Garizuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
Pazko eguna baino 46 egun aurretik hasten da, [[Hausterre-egun]]ean, [[inauteri]]ak pasatu ondoren. Egun horretan elizkizun berezi bat egiten da, eliztarrei hauts bedeinkatuz gurutzearen zeinua egiten zaie bekokian, ondoko esaldietako bat esanez: "Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara" (Hasiera 3, 19) edo "Bihotz berri zaitez eta sinetsi Berri Ona" ([[Markoren Ebanjelioa|Marko]] 1, 15).
 
== Zentzu liturgikoa ==
Elizak garizuman hau gogoratzen du: [[Jesus Nazaretekoa|Jesusek]], Jordan ibaian bataioa hartu ondoren, desertura jo zuela eta han egon zela 40 egunez otoitzean eta barau egiten, [[deabru]]aren tentaldiak gaindituz. Horregatik, garai honetan kristauak kristau bizitza zintzoagoa bizi izaten ahalegindu behar dira, otoitza, baraua eta limosna eginez. Garizumaren helburua [[Aste Santua]] heltzen denerako bihotz berrituta egotea da.
 
== Janari tabuak Garizuman ==
Tradizio kristau katolikoan, Garizuman haragia jatea debekatua zegoen. Halako tabu erradikala, ordea, baretu egin zen mendeetan zehar, eta 20. menderako, kristau tradizioko euskal etxeetan bederen, ostiraletara mugatzen zen debekua
 
{{commonskat}}