Bilintx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Kategoria bat aldatu:Bigarren Karlistaldiko militarrak
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Indalezio Bizkarrondo Ureña''', ezagunagoa '''''Bilintx''''' goitizenaz, ([[1831]]ko [[apirilaren 30]]a, [[Donostia]], [[Gipuzkoa]] - [[1876]]ko [[uztailaren 21]]a, [[Donostia]], [[Gipuzkoa]]) [[bertsolari]]a eta [[olerkigintza|euskal poeta]] [[erromantizismo|erromantikoa]] izan zen, bereharen ideia [[progresismo|progresista]] eta [[liberalismo|liberalistengatik]] ezaguna.
 
== Bizitza ==
Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen, eta aita, Jose Maria Bizkarrondo Amunarriz. Amaren aldeko aitona andaluza zuen, [[Ayamonte]]koa ([[Huelva]]).
 
Gaztetan eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait ''Indalezio Moko'' beste goitizena.
 
Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, herrenka ibili zen beti.
11. lerroa:
Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, [[1869]]ko [[apirilaren 5]]ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito ([[1869]], ezkondu aurretik jaioa), Pio Francisco ([[1871]]) eta Maria Ana ([[1874]]).
 
Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen [[Hirugarren Karlistaldia]]n, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko [[Donostiako Danborrada|San Sebastian egunean]], karlistek [[Arratzain]] menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzean oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, [[Hego Euskal Herriko foruak]] deuseztatu zituzten egun berean.
 
[[Madril]]go egunkari nagusi batentzat kazetari lanetan, Hirugarren Karlistaldiaren berri ematen izan zen Donostian [[Manuel Curros Enríquez]] galiziar idazlea, [[Rosalía de Castro|Rosalia de Castrorekin]] batera [[Galizierazko literatura|Galiziako literaturaren]] berpiztea ekarri zuena. Curros Enríquezek [[1876]]ko [[urtarrilaren 21]]ean ''El Imparcial'' egunkarian kronika lazgarri bat argitaratu zuen, Bilintxen heriotzaz. Euskal poetaren gorazarrea egiteaz gain, azaltzen du Bilintxen etxera joan zela hura ikustera, zangoetan zauri izugarriak eragin zizkion leherketaren berri jakin orduko.
18. lerroa:
 
== Idazlea ==
Baserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere Bilintxek. [[Koldo Mitxelena]]ren iritzian, Bilintx da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena.
 
Alabaina, ez da poeta erromantiko klasikoen gisara izakion zorigaiztoa txarrestera emana, baizik umore gazi-gozoko idazlea; umore itxuraz azalekoa edo mamirik gabea, baina munduaren garratzetik babesteko gotorlekutzat hartu zuena.