Diktadore (Antzinako Erroma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
"Magister populi" titulua "[[Infanteria|infanteriako]] [[kapitain]]" modura itzuliz gero (analogia eginez diktadoreak bere [[Zalditeria|zalditeriaren]] buru izateko izendatzen zuen [[teniente]] edo "magister equitum" delakoarekin), badirudi kargu horren helburua zela krisi militarrei aurre egitea, urteko bi kontsulen baterako agintaritzarekin nekez egin zitekeenean halakorik. Nolanahi ere, geroago, [[Zizeron|Zizeronek]] zein [[Klaudio|Klaudiok]] baieztatu zuten diktadura ezartzearen zergatietako bat matxinada zibilen errepresioa ere izan zitekeela; eta nahiz aipatu berri den arrazoi hori karguaren jatorrian ez egon, matxinaden errepresioa bai iritsi zen karguaren funtzioetako bat izatera, horren froga izanik [[Lege lizinio-sextiarrak|lege lizinio-sextiarrengatik]] piztutako erreboltetan ([[K. a. 367|K.a. 367]]) diktadore bat izendatu zela. Orobat, antza denez, garrantzi gutxiagoko arazoetarako ere izendatu ziren diktadoreak, jokoetarako, jaialdietarako edota Senaturako hauteskundeak antolatzeko, adibidez.
 
Denborarekin diktadorearen atribuzioak zabaltzen joan ziren eta, hala, horien artean bake eta gerra egoerak ezartzea zegoen, bai eta apelaziorako eskubiderik gabe [[heriotza zigorra]] ezartzea ere; aldiz, altxor publikoa ezin zuen erabili, aurretiaz herriaren baimenik izan gabe, eta [[Italia|Italiatik]] alde egiterik ere ez zuen. Bestalde, bere agintaldia amaitzean, egindakoaren kontuak ematera behartuta egoten zen. Gainera, agintaldi osoan zehar, tribunoen begipean egoten ziren, euren botere osoa mantentzen baitzuten eta, espero izatekoa denez, arretaz eta zorrotz saiatzen baitziren diktadoreen handinahia eta nagusikeria mugatzen, batez ere haietako batek bere esku zuenean botere osoa.