«Perpaus»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes removed ,  Duela 2 urte
 
=== Gramatika-egitura eta mintzagai-egitura ===
Perpausaren azpian galdera baten erantzuna dagoela pentsatuz gero, perpaus horren osagai guztiek ez dute pisu bera. Bat da beti besteen gainetik nabarmentzen dena: '''galdegaia'''. Goiko perpaus horietan, [[galdegai]] desberdina ematen da: (2)-an '''''gona gorria''''' da.; (3)-an, '''''amari'''''. Alde horretatik, hortaz, perpausek adiera desberdina izan ohi dute, ordenaren arabera.<br />
 
Horregatik, bi maila bereizten dira: batetik, gramatika-egitura dei dakiokeena; bestetik, mintzagai-egitura. Gramatika-egitura funtzioetan oinarritzen da, osagai bakoitzak duen gramatika-funtzioa hartzen da kontuan. Alde horretatik, ordena-aldaketak ez dakar inongo aldaketarik gramatika-egituran: osagaien funtzioa ez da horregatik aldatzen. Beraz, esan daiteke gramatika-egituran osagaiek ordena askea dutela. Baina mintzagai-egituran gauzak bestela dira. Han, hizketaldia zein egoeratan gertatzen den hartzen da kontuan, hiztunak zer-nolako aldez aurretiko jakintza edo usteak dituen, etab. Hain zuzen, han ordenak eragina du ematen den informazioan.<br />
2.931

edits