan kontratuak sailkatzeko hiru irizpide orokor hauetaz baliatuko gara:
 
63. lerroa:
# Enplegu sustapenerako kontratuak
 
==== 1. Lan kontratu bereziak[aldatu iturburu kodea | aldatu] ====
Hau ikusita, lehenengo irizpideari dagokionez, Kontratu bereziei dagokienez, lau azpimultzotan sailkatuko ditugu modalitate honetako lan kontratuak.
 
===== 1.1. Bitarteko harremanak[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Lan kontratu arrunta dugu, baterako lana arautzen duena. Lana batera egiten denean lana antolatzeko teknika bat da. Bi kontratu mota bereiziko ditugu:
 
====== 1.1.1. Talde kontratua[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Lan kontratu honek langile talde baten eta enpresaburuaren arteko harremana arautzen du. Administrazio lana arintzea da helburua: hau da, lan kontratu bakarra egingo da talde osoarentzat. Taldearen eta enpresaburuaren artean harreman zuzena dago; bada, era berean, taldekide bakoitzaren eta enpresaburuaren artean zeharkako harremana sortzen da. Bestalde, taldearen ordezkari bat egon beharko da, horrek dakarren erantzukizunarekin. <s>Taldea hertsatzeko autonomia izango du eta beste lan kontratu edo egoeratan ematen ez den bezala, honetan denok lan egin behar dute.</s>
 
====== 1.1.2. Laguntzaile erantsia[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Langileak laguntzaile bat aukeratzeko eskubidea izango du. Hala, laguntzailearen eta enpresaburuaren artean ere harremana sortzen da.
 
===== 1.2. Telelana (urrutiko lana)[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Lan kontratu honen bidez langileak etxean edo berak libreki hautatutako leku batean lan egiten du, enpresaburuaren zaintzarik gabe. Enpresaburuak eta langileak baldintzak itundu behar dituzte.
 
84. lerroa:
Lan kontratu honetan lanaldia partziala edo osoa izan daiteke; eta iraunaldia, mugagabea edo aldi baterakoa. Heziketa kontratuak ezin dira egin telelanaren bidez.
 
===== 1.3. Heziketako kontratuak[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
 
====== 1.3.1. Hezkuntzarako kontratua (Ez tituluduna)[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Kontratu honen helburua lanpostu bat egoki betetzeko beharrezkoa den heziketa teoriko eta praktikoa lortzea da. Beraz, lan kontratu bat denez, soldata bat ematen da lanaren truke. Kontratu mota honek hainbat berezitasun ditu, besteak beste:
 
107. lerroa:
* Soldata hitzarmen kolektiboaren arabera erabakiko da, eta gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldata kobratuko du, benetako lanari dagokion portzentajean.
 
====== 1.3.2. Praktiketako kontratua (Tituluduna)[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Kontratu honen helburua da tituludun batek arlo batean trebetasuna lortzea. Unibertsitate tituluak, lanbide heziketakoak edo baliokidetzat jotzen diren bestelako titulu ofizialak baliagarriak izango dira. Hala, ikasketaren barneko praktikak ezin dira kontratu honetan barneratu. Bestalde, lege iruzurtzat hartuko da lanpostuarekin zerikusirik ez duen lana eskaintzen bada, eta, beraz, deuseztzat joko da. Lan kontratu hau baliagarria da ikasketak bukatu direnetik bost urteko epean, eta ezgaituen kasuan zazpi urteko epean.
 
120. lerroa:
* Ziurtagiria beharrezkoa izango da.
 
===== 1.4. Lanaldi mugatuko kontratuak[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Lan kontratu hauen helburua ohiko lanaldian baino ordu gutxiago lan egitea da; eta ez dago ez minimorik ez maximorik. Ezaugarri hauek ditu:
 
134. lerroa:
Lanaldi mugatuko bi lan kontratu mota bereizten dira:
 
====== 1.4.1. Sasoiko lan finkoak eta aldizkako lan finkoak[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Lanaldia urte tarte batean beteko da, data ziurrarekin edo ziurrik gabe eta lan beharrak asetzeko erabiliko da. Iraupenari dagokionez, mugagabea izango da eta haien izaera arrunta eta orokorra da enpresaren jardueran.
 
Forma idatzizkoa izango da, eta lan ordutegia eta lanaldia zehaztu beharra dago. Bestalde, lan kontratu hau <s>kita daiteke</s> baina ez amaitu. Amaitzeko modua zurekin berriz harremanetan ez jartzea izango da.
 
====== 1.4.2. Erretiro partziala eta errelebo kontratua[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Lanaldi mugatuko bi lan kontratu dira, elkarrekin lotuta daudenak. Erretiratuko den langileak bost urte lehenago gehienez adosten du enpresarekin erretiro partziala hartzearren, lanaldiaren gainerako orduak erreleboko langileak betetzea. Kontratu osagarriak dira.
 
148. lerroa:
Errelebo kontratuaren helburua, beraz, erretiro partziala osatzea da. Idatziz egin behar da, eredu ofizialean eta lanaldia zehaztuz, eta langilearen datuak zehaztu behar dira. Langileak egingo duen lana erretiro partzialarena edo beste bat izan daiteke. Iraunaldiari dagokionez, lan kontratu mugagabea edo aldi baterakoa izan daiteke (azken kasu horretan, bestea osoki jubilatzean amaituko da kontratua). Jubilatutakoarekiko harremana bukatuz gero, enpresaburuak langabe bat kontratatu beharko du; bestela, enpresaburuak erretiro partzialaren pentsioa ordaindu beharko dio Gizarte Segurantzari.
 
==== 2. Iraupenaren araberako lan kontratuak[aldatu iturburu kodea | aldatu] ====
Kontratuaren iraupena kontutan hartuz, bi multzotan sailkatuko ditugu kontratuak: kontratu mugagabeak eta iraupen jakineko kontratuak.
 
===== 2.1. Kontratu mugagabea:[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Langileak enpresaburuari denbora mugagabean zerbitzuak emateko egiten den kontratu mota da. Kontratuaren formak idatzizkoa izan beharko du; eta kontratuaren lanaldia osokoa eta partziala, edo sasoiko lan finkoak egiteko erabil daiteke.
 
===== 2.2. Iraupen jakineko kontratuak:[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Aldi baterako kontratuetan lau kontratu mota bereizten dira: obra edo zerbitzu jakin baterako lan kontratua, behin-behineko lan kontratua, bitarteko kontratuak eta Administrazioa Publikoak langabetua lan merkatuan txertatzeko kontratua.
 
170. lerroa:
* 30 hilabeteko epean aldi baterako kontratu bi baino gehiagoren bidez 24 hilabetean lanean egondako langilea, irmoa eta finkoa izango da. -Aurreko egoera hori bi kontratu mota hauetan bakarrik gertatzen da: behin-behineko kontratua duten langileen kasuan eta obra edo zerbitzu jakin baterako kontratatutako langileen kasuan.
 
====== 2.2.1. Obra edo zerbitzu jakin baterako kontratua: (LEren 15 art. eta 2720/1998 ED)[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Obra edo zerbitzu zehatz eta jakin bat egitea du helburu kontratu honek. Obra edo zerbitzua enpresaren jardueratik bereizten dena, eta autonomia izan behar du. Denboraren aldetik, lan beharra mugatua bada ere, aldez aurretik ezin da zehaztu iraupena. Beraz, enpresaren berariazko beharrei aurre egiteko kontratua da.
 
179. lerroa:
Kontratua amaitutzat emateko, obra bukatzea beharrezkoa da; baina aurretik 15 eguneko aurre-jakinarazpena jaso beharko du langileak. Langileak kontratuan itundutako obra edo zerbitzuak egiten ez baldin baditu eta horien ordez beste zerbitzu batzuk egiten baditu, lan kontratua mugagabetzat joko da.
 
====== 2.2.2. Behin-behineko lan kontratua: (LE 15art. eta 2720 ED)[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Merkatuaren eskakizunen gorabeherak direla eta, lan pilaketa edo gehiegizko eskaerei aurre egiteko egiten den kontratua da, nahiz eta enpresaren ohiko jarduera izan. Behar iraunkorrei erantzuteko egiten dira horrelako kontratuak.
 
188. lerroa:
Kontratuan jarritako datan amaituko da kontratua eta ez du aurre-abisuaren beharrik izango.
 
====== 2.2.3. Bitarteko kontratuak: (LEren 15. art. eta 2720/1998 ED)[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Kontratu honek bi helburu ditu: a) Lanpostua gordetzeko eskubidea duen langilea ordeztea. b) Lanpostua era iragankorrean betetzeko edo promoziozko prozedurak irauten duen bitartean betetzea.
 
209. lerroa:
b) Hautatzeko prozeduran, 3 hilabete; eta Administrazio Publikoetan, dagokion epea igarotakoan.
 
====== 2.2.4. Administrazio Publikoak langabeak lan merkatuan txertatzeko lan kontratua:[aldatu iturburu kodea | aldatu] ======
Administrazioak baditu berezitasun batzuk langileak kontratatzeko orduan. Herritar guztiek dute eskubidea lanpostu publikoak eskuratzeko eta hori administrazioak merezimenduen arabera egiten du, hau da, oposizioen bitartez.
 
==== 3. Enplegua sustatzeko lan-kontratuak[aldatu iturburu kodea | aldatu] ====
Kontratu hauen helburua da zenbait langile talderen (langabeak, ezgaituak, gazteak, emakumeak...) kontratazioa erraztea, diru-laguntzak emanez eta kontratuen amaierako kostua txikiagotuz. Hiru kontratu mota ditugu: ekintzaileei laguntzeko kontratu mugagabea, langileak enpresetan txertatzeko aldi baterako kontratu mugagabea, eta aldez aurretik erretiratutako langileak ordeztea.
 
===== 3.1. Ekintzaileei laguntzeko kontratu mugagabea: (3/2012 Legearen 4. art.)[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
50 langile baino gutxiagoko plantilla duten enpresek bakarrik egin dezakete kontratu hau. Bestalde, langabeziak % 15 baino altuagoa izan behar du estatuan. Lanaldi osokoa eta mugagabea izan behar du kontratuak.
 
231. lerroa:
* 16 urte eta 30 urte bitarteko edo 45 urte baino gehiagoko langileak kontratatzen baditu, hobaria, hurrenez hurren, 1.000€ eta 1.300€ izango dira.
 
===== 3.2. Aldi baterako enplegua sustatzeko laneratze enpresetan: (44/2007 Legea)[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Elkarte anonimo edo kooperatiben helburua, sozialki baztertuta dauden pertsonei lan hezkuntza eta integrazio soziala ematea da, hau da, bazterketa soziala pairatzen duten pertsonak kontratatzea.
 
Berezitasuna: kaleratze objektiboa ez da aplikagarria izango kontratu hauetan. Iraupena, gutxienez urtebetekoa eta gehienez hiru urtekoa izango da.
 
===== 3.3. Aldez aurretik erretiratutako langileak ordezteko kontratua: (1194/1985 D)[aldatu iturburu kodea | aldatu] =====
Dagokion adina baino lehen jubilatzen den langilea ordeztea du helburu kontratu honek (64 urtetik aurrera). Aldez aurretiko erretiroak aldi berean beste langile bat kontratatzea eskatzen du. Edozein izan daiteke kontratu mota, behin-behinekoa eta partziala izan ezik.