Kim Il-sung: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Kim Il-sung''' edo '''Kim Il Sung''' (Mangyongdae, [[Piongiang]], [[Koreako japoniar okupazioa|Japoniar Korea]], [[1912]]ko [[apirilaren 15]]a - Piongiang, [[1994]]ko [[uztailaren 8]]a) [[Ipar Korea]]ko buruzagi [[komunismo|komunista]] izan zen. [[Koreako Herri Errepublika Demokratikoa]]ren lehendakaria izan zen [[1948]]tik [[1994]] arte.
 
Hil zen arte, Ipar Korea [[estalinismo]]aren azken gotorlekua izan zen. Programa nuklear bat antolatu zuen isilpean, beste zenbait neurri hartzeaz gainera, [[Hego Korea]] mehatxatzeko eta hango gobernua kolokoan jartzeko asmoz. Haren agintaldian, Ipar Koreako gizartea, arautua, doktrinatua eta kontrolatua egon zen. Ekonomia, erabat planifikatua, krisian sartu zen bera hil baino pixka bat lehenago. Hil aurretik bere semea, [[Kim Jong-il]], izendatu zuten oinordeko.{{lur erref}} ''Aitzindari Handia'' izena ematen zaio egungo Ipar Korean eta, konstituzioaren arabera, ''Betirako Presidentea'' da. Haren urtebetetze eta heriotzaren egunak jaiegun ofizialak dira. Halaber, herrialdean [[jutxe]] egutegia erabiltzen da, haren jaiotzarekin hasten dena. Izan ere, hark sortu zuen [[jutxeJutxe|jutxeJutxe ideia]], Ipar Koreako doktrina politiko ofiziala.
 
== Bizitza ==
Kim Il-sung [[1912]]ko apirilaren 15ean jaio zen Mangyongdae herrian, [[Piongiang]]etik hamabi kilometrora, familia txiro baten barruan. Bertze bi anaia zituen. [[Koreako japoniar okupazioa|Japoniaren kolonialismo aroa]] zen. Biografia ofizialaren arabera, haren familia okupatzailearen aurkako borrokan inplikatuta zegoen eta, horren ondorioz, [[1925]]ean Txinako ipar-ekialdera alde egin zuten. Han hasi zen Kim Il-sungen militantzia komunista. [[1930eko hamarkada]]n [[Japonia]]ren hatzaparra [[Txina]]raino ailegatu zen, ordea, eta Kim Il-sung okupatzailearen aurkako gerrilla mugimenduetan sartu zen. Haren prestigioa [[1937]]an hazi zen, haren agindupeko gerrillariek [[Korea]] iparraldeko Pochonbo hiria askatu zutenean. Hurrengo hamarkada hasieran [[Siberia]]n erbesteratu zen [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna]]ren babespean eta, uste denez, datu ofizialik ez baitago, han jaio zen [[Kim Jong-il]] semea eta ondorengoa.<ref name="mro">{{erreferentzia|izena= Mikel |abizena= Rodriguez | url = https://www.berria.eus/paperekoa/1492/018/002/2012-04-14/sortzaile_eta_presidente_betiko.htm | argitaletxea = Berria egunkaria, berria.eus, [https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/deed.eu CC BY-SA 4.0 lizentzia] | izenburua = Sortzaile, eta presidente betiko | sartze-data = 2018-3-25}}</ref>
 
[[Bigarren Mundu Gerra]] amaituta, Koreara itzuli zen, askapenaren heroi bihurtuta. [[1945]]ean, alderdi komunistako buruzagitza hartu zuen, eta [[1948]]an [[Koreako Herri Errepublika Demokratikoa|Koreako Herri Errepublika Demokratikoko]] presidente bilakatu zen SESBek askatutako eremuan, hain zuzen, [[Koreako penintsula]]ren iparraldean. Hor sortu zen egungo Ipar Korea, lau faktoretan oinarrituta: [[Koreako Gerra]]n, agintariaren gurtzan, eta [[jutxeJutxe]] eta songun[[Songun]] ideologietan.<ref name="mro"></ref>
 
Japoniaren kolonialismoaren ondoren, Kim Il-sungentzat alderdi komunistaren, gero Langileen Alderdia, inguruan sortutako estatua zen egiazko Korea independentea, eta hegoaldea [[AEB]]ek okupatutako kolonia baino ez zen. Horregatik, [[1948]]an Batzar Gorenaren lehenbiziko saioan egindako hitzaldian Ipar Koreako “erreforma demokratikoak” Korea osora hedatzeko “borroka” iragarri zuen. [[Koreako Gerra|1950-1953 arteko gerrak]], baina, penintsularen banaketa egonkortu baino ez zuen egin.<ref name="mro"></ref>