Toponimia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
fr
176.12.83.79 (eztabaida) wikilariaren 6203931 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
7. lerroa:
Toponimiak hitzen jatorria eta garapena aztertzen duen jakintzarekin ([[etimologia]]) harremanak ditu, eta leku izenaren historiaz eta geografiaz ere arduratzen da. Izan ere, azken alor hori alde batera utzi da askotan, eta garrantzi handiagoa eman zaie etimologia azterketei. Bestalde, leku izenak hizkuntza batean baino gehiagotan izan duen erabilera aztertu ohi du toponimiak, eta horretarako hizkuntza batetik bestera egin diren [[fonetika]] aldaketak eta idatzizko aztarnak ikertu ditu. Hizkuntza bateko hiztunak leku izena entzun bezala bereganatu eta egokitu ohi du bere hizkuntzaren fonetikara, eta bide horretatik ere aldaketak sortu dira hitzetan. Itzulpena ere erabili izan da leku izenak hizkuntza batetik bestera aldatzeko (adibidez, [[Ulia (auzoa)|Ategorrieta]], Donostiako auzoaren gaur egungo euskal izena, antzinako ''Puertos Colorados'' erdal izenaren itzulpena da).
 
Toponimiak informazio garrantzitsua eskaintzen du lekuen historiaz, biztanleen antzinako hizkuntzaz, biztanleen banaketaz, lekuaren erlijioaz, folkloreaz, jendearen boduazbizimoduaz, eta abar.
 
== Zenbait toponimo mota ==