Europar Batasuneko Erakundeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
172. lerroa:
 
== Europar Batasuneko Justizi Auzitegia ==
{{Nagusia|Europar Batasuneko Justizia Auzitegia}}
EBJA da EB-eko botere judiziala betetzen duen erakundea. EBT-aren 19.1 art.ak dio: EBJA-ak “Tratatuen interpretazioan eta aplikazioan Zuzenbidea errespetatzen dela bermatuko du”. Hala ere, EBJA-ak eskumen jurisdikzionalaren egikaritza Estatu kideetako jurisdikzio organoekin partekatzen du: azken hauek dira lehenengoak arau europarrak aplikatzen; eta hauek dira EB-eko zuzenbidearen epaile arruntak. 1957tik, bere sorreratik, erakunde honek ez ditu aldaketa sakonak jasan, baina  Jasan dituen aldaketak garrantzitsuenak, Estatu kide kopuruaren handitzearen ondorioz eta Auzitegiak erabaki behar dituen kasuen gehitzeagatik izan da. 1988 arte, Justizia Auzitegia deituriko instantzia bakarra zuen eta gai guztiak osoko bilkuran erabakitzen ziren. Lehen Instantziako Auzitegia sortu zen Justizia auzitegiari subordinatua. Nizako Tratatuarekin, beste instantzia bat gehitu zen: Jurisdikzio Salak (gatazka espezifikoetarako).