Laguntza:Maiz egindako galderak/Praktikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
45. lerroa:
Fitxategi:Circle-icons-compass.svg|'''[[Atari:Hezkuntza/Dashboard/Galderak|Irakasleak]]'''
</gallery>
 
 
==Nola sortuko dut artikulua?==
{{Gehiago jakiteko|Laguntza:Sarrera_berriak|:c:File:TUTORIALA-_Nola_sortzen_da_artikulu_berri_bat-.webm||l2=Tutoriala}}
Aukera ohikoena duzu Euskarazko Wikipediako edozein orritan goian eskuinean duzun '''bilaketa koadrora joatea''' eta sortu nahi duzun '''izenburua bertan idaztea'''.
 
 
[[File:Wikipedia_orriko_goiko_menua_saioa_hasita.png|erdian|Sartu sortu nahi duzun artikuluaren izena goiko menuko eskuinaldeko bilaketa koadroan]]
 
 
Aurrez existitzen bada, artikulua agertuko da zuzenean; bestela, gorriz agertuko da ([[lotura/esteka gorria]]). Klikatu hor eta edizio koadroa irekiko da. Dagoeneko has zaitezke lanean! '''Beste aukera bat''' da edozein orritan, adibidez, zure Proba orrian, sortu nahi duzun artikulurako lotura bat sortzea, nahi duzun artikuluaren izena izango duena, adibidez, [[Probako orri berri hau]]. Hasieran, lotura (esteka) gorri bat sortuko du, zuk betetzen duzun arte. Edukiz bete eta aldaketak argitaratzean, lotura hori urdin kolorekoa bihurtuko da!
 
 
==Non egin ditzaket probak?==
Beharbada pentsatuko duzu askorik ez dakizula eta probak egin nahi dituzula lehendabizi, edo artikulua beste toki aparte batean prestatu. Bada, horretarako, orrian goian zure Eztabaida orriaren [[Special:MyPage/Proba orria|ondoan duzu Proba orria]]. Horretaz gain, badituzu [[Wikipedia:Proba orriak|edozein lankidek edo lankide taldek erabiltzeko Proba orriak]].
 
 
==Nola gogoratu nire lankide izena?==
Hara, gertatzen da, oso bizkor bizi gara eta, klasean erabiltzaile kontua sortu zenuenean, inon idatzi ez, eta gero ahaztu. Nola gogoratu zure izena? Badago modu bat: gogoratu noiz sortu zenuen, eta aldaketak egiten zein artikulutan ibili zinen. Joan ezker zutabeko "Aldaketa berriak" loturara ([[Berezi:AzkenAldaketak|hemen duzu bestela]]), eta begiratu aldaketen artean, Wikipedian ibilitako denboran, ea zure lankide/erabiltzaile izena agertzen den.
 
 
==Nola berreskura dezaket ahaztutako pasahitza?==
Pasahitza ahaztu? Gertatzen da. Kontua sortzean [[e-posta]] helbide bat eman bazenuen, klikatu "[[Berezi:SaioaHasi|Saioa hasi]]" loturan: goian eskuin aldean dago. Zure lankide izena eman eta, ondoren, klikatu "Pasahitza e-postaz bidali" botoian. Ausazko pasahitz berri bat duen posta elektroniko bat jaso beharko zenuke. Gomendatzen dizugu behin pasahitz horrekin saioa hasita zure hobespenetan aproposa den pasahitz bat aukeratzea.
 
 
==Nola alda dezaket pasahitza?==
 
Pasahitza [[Berezi:PasahitzaAldatu|lotura hau]] jarraituz alda dezakezu, baita [[Berezi:Hobespenak|zure hobespen orrian ere]].