Erreportaje: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
Done Jakue bideetan zaharrena ei da kostaldekoa; Mutrikuko eta Lea-Artibaiko lurrak zeharkatu eta bertako historia baselizaz-baseliza ezagutzeko aukera eskaintzen du, tartean Ziortzako monumentua
tu putaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
 
Gipuzkoan dagoen Done Jakueko azken tokia, Astigarrabia, laga ondoren, eta Deba eta Artibai ibaien isurialdeak bereizten dituen Arno mendiko bi maldak igo eta gero, Arnoatera iritsiko gara.
 
Arnoate Bizkaiko lurretan sartzeko atea izan da betidanik, Kantauri kostaldeko bidea aukeratzen duten erromes guztientzat. Gutxi aipatutako bidea bada ere, guztietan zaharrena ei da berau.
IX. mendean musulmanek penintsulan hedapen handia izan zuten, eta garai hartan, badirudi lehendabiziko erromesek Galiziako Finisterrera ailegatzeko erabili zuten bidea hauxe dela.
Munitibar-Gerrikaitzen bukatzen da Arnoaten hasten den bidea, eta altxorrez beteta dago. Baina horietako asko Done Jakueri buruzko ohiko argitalpenetan agertu ere ez dira egiten: Madalena, Santa Kurutz, Arretxinaga, Artako San Pedro, Erdotzako Andra Mari, Ziortza, Santa Marina, Aldakako Santa Luzia edo Santiago dira tokietako batzuk. Bertako hormen artean Done Jakue bera baino zaharragoa den historia aurki daiteke batzuetan. Eraikin enblematikoena, ezbairik barik, Ziortzako Kolegiata da. Hainbat eraikinez eratuta dago: Kolegio eliza, klaustroa, ostatua, abadearen etxe berria, kolonoen etxeak, ekialdeko eta mendebaldeko ateak, abadearen etxe zaharra, kalonjeen etxea eta patioa.
Tradizioaren arabera,Ziortzako eliza X. mendean eraiki zuten. Elezaharraren arabera, 968ko Jasokundeko egunean, bertoko fededunak Gerrikaitzen dagoen Gerrikako Santa Luzia elizan meza entzuten zeudela, arrano batek elizako hilobi batetik garezur bat hartu zuen. Han zeudenen harriduraren aurrean, arranoak burezurra bere atzaparretan eroan eta sasi batean laga zuen, Ziortzako erlijio gunearen kokalekua seinalatzeko. Harrez gero, Ziortzako armarrian arranoa eta garezurra agertzen dira.
On Gonzalo de Mena, Kalagorriko apezpikuak, Ziortzako eliza berreraiki eta handitu zuen, eta 1380an abatetxearen arau izango ziren Konstituzioak eman zituen. Lehenengo abadea On Pedro Martinez de Markina izan zen
1954ko urriaren 15ean sute bat gertatu zen eta suak monumentuaren zati bat erre zuen. Ospitale zaharra, abadearen etxe berria, klaustroaren aldameneko kolonoen etxe batzuk eta klaustroa bera ere suntsitu zituen. Sutea gertatu zenean, monumentuaren itxura guztiz aldatu zen.
Urteak eman zituen hutsik elizak, eta tartean beste sute bat ere gertatu zen. Baina aurrera atera zen, eta Olivako monasteriotik etorritako komunitate zistertarra kokatu zen bertan. Egun, Ziortzako Santa Maria Kolegiata, Bizkaian izan den bakarra izateaz gain, Euskadiko monumentua ere bada.
 
 
>>>INGENIOA ETA NATURA
Lea Ibarreko herritarrek eguneroko hartu-emanetarako erabilgarri dute Lea Ibilbidea, eta eskualdea hobeto ezagutu nahi duenak oinez egiteko modukoa da, gainera
 
Lea Ibilbidea aintzinako Errege Bideari, ahal izan den neurrian, jarraituta egiten hasi dira. Errege Bideak kostaldea eta Durango batzen zituen, eta gero Errioxa alderuntz joaten zen. Duela 800 urte... Egungo Lea Ibilbideak, lehengo bide zahar horretatik zati batzuk hartu ditu eta beste zati berri batzuk ere zabaldu dira.
 
Harrizko drainatze sistemaren gainean hondar horixkaz osatu da bidea. Kolorea dela eta, askoz bidegorri deitu badiote ere, Lea Ibilbidea ez da bidegorri bat bakarrik.
Proiektu osoak 23 kilometrotako ibilbidea aurreikusten du: Lea ibaia Oizen (Munitibarren) jaio eta Mendexan itsasoratzen den arte. Baina, momentuz eginda dagoen zatiak, Mendexako Marea Errotatik Amorotoko Abita ingururaino, eta Agorriko Errotatik Munitibarko herriaren erdiguneraino hartzen ditu: guztira 7,5 kilometro.
Helburu nagusi bi ditu ibilbide honek. Batetik, eskualdeko herritarrek eguneroko hartu- emanetarako erabilgarri izatea bide berria, eta beste alde batetik, eskualdea hobeto ezagutzeko nahia daukatenek oinez egiteko moduko ibilbide aberatsa izatea.
Lea Ibarra Lea ibaiak ildokatzen duen lurrari deitzen zaio aspalditik. Bizkaiko mendirik altuenetakoan hasi eta itsasoratzen denerainoko tartea hartzen du. Kantauri itsasoak mugatzen du iparraldean, Durangaldeak hegoaldean eta, alde banatan, Artibai ibarrak eta Busturialdeak batetik, eta Urdaibaiko biosfera erretserbak bestetik. Bizkaiko lurralde historikoa osatzen duten zazpi eskualdeetatik mendebaldekoenean dago berau, Gipuzkoatik gertuen, Lea-Artibain.
Zazpi udalerri batzen dira Lea ibaiaren arroan: Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa, Ispaster eta Lekeitio. Lehen bost udalerriek ezaugarri geografiko eta sozioekomikoak oso antzekoak dituzte eta elkarri estuki lotuta daude. Harreman honek Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa sortzea ekarri zuen 1983an. Bost udalerriok eta Mankomunazgoa dira ibilbidearen sustatzaile.
 
Herrien xarma ezagutzen
 
Malkarrez, muinoz eta tontorrez jositako eremua da Lea Ibarra. Lea ibaia lerro zuzen bihurtzea posible balitz, eta Oiz menditik itsasora bitarteko tartea neurtuko bagenu, hogei kilometroko tartean, 0tik 1.024 metrorako altuera aldea ikusiko genuke.
 
Lur lauak gutxi dira. Amoroto eta Mendexa herriak tontorretan eraikita daude, eta gainontzeko hirurak (Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibar) mendien magaletan. Hala ere, badira eremu hondartsu eta baxuak. Mendexako Karraspio hondartza ezaguna, adibidez.
Itsasoko usaina eta mendiko haizea, baserri eta arrantza giroak, plano berean.
 
Lea ibilbidea ingenio & natura leloa erabili dute egitasmorako. Natura aldetik ibarrak duen aberastasuna eta Lean historian egondako ingenio hidraulikoak kontuan hartuta.
 
 
>>>JAI GIRO BEROA
 
Lea-Artibai eta Mutrikun ez dago aspertzeko astirik; ekainean hasi eta irailera arte jai mordoa daude ospatzeko