Leasing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Elementuak: *Beste ordenamenduak*
44. lerroa:
 
== Elementuak ==
'''1) SUBJEKTUAK:''' Leasing enpresa eta Bezeroa edo Erabiltzailea: Doktrinak baieztatzen duen moduan Leasing Kontratuak ALDERDI BIKO negozio juridikoak dira, ondorioz gauza fabrikatzen duen subjektua ez da negozio juridiko honen baitan sartzen. Hasiera batean, hirugarren figura hau ``hornitzaile´´ izendapean sartu zen subjektuak klasifikatzerako orduan, baina denboraren poderioz Leasing Kontratuen subjektuak modu klasikoago batean izendatzea erabaki zen (ERRENTATZAILE eta ERRENDARI).
 
a) <u>Leasing Enpresa edo Errentatzailea</u>: Normalean sozietate merkantil bat bezala sorturiko pertsona juridiko bat izaten da eta gauzaren erabilera ematen dio enpresa erabiltzaileari.
 
b) Errendari <u>Bezero edo Erabiltzailea</u>: Subjektu hau pertsona fisiko edo juridiko bat izan daiteke, ez dio axola; izan ere kontratuan bertan argi geratzen da erabiltzaile honen pertsonalitate eta ogibidea zein den. Guzaren erabileraren titularra da eta bere ekintza ekonomikoetarako erabiliko du kontratuan agertzen diren eskubideen jabe izango da.
 
'''2) OBJEKTUA:''' Gauza eta Prezioa: Erabiltzaileari ematen/uzten zaion gauza eta honi jartzen zioen prezioa, kontraprestazio edo ordain moduan.
 
a) <u>Gauza</u>: Leasing kontratuan eskaintzen den materiala da. Materiala edozein motatako ekipamendu bezala ulertu behar dugu. Kontratu mota honetan gauza materialaren deskripzioa, marka, modeloa eta makinariaren mota zehatza zehazten dira. Baina batez ere zehaztu beharrekoa da gauzaren xede edo betebeharreko helburua zein den; hau da, ondasun hau aktibitate profesional bat burutzeko erabiliko den gauza bat izan behar du, hau baita Leasing Kontratua ohiko alokairu kontratu batetik desberdintzen duen elementua.
 
b) <u>Prezioa</u>: Kontratuan zehazten den prezioa errentamendu osoarengandik hitzartutako kantitate totala bezala ulertua izan behar du. Total hau epeka ordaindu daiteke, kontratuan hitzartutako maiztasunaren arabera, baina gerta daiteke hilabeteren batean ordainketarik ez egitea hilabete horretan ez delako ekipamenduaren erabilerarik egin. Era berean, kontratu hauek nahiz eta printzipioz errentamendu izaera eduki, erosketarako aukera ematen dudute Leasing KontratuakKontratuek.
 
== Finantza- operazioa ==
169. lerroa:
https://servicities.com/blog/wp-content/uploads/2015/03/CONTRATO-DE-LEASING.pdf
== Ordenamendu ezberdinen eraentza ==
'''1) Frantzia:''' BereFrantzian bi motatako Leasing praktikatzen dira: higigarri eta higiezina. Kode Zibilean azaltzen den moduan, gauza baten lekualdatzea ematen den kontratuetan, alderdien borondateaz gain, beharrezkoa da honetatik sortzen diren obligazioak betetzea, non gauza jasotzen den subjektuak hartzaile izateaz gain ``jabe´´ ere bilakatzen da (K.Z. 1138 artikulua). Bere legedian, Leasing enpresek ekipamendu eta materialen ondasunen inguruan soilik jardun dezakete, kontsumorako bideratuak dauden ondasunak alde batera utziz. Gainera legedi frantsesak finantza entidade moduan Leasing enpresa espezifiko batzuk bakarrik onartzen ditu, eta ezaugarri espezifiko horiek barbiltzen ez dituzten enpresak Sozietate Mertantil bezala kontsideratuko dira eta Zuzenbide arruntak arautuko ditu.
 
'''2) Italia:''' Kode frantsesaren ildoa jarraitzen du, baina matizazio gutxi batzuekin:; esate baterako, Leasing Higiezin Kontratuak bi motetan bereizten ditu, EFEKTU ERREALETAKOAK (1376 artikulua) eta DERRIGORREZKO EFEKTUETAKOAK (1470 artikulua), eta Fiskaltza Erregimendaren inguruan zerga desberdintza bat egiten du: zerga zuzenak eta zeharkako zergak.
 
'''3) Alemania:''' Ordenamendu alemaniarraren berrikuntza egintza xedatzailearen abstrakzioan datza. Titularitatea EMAN eta JASOTZEAREN hitzartzetik soilik dator'', inter partes'' ekintza batetik, hain zuzen ere.
 
'''4) Nazioarteko ordenamendua:''' Leasing enpresak, eta hauen jardute orokorra, KREDITU ENTITATEEN araudi bereziaren mende daude. Europar Batasunean 1989ko abenduaren 15eko Kontseiluko 89/646/CEE Direktiba daukagu. Bertan, Leasing sozietateei ``finantza errentamendu´´ funtzio txertatzen zaie.
 
== Erreferentziak ==
189 ⟶ 191 lerroa:
 
7. ''Coing, H, DERECHO PRIVADO EUROPEO''
 
8. ''Dra. Mª Sierra Flores Doña. "El leasing internacional en el Tratado UNIDROIT"''
 
== Kanpo- loturak ==