«Diktadore (Antzinako Erroma)»: berrikuspenen arteko aldeak

==Funtzioak eta eskumenak==
Magistratu goren honek herriko [[Erromako Senatua|senatari]] eta diktadore (''magister populi'' eta ''dictator'') tituluak jasotzen zituen eta haren agintaldiak gehienez ere sei hilabete irauten zuen; tarte horretan, ohiko prozedura guztiak etenda geratzen ziren, magistratuak ([[Plebearen tribuno|plebearen tribunoak]] izan ezik) beraien eskumenak egikaritu edo gauzatzeaz abstenitzen ziren eta inork ezin zituen diktadorearen aginduak kritikatu, gaitzetsi edo eztabaidatu. Bere aginpide gorena erakusteko, diktadorea 24 [[liktor]] aurrean zituela ibiltzen zen, kontsulei lagun egiten zieten hamabien ordez.
 
"Magister populi" titulua "[[Infanteria|infanteriako]] [[kapitain]]" modura itzuliz gero (analogia eginez diktadoreak bere [[Zalditeria|zalditeriaren]] buru izateko izendatzen zuen [[teniente]] edo "magister equitum" delakoarekin), badirudi kargu horren helburua zela krisi militarrei aurre egitea, urteko bi kontsulen baterako agintaritzarekin nekez egin zitekeenean halakorik. Nolanahi ere, geroago, [[Zizeron|Zizeronek]] zein [[Klaudio|Klaudiok]] baieztatu zuten diktadura ezartzearen zergatietako bat matxinada zibilen errepresioa ere izan zitekeela; eta nahiz aipatu berri den arrazoi hori karguaren jatorrian ez egon, matxinaden errepresioa bai iritsi zen karguaren funtzioetako bat izatera, horren froga izanik [[Lege lizinio-sextiarrak|lege lizinio-sextiarrengatik]] piztutako erreboltetan (K.a. 367) diktadore bat izendatu zela.
 
 
 
 
[[Kategoria:Antzinako Erroma]]
110

edits