«Gorputz kailukara»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Giza gorputzeko gai zuriko egiturarik handiena da; nerbio-zuntzen sorta handi bat da, beraz. Garuneko bi hemisferioen arteko komunikazioa ezartzen du, bi hemisferio horiek aldi berean eta era koordinatu eta osagarrian lan egitea ahalbidetuz. Garunean aurkitzen da, hemisferio arteko arrailduran, hain zuzen.[[Fitxategi:Corps calleux Sagittal.JPG|right|300px|thumb|Gorputz kailukararen irudia, ebaketa sagitalean.]]
 
== EGITURAEgitura ==
 
== Funtzioa ==
Gorputz kailukararen funtzio nagusia informazioa hemisferio batetik bestera bideratzea da. Horrela, funtzio desberdina daukaten bi hemisferio horiek era koordinatu eta bateratuan lan egitea ahalbidetzen du; gizakia gai egiteko den prozesu konplexuak emaitzatzat lortuz.
 
Era berean, ikasketarekin eta lesioekin ere erlaziona dezakegu egitura hau. Informazioaren prozesamendua eta garuneko nukleo desberdinen arteko konexioa ahalbidetzen dituenez, ikasketa-prozesuetan ezinbestekoa da. Bestalde, hemisferio bat kaltetzen bada, hemisferio osasuntsuak, gorputz kailukararen bidez, kaltetuaren funtzioak bete ditzake.
 
Azkenik, zenbait ikerketek gorputz kailukarak ikusmenean izan dezakeen eragina agerian utzi dute: begien mugimenduetan eragiten du hain zuzen ere, egitura honen bidez informazioa bidaltzen baita begietako muskuluetara, bi begien mugimendua koordinatuz.
 
== Patologiak ==
Lotura hori eteten denean edo [[agenesia]] dagoenean (Gorputz kailukara faltatzea), ezin daiteke bi hemisferioen arteko komunikaziorik lortu eta arazo [[neuropsikologiko]]ak ikusten dira, garunak zatitua balego bezala egiten baitu lan, bi garun baleude bezala eta batek jasotzen duen informazioa ez baita bestera pasatzen.
 
* Baina ezkerreko eskuarekin ukituz gero, ezin zuten esan zer zen.
* Kasu larrienetan, hemisferio batek bere alderdiko gorputz atal batzuk ukatu egiten ditu. Adibidez, eskuineko eskuarekin eskuineko aldeko bizarra moztuko luke, baina ezkerreko aldekoa, ordea, ez luke moztuko.
 
== Bestelakoak ==
Pertsona bakoitzaren ohiturek eta ezaugarriek gorputz kailukararen tamainan eragin dezaketela agerian utzi dute zenbait ikerketek: musikariek (hezkuntza eta trebezia musikalak garuneko ata lhonetako plastizitatea handitzen du), ezkertiek eta bi eskuak trebetasunez erabiltzen dituztenek gorputz kailukara handiagoa daukatela ikusi da. Bestalde, egitura honen tamainaren handitzea hitz-oroimenarekin eta gaitasun semantikoarekin ere erlazionatu da; izan ere, dislexia pairatzen duten umeetan gutxiago garatutako gorputz kailukara aurkitu da, beren adineko mintzaira-arazorik ez daukaten umeekin alderatuz.
 
== Bibliografia ==
 
== Erreferenztiak ==
 
== Ikus, gainera ==
Anonymous user