Kim Il-sung: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
14. lerroa:
Aginteko lehenbiziko urteetan, SESBeko buruzagi [[Iosif Stalin]] zen Kim Il-sungen ispilua. Haren metodoei jarraituz, Langileen Alderdian itzal egin ziezaioketen liderrak garbitu zituen, eta agintariarenganako gurtza ezarri zuen. Ez da harritzekoa, beraz, [[1955]]an [[Nikita Khrustxev]] SESBeko buruak desestalinizazioa iragarri zuenean, Kim Il-sung Moskurengandik aldentzea, bertzeak bertze, agintariaren gurtza kritikatu baitzuen Khrustxevek.<ref name="mro"></ref>
 
Hain zuzen, desestalinizazioaren aroan aldarrikatu zuen Kim Il-sungek [[jutxeJutxe]] ideologia, finean, [[autarkismo]]a dena. Potentzia handiekiko independentziari eusteko herrialde bakoitzak ekonomikoki buruaskia izan behar zuela zioen Ipar Koreako buruzagiak. Horren harira sustatu zuen [[industria astun]]a eta [[nekazaritza]] garatzeko kanpaina, Chollima deitua. Bi hamarkadatan hazkunde ekonomiko handia lortu zuen Ipar Koreak, baina [[1990eko hamarkada]]ko goseteek agerian utzi zituzten jutxearen muga ekonomikoak, Piongiangek bloke sozialistaren babesa galdu zuenean. Herritarrek pairatzen zuten eskasiak songun[[Songun]] politikarekin ere zuen zerikusia, hau da, ekonomian armadari lehentasuna ematearekin. 22 milioi biztanle izan arren, munduko armada handienetakoa zuen Ipar Koreak, milioitik goiti kiderekin. Songunen adibide izan zen programa nuklearra, Kim Il-sungek abiarazi zuena, [[Gerra Hotza]]ren amaieran AEBen eta Hego Korearen balizko esku hartzea uxatzeko asmoz.<ref name="mro"></ref>
 
== Erreferentziak ==