Garizuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
14. lerroa:
 
Elizak bijilia eta barau-egunen gainean agindutakoak eragin handia izan du euskal sukaldaritza tradizionalean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bizkaiera.biz: Garizuma eta bijilia|hizkuntza=eu|url=https://www.bizkaiera.biz/dakienak-daki/?tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5BshowUid%5D=27&tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5Byear%5D=2011&tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5Bmonth%5D=03&tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5Bday%5D=20&cHash=f7b710f8dfc1ec5aa533a306aa2ec5a8|aldizkaria=www.bizkaiera.biz|sartze-data=2018-04-26}}</ref>. Baraua, berez. egunean jatordu bat bakarrik egitea izan ohi zen. , noiz, zer eta zenbat bakotxaren esku egoala. Barau-egunak izentauta egon izan dira: jaiegun handien bezperak, Pazko, Andra Mari, Domu Santu eta Natibitate. Garizuman, Hautsegunetik Zapatu Santura arte, astegunak guztiak barau egiteko ziran; lau tenporetako eguazten, bariku eta zapatuak be bardin. Baraua 21 eta 60 urte bitarteko guztiak bete beharrekoa zan.
 
Bijiliak okelea eta okeleagaz egindako saldea jatea galazoten eban. Garaien eta herrien arabera, esnekirik eta arrautzarik be ez zan jaten, hau da, abereetatik datozen elikagaiak. Bijilia 7 urtetik gorako guztientzat zan.
 
Egun seinaladu batzuk bijili eta barau-egunak ziran, barau-egun moduan aitatu izan diranak batez be. Gaur egun eleizeak berak arinduta eta gitxituta daukaz egunok.
 
Salbuespentzat hartzen zan adina, osasuna, haurdun egotea edo titia emotea eta behar fisikoa. Halakoak barau egin behar ez izateko errazoitzat hartzen zan, horregaitik normalean inoiz ez eben egiten etxeko guztiak.
 
Horrezaz ganera, buldea hartzeko aukera egoten zan; diru baten trukean baraua arintzeko zan hori.
 
JANARIAK
 
Barau-egunetan lapikokoak, koipeagaz egin barik (okelea, urdaia, txorizoa...), landara-orioagaz prestetan ziran. Hori zala-ta, jateko batzuk berenberegi bijilia-egunetarako prestetan ziran: orio-aza, indaba zuriak eta piper-saldea. Holangoak zabal-zabal ibili dira etxe askotan.
 
Okelarik jan ezin zanez, arraina edo arrautzakaz prestautako janak egiten ziran. Arrainetan normalena makailaoa izan da. Bariku Santu egunez, kasurako, etxe gehienetan makailaoa jaten izan da. Horregaz batera, sardina zaharrak edo gaileguak be asko.
 
Leku batzuetan esnerik (ez aberekirik) jaten ez ebenez, armozurako txokolatea uragaz eginda hartzen eben. Beste batzuetan, ostera, kafesnea.
 
Goizeko hamaiketakoa eta arrastiko meriendea kentzea normala zan, eta jatorduak eurak be normalean baino eskasagoak egiten ziran.
 
== Erreferentziak ==