Bambulo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
23. lerroa:
Bambulo familia batekin bizi da: Maria, Jon, Ariadna, Ainhoa eta aita. Gizakiekin hitz egiteko ahalmena duen txakurra da. Maria (ama), liburutegi bateko garbitzailea da eta jai egun batean, seme-alabak eta Bambulo eramaten ditu berarekin lanera. Bambulo txakur alferrontzia denez, ez du liburutegira joaterik nahi eta behartuta eraman dute. Bertara iristean, amildegi bat zabaldu da lurrean eta Bambulo zulotik behera jauzi da. Beldurturik sentitzen da nahiz eta beldurtia dela ez duen onartzen, eta oihuka hasten da. Umeek, Bambuloren oihuak entzutean, zulotik salto egiten dute eta iluntasun horren barrenean aurrera jarraitzen dute makarroi usainari jarraituz. Une horretan Baratxuri buru izeneko sukaldari bat ezagutzen dute eta berak egindako makarroiak jaten dituzte guztien artean. Ondoren, liburutegi zaharreko txoko batera eramaten ditu Baratxuri buruk, eta Bambulori liburu bat ematen dio: Bambulotar handien ekintza handiak. Bambulok bere familiaren historiaz jakin nahi du, baina hezetasunagatik hiru orrialde bakarrik irakurri daitezke. Hiru orri horietan, [[Francisco Goya|Goya]]<nowiki/>k margoturiko koadro bat, Bambulegiren istorioa eta Bambulsonen abenturak daude ikusgarri. Goyak margoturiko koadroan zentraturik, Madril hirian kokatuta dagoen [[Pradoko Museoa]]<nowiki/>n bambulokeriak egiten ditu.
 
=== 2. Bambulo II. Krisia<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Bambulo: Krisia|urtea=1998|abizena=Atxaga|izena=Bernardo|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Erein|ISBN=}}</ref> ===
=== 2. Bambulo II. Krisia ===
Bambulo [[Madril]]<nowiki/>en dagoela, eskutitz bat idazten die Ainhoa eta bere familiari, baina hauek, erantzuteko alfertasunagatik, ez diote berehalakoan erantzuten. Ainhoak erantzun egin nahi dio, Bambulo bere urtebetetze festara etorriko den jakin nahi du, eta horretarako idatzi egin behar dio, baina ez daki idazten. Azkenean, ama konbentzitzen du Bambulori erantzun bat emateko, eta horrela hasten dira Bambuloren eskutitzak behin eta berriro iristen. Gutunetan bere esperientziak kontatzen ditu: Filipides eta Bambulidesekin izandako abenturak, Troyako zaldia<nowiki/>rekin suertatutako egoerak eta [[Ulises]]<nowiki/>ekin bizitako istorioak. Zinera joango da lehen aldiz, eta pantailatik Juan Kankailu irtengo da, galdera bat egingo diona: “''ez ote zen izan maitasunik, apaltasunik, eskuzabaltasunik Bambuloren arbasoen munduan?''”. Galdera honi erantzuna aurkitu arte Bambulok ez dio bidea jarraitzeari utziko. Azkenean, Madriletik irtengo da, eta bertako gertaera guztiak azalduko dizkigu: ez da erraza izango Madriletik irtetea, izan ere, ordu  batzuk kartzelan igaro beharko ditu gure txakurrak. Behin kartzelatik irtenda, [[Pradoko Museoa|Pradoko Museo]]<nowiki/>ra joango da, eta han, Juan Kankailurekin egingo du topo berriz ere, beste mezu bat emango diona: “''erakutsi munduari maitasuna izan zela, apaltasuna izan zela, eskuzabaltasuna izan zela!”.'' Azkeneko eskutitzean, Ainhoaren festara joango dela zin egiten dio.
 
=== 3. Bambulo III. Ternuako penak<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Bambulo: Ternuako penak|urtea=1999|abizena=Atxaga|izena=Bernardo|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Erein|ISBN=}}</ref> ===
=== 3. Bambulo III. Ternuako penak ===
Bambulok Zorombulen istorioa kontatzen du afaltzen daudela. Zorombul [[Herodes I.a Handia|Herodes]]<nowiki/>en zakurra omen da eta hiriko zakur guztiak biltzen omen ditu. Hauek zaunkaka hasten dira Jose eta Maria nazkatu arte eta [[Egipto]]<nowiki/>ra joaten amaitzen dute. Horrela salbatzen omen da Jesus jaioberria. Afaltzen daudela [[Ternua]]<nowiki/>ko marinelak (Ainhoa, Ariadna eta Jonen aitak) Urkizu izeneko marinel baten inguruko istorioa kontatzen du. Urkizu 15 urteko umezurtza da eta marinel moduan Ternuara joaten da itsasontziz. Beste itsas gizonak arrantzara doaz baina Urkizuk hizkuntzak ikasteko duen erraztasuna ikusirik eskimalen hizkuntza ikasteko hauekin bizitzen geratzen da bi hilabetez kanpamentuan. Negua dator Ternuara eta [[Euskal Herriko arrantzaren historia|Euskal arrantzaleak]] bueltatu beharrean daude, negu gogorrak harrapatu baino lehen. Urkizuk ordea lagunak egiten ditu eta negua bertan igaroko duela erabakitzen du. Marinelek, Ternuako negu hotzaz abisatzen dute baina Urkizuk bertan geratu nahi duenez, Martxoan etorriko den itsasontzian itzultzekotan geratzen da beste arrantzaleekin. Negua, berak uste baino gogorragoa izaten da. Igluak egiten dituzte eta buruzagiek (herriko zaharrenek) agintzen dute bertan. Mortsarik ez da izan urte honetan eta gosete handia pasatzen dute, beraz, Urkizuk txoko batean ezkutatuta dituen gailetak eta arraina atera eta herritarrekin elkar banatzen du. Urkizuren lagun Kalaut eta Enke bere adinekoak dira, baina beraientzat iglu bat eta festa bat egin behar dituzte. Beraz, ezkondu egingo direla pentsatzen du Urkizuk. Egunak argitzen joaten dira, baina guardiek turnoak egiten dituzte igluen kanpoaldean. Urkizuk susmo txarra hartzen dio eta ezkontza eguneko janaria bera dela konturatzen da. Alde egiten saiatu eta  gordeta duen eskopetarekin buruzagiarengana gerturatzen da. Hala ere, buruzagia hil duena ez da bera izan, buruzagi emakumea baizik (Motima). Buruzagiari burua joan zaio negu gogorraren poderioz eta horregatik ematen ditu agindu txar horiek. Egun horretan bertan eguna argitu, Euskal arrantzaleak iritsi eta neguari agur esaten diote Ternuako biztanleek.
 
'''<big>4. Aitona-amonen oroigarria</big>'''<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Aitona-amonen oroigarria|urtea=1999|abizena=Atxaga|izena=Bernardo|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Erein|ISBN=}}</ref>
 
Laugarren liburu hau Bernardo Atxagaren pertsonaia berberan oinarrituta dago, Bambulo. Ilobek aitona-amonei erregalatzeko moduko albuma da, baita aitona-amonek ilobei opari egitekoa ere. Familiaren inguruko ariketa album honek, une atseginak bizitzeko eta haurrek bere arbasoen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ematen digu, hauek izan dezaketen kuriositatea betetzeko.