Diktadore (Antzinako Erroma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
Magistratu goren honek herriko [[Erromako Senatua|senatari]] eta diktadore (''magister populi'' eta ''dictator'') tituluak jasotzen zituen eta haren agintaldiak gehienez ere sei hilabete irauten zuen; tarte horretan, ohiko prozedura guztiak etenda geratzen ziren, magistratuak ([[Plebearen tribuno|plebearen tribunoak]] izan ezik) beraien eskumenak egikaritu edo gauzatzeaz abstenitzen ziren eta inork ezin zituen diktadorearen aginduak kritikatu, gaitzetsi edo eztabaidatu. Bere aginpide gorena erakusteko, diktadorea 24 [[liktor]] aurrean zituela ibiltzen zen, kontsulei lagun egiten zieten hamabien ordez.
 
"Magister populi" titulua "[[Infanteria|infanteriako]] [[kapitain]]" modura itzuliz gero (analogia eginez diktadoreak bere [[Zalditeria|zalditeriaren]] kapitain izateko izendatzen zuen "magister equitum" delakoarekin), badirudi kargukrisi horrenmilitarrei helburuaaurre egitea zela krisikargu militarreihorren aurrehelburua egiteazela, urteko bi kontsulen baterako agintaritzarekin nekez egin zitekeenean halakorik. Nolanahi ere, geroago, [[Zizeron|Zizeronek]] zein [[Klaudio|Klaudiok]] baieztatu zuten diktadura ezartzearen zergatietako bat matxinada zibilen errepresioa ere izan zitekeela; eta nahiz aipatu berri den arrazoi hori karguaren jatorrian ez egon, matxinaden errepresioa bai iritsi zen karguaren funtzioetako bat izatera, horren froga izanik [[Lege lizinio-sextiarrak|lege lizinio-sextiarrengatik]] piztutako erreboltetan ([[K. a. 367|K.a. 367]]) diktadore bat izendatu zela. Orobat, antza denez, garrantzi gutxiagoko arazoetarako ere izendatu ziren diktadoreak, jokoetarako, jaialdietarako edota Senaturako hauteskundeak antolatzeko, adibidez.
 
Denborarekin diktadorearen atribuzioak zabaltzen joan ziren eta, hala, horien artean bake eta gerra egoerak ezartzea zegoen, bai eta apelaziorako eskubiderik gabe [[heriotza zigorra]] ezartzea ere; aldiz, altxor publikoa ezin zuen erabili, aurretiaz herriaren baimenik izan gabe, eta [[Italia|Italiatik]] alde egiterik ere ez zuen. Bestalde, bere agintaldia amaitzean, egindakoaren kontuak ematera behartuta egoten zen. Gainera, agintaldi osoan zehar, tribunoen begipean egoten ziren, euren botere osoa mantentzen baitzuten eta, espero izatekoa denez, arretaz eta zorrotz saiatzen baitziren diktadoreen handinahia eta nagusikeria mugatzen, batez ere haietako batek bere esku zuenean botere osoa.