«Santa Maria Nagusia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
'''Santa Maria Nagusia basilika''' ({{lang-it|Santa Maria Maggiore}}, {{lang-la|Sanctae Mariae Maioris}}) [[Erroma]]ko lau [[basilika]] nagusietako bat da, [[Done Joan Laterangoaren basilika|San Joan Laterangoa]], [[San Petri basilika|San Petri Vatikanokoa]] eta [[San Paulo Harresiz Kanpokoa]]rekin batera. Hiriburuaren erdialdeko [[Monti (Erroma)|Monti ''rionean'']] kokaturik dago.
 
[[Laterango Itunak|1929ko Laterango Ituna]]ren arabera, basilika italiar lurraldean dago baina jabetza [[Egoitza Santua]]ren da<ref>{{Cite web|url=http://www.vaticanstate.va/content/dam/vaticanstate/documenti/leggi-e-decreti/Normative-Penali-e-Amministrative/LateranTreaty.pdf|izenburua=LateranTreaty.pdf|sartze-data=|egunkaria=www.vaticanstate.va|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, eta lurraldez kanpoko estatusa du enbaxaden antzera<ref name='treaty'>{{cite web|url=http://www.vaticanstate.va/NR/rdonlyres/3F574885-EAD5-47E9-A547-C3717005E861/2528/LateranTreaty.pdf|publisher=Holy See|title=Treaty between the Holy See and Italy|quote= Article 13: "Italy recognizes the full ownership of the Holy See over the patriarchal Basilicas of St. John Lateran, Sta. Maria Maggiore, and St. Paul, with their annexed buildings. ...<br> Article 15 The properties indicated in Article 13 hereof ..., even if such edifices form part of the territory of the Italian State, will enjoy the immunities granted by International Law to the headquarters of the diplomatic agents of foreign States."}}</ref>. Bertan eman zuen bere aurreneko meza [[Ignazio Loiolakoa]]k, 1538ko abenduaren 25ean.
 
== Historia ==
IV. mendean Liberiar basilika izeneko eraikin bat izan zen bertan. Kondairak dioenez [[Liberio]] Aita Santuak ametsetan udako elurtea ikusi zuen eta ondoren prozesioa antolatu eta elurra egin zuen tokian bertan eraiki zuen eliza. Horregatik gaur egungo eraikinari ''Elurretako Andre mariaren basilika'' ezizena ere ematen zaio. Sicinini familiaren lurrak ziren eta erosi egin zituen. V. mendean [[Sixto III.a]]k eliza eraitsi eta berria altxatu zuen<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Rome : profile of a city, 312–1308|urtea=1980|abizena=Krautheimer|izena=Richard|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Princeton, N.J.: Princeton University Press|ISBN=978-0-691-00319-1}}</ref>, Andre Mariaren omenezkoa. Kristautasunean Andre Mariaren omenez eraikitako aurrenekotako eliza bat da<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Calendarium Romanum: ex decreto Sacrosancti Oecumenici Concilii Vaticani II instauratum|urtea=1969|abizena=|izena=Holy See|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Vatican State: Typis Polyglottis Vaticanis|ISBN=}}</ref>, 431 urteko [[Efesoko kontzilioa]] izan eta berehala eraikia, bertan erabaki baitzen Andre Maria zela Jesukristoren ama.
 
Gaur egungo basilikak V. mendeko eraikinaren nukleoa mantentzen du baina hainbat Aita Santuk handitu eta moldatu zuten basilika; [[Eugenio III.a]] (1145–1153), [[Nikolas IV.a]] (1288–92), [[Klemente X.a]] (1670–76), eta [[Benedikto XIV.a]] (1740–58). 1740. hamarkadan [[Ferdinando Fuga]] arkitekto italiarrak aurrealdea egin eta barnealdean ere aldaketa nabarmenak egin zituen.
 
== Kripta ==
Aldare nagusiaren azpian Belengo kripta dago. aldarea eta eserlekuak ditu eta bertako erlikia nagusia Jesukristok Belenen erabili zuen sehaska da<ref>{{Erreferentzia|izena=Ades|abizena=Tynyshev|izenburua=The Papal Basilica of Santa Maria Maggiore|url=http://www.vatican.va/various/basiliche/sm_maggiore/en/storia/interno.htm|aldizkaria=www.vatican.va|sartze-data=2018-04-21}}</ref>. Bertan hilobiraturikoen artean garrantzitsuena [[Jeronimo Estridongoa]] da, Biblia grekeratik latinera itzuli zuena. Kripta honetan eman zuen bere aurreneko meza [[Ignazio Loiolakoa]]k, 1538ko abenduaren 25ean.
 
== Iruditegia ==
82.656

edits