«Begoña Vicario»: berrikuspenen arteko aldeak

→‎Biografia: edukia osatu
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
(→‎Biografia: edukia osatu)
'''María Begoña Vicario Calvo''' ([[Caracas]], [[Venezuela]], [[1962]] -) bizkaitar zinemagilea da. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da, eta animazio irakaslea ere bada, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Arte Ederren Fakultatean.
 
== Biografia ==
 
Aita argazkilaria zuen; laborategia zeukan etxean, eta Vicario harekin ibiltzen zen, argazkiak errebelatzen. Horren eraginez, zaletasun handia izan du beti artegintzarekiko. Arte Ederrak ikasi zituen, eta han ohartu zen ez zuela jardun gura garai hartan ikus-entzunezkoek eskaintzen zituzten ohiko alorretara, hots, kazetaritzara eta publizitatera. Hizkuntzak gustukoak zituela-eta, errusiera ikasten hasi zen, eta Moskun egin zuen egonaldi batean animatzaileak egokitu zitzaizkion etxean; "bizitzaren opari bat", azaltzen du berak. Vicariok dioenez, "herentzia oso potentea" ekarri zuen handik.<ref>{{Cite web|url=https://www.youtube.com/watch?v=3lO4f8Ln9yU|izenburua=Elkarrizketa Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=Zart Produkzioak|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da. Animazio irakaslea ere bada [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Arte Ederren Fakultatean. Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen, eta [[2000]]. urtera arte animazioko bost film labur egin ditu.
 
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] animazioko film laburren zuzendari berritzaileenetarikoa da. Animazio irakaslea ere bada [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] Arte Ederren Fakultatean. Animazio Teknikak Gasteizko Diseinu Zentroan eta Moskuko Poit Estudioan ikasi zituen, eta [[2000]]. urtera arte animazioko bost film labur egin ditu.
 
Zinemagintzan [[1993]]. urtean hasi zen, orduan zuzendu baitzuen lehenengo lana, ''Geroztik ere'' izenekoa. Bertan, poliziak etxea miatu ondoren emakume batek bizi dituen ondorio psikologikoak aztertu zituen. Hiru urte geroago ''Zureganako grina'' egin zuen, giza harremanei buruzko irudikapena. Hirugarren laburra ere [[1996]]. urtean filmatu zuen. [[Gaztelania|Gazteleraz]] egindako ''Pregunta por mí'' (1996) lanak etorkin afrikar baten kezkak islatu zituen; [[1997]]. urtean animazioko [[Goya Sariak|Goya Saria]] irabazi zuen film horrek.
Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak sorturiko 10 ekarpen bildu dira. <ref>[http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=5707&hizkuntza=eu Begoña Vicarioren produkzioa Inguma datu-basearen arabera].</ref>
 
1988tik<ref>{{Cite web|url=http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Erdu/Pertsonaiak/Orrialdeak/BegonaVicario.aspx|izenburua=Pertsona ospetsuak: Begoña Vicario|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, irakasle dihardu EHUko Arte Ederren fakultatean, eta bere tailerra animazio esperimentalaren alorreko artista gazteen harrobia da.<ref>{{Cite web|url=https://www.jakin.eus/show/696ce3127e82090b2d3be5eb5b3aa41fce6dc54b|izenburua=Euskal Herriko animazio
esperimentalaren bidezidorrak:
Begoña Vicario, Isabel Herguera
eta Izibene Oñederra|sartze-data=2018-04-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Fernandez de Arroyabe|izena=Ainhoa et al.|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
== Animazioan egindako lanak ==
''Geroztik ere'' 1(993). 35 mm.
 
''Hara-Hona'' (1994). 36 mm.
 
''Zureganako grina'', (1996). 35 mm.
 
''Pregunta por mí'' (1996). 35 mm.
 
''Haragia'' (1999). 35 mm.
 
''Un dia en el circo'' (2000), Betacam digital.
 
''Jane: Tarzán no era tan guay'' (2016), DCP.
 
''Areka'' (2017). 4K. (Atxur Animazio Taldearekin)
 
{{DEFAULTSORT:Vicario, Begoña}}