Laguntza:Maiz egindako galderak/Praktikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
45. lerroa:
Fitxategi:Circle-icons-compass.svg|'''[[Atari:Hezkuntza/Dashboard/Galderak|Irakasleak]]'''
</gallery>
 
 
==Nola sortuko dut artikulu hasieran egoten den aurkibidea?==
Artikulua atalka banatzen da. Beraz, Sarrerako atal orokorraren ondoren, atalak sortu behar dituzu. Hala egindakoan, Wikipediak berez sortzen du artikuluaren eduki taula bat, artikuluko atalburuak artikuluko goiko aldean ere bistaratzeko. Aldiz, edozein arrazoi dela eta, taula hori automatikoki sortzen ez bada, gehitu zuk zeuk, hau idatziz: <code><nowiki>__TOC__</nowiki></code> (= ''Table Of Contents'').
 
 
==Nola gehituko ditut argazkiak, marrazkiak edo mapak?==
[[Fitxategi:VisualEditor Media Insert Menu-eu.png|thumb|Irudiak gehitzeko aukera Txertatu menuan]]
Atalak sortu dituzu dagoeneko. Orain [[Laguntza:Irudiak|irudiak gehitu nahiko dituzu]] (argazkiak, marrazkiak, mapak, etab.); ikus [[Laguntza:Ikusizko Editorea#Artikulua amaitzen|Txertatu menuan, Ikusizko Editorean]]. '''Irudiak [[c:Azala|Wikimedia Commons]]etik hartuko dituzu (eta ez Internetetik!)''', lizentzia egokia horiek baitute.
 
Irudiak txertatzean, lehenetsita, artikuluaren eskuinean agertuko dira tamaina estandar batez (225 px = thumb), baina hori ere alda daiteke. Ikusizko Editorean, gezi bat ikusiko duzu argazkiaren beheko ezker izkinean, mugi ezazu lasai! Ikusiko duzu tamaina aldatu egiten dela.
 
 
==Nola gehituko ditut Wikipedia barneko loturak (estekak)?==
Loturak beste orrietara gehituz, artikulua beste orri eta artikuluekin estekatuko dugu. Nola egiten den? [[Laguntza:Ikusizko Editorea#Klik bakar bat mundu bat irekitzeko|Hemen]] eta [[Laguntza:Tutoriala (barne loturak)|hemen]] dituzu aukera desberdinak.
 
 
==Nola gehituko ditut erreferentziak?==
Esan digutenez edo irakurri dugunez, [[Wikipedia:Estilo gida#Erreferentziak eta oharrak|erreferentziak ere gehitu behar dira]]. Horretarako, esaldi edo paragrafo amaieran jarriko dugu kurtsorea. Erreferentziak behar bezala gehitzeko, Wikitestuan [[Txantiloi:Erreferentzia|txantiloi hauek erabil ditzakezu]], edo beste artikulu batetik kopiatu. <code><nowiki>{{</nowiki></code> eta <code><nowiki>}}</nowiki></code> giltzen aurretik eta atzetik, jarri <code><nowiki><ref></nowiki></code> (irekitzeko) eta <code><nowiki></ref></nowiki></code> (ixteko) kodeak hurrenez hurren.
 
Zenbakitxo bat agertuko da kurtsorea jarri duzun tokian, baina gainera, informazio hori artikuluko behealdean agertuko da zabalduta, zuk sortu beharreko <code><nowiki>==Erreferentziak==</nowiki></code> atalean. Jarri atalburuaren azpian <code><nowiki>{{erreferentzia_zerrenda}}</nowiki></code> txantiloia: hura eta beste kode batzuk Wikitestuko ("Aldatu iturburu kodea" fitxako) edizio koadroaren azpian dituzu. Gogoan izan erreferentziak ezin direla izan egile edo argitaletxe baten webgunea edo bloga, horiek [[Laguntza:Tutoriala_(kanpo_loturak)|Kanpo loturetan]] jar daitezke: artikuluko azken atalean.
 
Erreferentziak [[Laguntza:Ikusizko_Editorea|Ikusizko Editorea]]ren bidez sartzeko, [[Laguntza:Ikusizko_Editorea#Otoi,_gehitu_erreferentziak_edukia_egiaztagarria_izateko!|joan Aipatu menura]], eta hor badituzu "Eskuz" (formularioa) edo "Automatikoa" aukerak. Erabili azken hori Interneteko iturriak txertatzeko (webguneak, Interneteko albisteak, etab.).
 
 
<gallery mode="packed" heights="200">
Fitxategi:Ikusizko Editorea - Aipatu eskuz aukera guztiak gorriz.png|Aipatu menuan, joan erabiliko duzun erreferentziari dagokion aukerara
Fitxategi:Ikusizko Editorea - Aipatu automatikoa gorriz.png|Erabili erreferentzia automatikoa artikuluan Interneteko bitartekoen erreferentziak sartzeko
</gallery>
 
 
==Nola jarriko dut artikuluetan goian eskuinean egoten den infotaula?==
[[File:Ikusizko Editorea - Txertatu - Txantiloia.png|thumb|Nola bilatuko dut txantiloi bat Ikusizko Editorean?]]
[[Wikipedia:Estilo gida#Infotaula txantiloia|infotaula horiek gehitzeko]], Wikitestua erabiliz, '''kopiatu''' gai bakoitzari dagokion infotaula '''antzeko beste artikulu batetik''' edo [[:Kategoria:Infotaula txantiloiak|zerrenda honetatik]], eta gero '''itsatsi zure artikuluan'''. Utzi beharrezko dituzun parametroak dauden bezala eta aldatu aldagaiak (argazkia, artikuluaren izena, mapa, etab.); kendu behar ez dituzun parametroak.Txantiloien bila "Txertatu" menua ere balia dezakezu, ikono hau [[File:VisualEditor - template option-eu.png|125px|link=|alt=Txantiloia]] duen tokian, <u>[[Laguntza:Ikusizko_Editorea|Ikusizko Editorean]]</u>.
 
Baliteke, gainera, zure artikuluko gaiak '''[[Wikiproiektu:Txantiloien automatizazioa|infotaula automatikoak]]''' izatea! Horrelakoetan, esaldi labur batek infotaula osoa agerraraziko du, ezertan gehiago kezkatu beharrik gabe, adibidez, <code><nowiki>{{</nowiki>[[Txantiloi:Biografia infotaula automatikoa|biografia infotaula automatikoa]]<nowiki>}}</nowiki></code>idatzita. Egiaztatu zure artikuluko gaia zerrenda horretan agertzen dela eta, hala bada, benetan erraza eta lagungarria egingo zaizu!
 
 
==Nola eman formatua artikuluaren izenburuari?==
Hara, ohartuko zinen zure artikuluaren izenburua ez dela 'ohiko' izenburu bat, baizik eta disko, liburu, aldizkari, kantu solte edo antzeko beste zerbaiten izena. Ondorioz, bibliografiako arauei lotuz, izenburuak ''letra etzanez'' jarri behar dira. Bai, baina nola egin hori izenburuan? Horretarako, nahikoa duzu txantiloi bat erabiltzea, hauxe:<code><nowiki>{{letra etzanetako izenburua}}</nowiki></code>. "Aldatu iturburua kodea" fitxan klikatu ondoren, edizio koadroko goiko aldean, itsatsi adierazpen hori eta ikusiko duzu artikulua etzana agertzen dela.
 
 
==Nola bereiziko dut nire artikuluko izenburua izen berdina duen beste batetik?==
Ez zara lehenengoa. Gertatzen zaigu batzuetan guk sortu dugun artikuluak baduela izen bereko baina esanahi desberdineko beste izenburu bat, artikulu bat. Nola bereizi biak orduan? Esanahi ohikoena duen artikulua bere horretan utziko dugu, baina gutxiago erabiltzen denari parentesi bat jarriko diogu atzetik, bertan dagokion gaia adieraziz. Horri "argipena" deitzen zaio, anbiguitatea haustea, alegia.
 
Bestalde, izenburuak letra etzana badu (ikus formatua atal honen gainean), lasai, parentesia ez da letra etzanez agertuko. Ikus beheko adibidean:
 
 
[[Fitxategi:Izenburuko argipena - adibidea.png|erdian|frame]]
 
 
 
==Nola aldatuko dut izenburua?==
Batzuetan '''izenburu egokiago bat''' jarri nahi dugu, baina dagoeneko artikulua hasi dugu eta badu dagoeneko izenburua. Zure erabiltzaile izena dagoeneko baldin baduzu, "Gehiago" fitxara joan zaitezke eta, bertan, beheranzko gezia zabaldu. "Mugitu" lotura ikusiko duzu. Klikatu bertan eta leiho bat irekiko da, izenburu berri bertan idazteko.
 
Erabiltzaile izena edukita ere, hori egiten uzten ez badizu, horrek esan nahi du gutxienezko aldaketa kopuru bat egin behar duzula, eta ez dituzula egin. Beraz, galdetu zure erreferentziazko lankideari hori zure ordez egiteko, edo joan beteranoa dirudien lankide baten Eztabaida orrira eta, mezu baten bidez, eskatu lasai artikuluaren izenburua aldatzeko.
 
 
[[File:Title move screenshot-eu.png|erdian|500px|Izenburua aldatzeko irekiko den leihoaren adibidea]]
 
 
==Nola sortu taula bat?==
Artikulua behar bezala hornitzeko, taulek asko jantzi eta argitzen dute artikulua, lagungarriak dira '''informazioa modu erraz batean antolatu eta ikusteko'''. Hura sortzeko, beti bezala, bi modu ditugu: Wikitestua eta Ikusizko Editorea. Segur aski, hala ere, biak erabili beharko ditugu uneren batean edo bestean. Xehetasun guztiak biltzen dituen [[Laguntza:Taulak|azalpena hemen duzu]]. Modu erraz eta laster batean taula bat sortzeko, bikaina duzu '''[[Laguntza:Ikusizko Editorea|Ikusizko Editorea]]'''. Joan "Txertatu" menura eta, goitibeherako zerrendatik, aukeratu Taulak
 
 
<gallery mode="packed" heights="200">
File:VisualEditor_insert_table-eu.png|erdian|Ikusizko Editoreko "Txertatu" menua
File:Taulak sortzen - Ikusizko Editorea.png|erdian|Taula sortzeko momentu bat
</gallery>
 
 
==Nola bideratu irakurlea atal batetik artikulu batera gaiaz gehiago jakiteko?==
Batzuetan artikulu bateko atal baten gaia oso luzea da, eta oso puztua geratzen da artikulu horretan. Horrelakoetan, hobe izaten da gai horrek artikulu nagusi bat edukitzea, eta atal horrek [[Wikipedia:Estilo gida/Laburpen estiloa|laburpen moduko bat ematea]]. Beste batzuetan, existitzen da artikulu bat atal bateko gaiari buruz xehetasun gehiago ematen dituena. Bada, horrelakoetan, atalburuaren azpian, lotura (esteka) bat gehitzen da irakurlea artikulu nagusira edo erlazioa duen artikulura bideratzeko, laburpen estiloaren arabera. Horrelako loturak sortzeko txantiloi ohikoenak hauek dira:
 
 
{|class="wikitable" style="width:100%; font-size: 100%"
|
<center><code><nowiki>{{sakontzeko|Nahi duzun artikulua}}</nowiki></code></center>
| Hau ikusiko duzu: {{sakontzeko|Nahi duzun artikulua}}
|-
|<center><code><nowiki>{{Gehiago jakiteko|Nahi duzun artikulua}}</nowiki></code></center>
| Hau ikusiko duzu: {{Gehiago jakiteko|Nahi duzun artikulua}}
|-
|<center><code><nowiki>{{nagusia|Nahi duzun artikulua}}</nowiki></code></center>
| Hau ikusiko duzu: {{nagusia|Nahi duzun artikulua}}
|-
|<center><code><nowiki>[[Irudi:Crystal Clear action loopnone.png|30px]] Ikus, gainera, <noinclude>''«[[Nahi duzun artikulua]]»''</noinclude></nowiki></code></center>
| Hau ikusiko duzu:</br> [[Irudi:Crystal Clear action loopnone.png|30px]] Ikus, gainera, <noinclude>''«[[Nahi duzun artikulua]]»''</noinclude>
|-
|}
 
 
Horrelako txantiloiak, gainera, <u>[[Laguntza:Ikusizko_Editorea|Ikusizko Editorean]]</u>, bila ditzakezu. Horretarako, joan "Txertatu" menura, eta klikatu [[Irudi:VisualEditor icon template.svg||28px|link=|alt=Txantiloia]] "Txantiloia" aukeran. Hor probatu hitz desberdinak, aplikazioak nahi duzun txantiloi mota proposatzen dizun arte!
 
 
==Zerbait adierazi behar dut beste artikulu batetik zuzenean euskaratu badut?==
[[Irudi:Itzulia txantiloia Eztabaida orrian.png|thumb|"Itzulia" txantiloia Eztabaida orriko goiko aldean jartzen da]]
Bai, zuzen zabiltza. Demagun euskarazko artikulu bat sortzeko beste Wikipedia proiektu batetik edukia 'kopiatu' eta euskaratu egin duzula. Esaldi bat baino gehiago itzuli baduzu, nahikoa duzu euskarazko artikulu berriko [[Laguntza:Eztabaida_orria|Eztabaida orria]]n, bertan goi-goian, txantiloi hau jartzea:
 
 
<center><code><nowiki>{{itzulia|en|hizkuntza=ingeles|Name of the article}}</nowiki></code></center>
 
 
::Non,
 
:::* "en" ingeleserako [[ISO_639-1|ISO hizkuntza kodea]] den.
:::* "Artikuluaren izena" tartean (hemen, adibide baterako, "Name of the article" deituan) sorburuko hizkuntzan artikuluak duen izenburua adierazi behar den.
 
 
Emaitza hau izango duzu:
 
 
{{itzulia|en|hizkuntza=ingelesa|Name of the article}}
 
 
==Nola joan ziztu batean beste hizkuntza bateko artikulu batera==
Batzuetan, bi Wikipedia proiektu desberdinetako informazioa erabiltzen ari gara, eta sarritan begiratzen ari gara bi hizkuntza horietako artikuluak. Bada, beste hizkuntza bateko Wikipedia bateko artikulura bizkor-bizkor heltzeko, nahikoa duzu goiko eskuinaldeko bilaketa koadroan dagokion <code>[[ISO_639-1|ISO hizkuntza kodea]] + ":" + hizkuntza horretako artikuluaren izena</code> idaztea.
 
Adibidez, Euskarazko WPn ari garela, koadro horretan <code><nowiki>en:Wikipedia:FAQ/Editing</nowiki></code> idatziz gero, [[:en:Wikipedia:FAQ/Editing|orri honen ingelesezko ordainera]] helduko zara.
 
[[Kategoria:Wikipediako maiz egindako galderak]]