Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 85.84.73.45 (eztabaida) wikilariaren 6200253 berrikuspena desegin da, undo large removal without reason (m:SWMT)
Etiketa: Desegin
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cleric-Knight-Workman.jpg|thumb|250px|Apaiza, gerlaria eta nekazaria, Erdi Aroko hiru ordenen ordezkariak.]]
'''Erdi Aroa''' [[Europa]]ko [[historia]]ko aro bat da, [[Antzinaroa]]ren ondorengoa eta [[Aro Modernoa]]ren aurrekoa. Gutxi gorabehera [[V. mendea|V. mendetik]] [[XV. mendea|XV. menderainoko]] tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren desagerpenarekin, eta amaieratzat [[Konstantinoplaren erorialdia]] eta [[Ehun Urteko Gerra]]ren amaiera 1453an edota [[Amerikaren aurkikuntza|Kolon Ameriketara iristea]] 1492 urtean. Erdi Aroaren baitan historialariek beste azpiaro batzuk —[[Goi Erdi Aroa]], [[Tarteko Erdi Aroa]] eta [[Behe Erdi Aroa]]— '''bereizi dituzte. Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren [[politika]], [[kultura]] eta [[ekonomia]] arloetan. Egungo Europako hainbat [[estatu]]k oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoak garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen ondorioa baitziren.'''
 
== '''Erdi Aroko zibilizazioa''' ==
=== Erdi Aroko Mendebaldea ===
Mendebaldea esaterakoan, Erdi Aroan, lekua baino, [[zibilizazio]]a adierazi nahi da. Mendebaldea [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromako kristautasunaren]] eremua da, [[latin]]a erlijio hizkuntza duena. [[Mendebaldeko Europa|Europako mendebaldearekin]] bat egin lezake ([[Europa]] hitza bera [[Pizkundea]] aurretik oso gutxitan erabili bazen ere), [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa|Erromatar Mendebaldeko Inperioarekin]] guztiz bat egin gabe. Ekialdeko mugak lausoak ziren, eta aroan zehar mugitu ziren. [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zismaren]] ostean ([[1054]]) batik bat, Mendebaldea eta [[Bizantziar Inperioa]] bereizi ziren, zio politikoengatik erlijiosoengatik baino. Banantze horrek [[kristautasun]]aren lehenengo bi adarrak, eliza katolikoa eta [[eliza ortodoxoa|ortodoxoa]], ekarri zituen. Haustura [[1204]]an areagotu zen, [[Konstantinopla]] bizantziar hiriburua [[Gurutzadak|gurutzatuek]] hartutakoan [[Laugarren Gurutzada|IV. Gurutzada]]n.
15. lerroa:
[[Kristautasun]]a Erdi Aroko historiaren bihotzean datza. Izan ere, garai honetako pentsamoldea markatzen du zeharo. [[Erroma]]ko [[Aita santu|Aita Santuaren]] inguruan antolatuta, Mendebaldeko Erdi Aroko mugak eta mundu kristau katolikoenak bat dira.
==== Elizaren antolakuntza ====
'''[[Erromatar Inperioa]]ren garaian ([[Milango ediktua]]ren bidez, [[313]]an, kristauek gurtzeko askatasuna lortu zuten) Estatuko erlijio bihurtuta, kristautasuna [[Europa]]n zehar Erdi Aroko lehenengo mendeetan hedatu zen. [[Erlijio]]aren zabalkuntzarekin batera, elizaren [[hierarkia]] ere eraikitzen joan zen, Aita Santuaren inguruan. Elizaren burua izanik, Erromako apezpikua Mendebaldeko botere nagusienetakoa zen, haren autoritate espirituala [[Petri (apostolua)|Petri]] apostoluaren ondorengotzan oinarritzen baita.'''
 
'''Bilakaera hau motela izan zen ([[V. mendea|V. mendetik]] [[XIII. mendea|XIII. mendera]]), dena den, eta oztopo andana gainditu behar izan zituen. Lehenik eta behin, Elizako dogmak kontzilioetan finkatzen ziren, eta, horretarako, denbora igarotze'''aigarotzea beharrezkoa zen. Izan ere, zenbait dogma ez onartzerakoan, [[heresia]]k sortzen ziren, Elizaren ustetan, desagertu beharrekoak, onartutako sinesmen aitormena nagusi zedin. Horietako bat [[bisigodo]]en [[arrianismo]]a izan zen, zeinek [[Iberiar penintsula]]n [[VII. mendea|VII. mendera]] arte iraun zuen.
 
Horretaz gain, Bizantzioko Elizaren gainean gailendu behar izan zuen Erromako Elizak. [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin]], askoz boteretsuago suertatu zen [[bizantziar Inperioa|zutik zirauen Inperioaren]] hiriburuko eliza, Bizantziokoa hain zuzen ere; eta ez zen Erromarenganako mendekotasunik onartzeko prest agertu. Onartzekotan, berdinen arteko maila handixegoa aitortuko zion Erromari. Nolanahi ere, bizantziarren [[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|ikonoklasiaren krisialdia]]rekin ([[726]]-[[843]]), Erromako elizak gero eta autoritate gehiago lortu zuen ekialdekoen aurrean. [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zisma]] gertatzerakoan ([[1054]]an Erromako Aita Santuak eta Bizantzioko Patriarkak elkar eskumikatu zuten) norbanakoen aginte-eremua argi ezarri zen.
175. lerroa:
Aurreko mendeetan Antzinateko [[filosofia]] eta [[kultura]] [[islam]]dar munduan gorde eta sakondu zen. Mendebaldeko mundu kristauan [[monasterio]]etara mugatuta geratu zen. [[Al Andalus|Al-Andalus]] eta [[Sizilia]] musulmanetik bildutakoa eta sortutakoa (zenbaki-sistema berria, [[aljebra|algebrako]] aurrerapausoak...) kristauetara heldu zen. Honela, [[Aristoteles]]en lana eta [[zientzia]] islamdarra hain erruz itzuli ziren latinera non [[XII. mendeko Pizkundea]]z mintzatu den.
 
Gainera, [[XI. mendea|XI. mendetik]] aurrera [[Europa]] osoan zehar ikasteko toki berria, [[unibertsitate]]a, zabaldu zen. Hor, filosofia berria, [[eskolastizismo]]a, garatu zen, Antselmo Canterburykoak lehendabiziz eraginda ([[1033]]-[[1109]]). Eskolastikoek uste zuten [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] dotrina ikasketa, arrazoi eta logikaren bidez bultzatu behar zela, [[platon]]dar eta [[agustin Hiponakoa|augustinar]] pe'''ntsamoldetikpentsamoldetik aldenduz eta Aristotelesengana hurbiltzea [[Enpirismo]]an oinarrituta. Eskolastiko nabarmenduak Tomas Akinokoa, Alberto Magno, Bonaventura, Abelardo edo Petri Lombardo izan ziren. Beste aldetik [[Joan Duns Eskoto|Duns Scoto]], Gilen Ockhamkoa, edo Bernardo Clairvauxkoa beste pentsalari nabarmenduak ere izan ziren.'''
 
'''Filosofian ez ezik, artean (eskulturan, musikan eta arkitekturan batik bat) aurrerapauso handiak eman ziren. Garai honetan [[katedral]] franko eraiki ziren Europa osoan zehar, hasieran estilo [[arkitektura erromaniko|erromanikoan]] eta geroago [[gotiko (argipena)|gotikoan]].'''
 
'''Kultura eta pentsamendua Elizari lotuta zeuden ezinbestez aro honetan, eta ikusmolde berriek Elizan barnan ere eragina izan zuten. Lehen monasterio-erreforma nagusia X. mendekoa izan zen, non [[Cluny]] ([[909]]an sortua) monasterioaren bitartez saiatu zen jatorrizko diziplinetara itzultzen. Izan ere, bizitza zuzena izan ezean, mojek zeregin garrantzitsuak, Jaingoikoari bertutetsuentzat mundu hobea eskatzeak alegia, haien izatearen beraren arrazoiak, zentzua galtzen zuen. [[Zisterko ordena|Zistertar]] erreforma ([[1098]]an sortuta) berriro saiatu zen jatorrizko diziplinara itzultzen klunitarrek bizkarra eman ziotelakoan.'''
 
'''Nolanahi ere, erreforma batzuek elizen mugak gainditzen zituzten. [[Waldotar]]rak eta ''[[humiliati]]'' gaitzetsi zituzten kalostrapeko bizitza ez onartzeagatik. [[Katarismo|Kataroek]] bere burua baizik ez zuten garbitzat jotzen. Eskeko ordenak, ordea, onartu zituzten Aita Santuek [[XIII. mendea]]n, eta honela, [[frantziskotar]]rak, [[domingotar]]rak, [[karmeldar]]rak eta [[agustindarrak]] sortu ziren, domingotarren kasuan, hein handi batean aipaturiko heresien aurka borrokatzeko.'''
 
== '''Behe Erdi Aroa''' ==
{{sakontzeko|Behe Erdi Aroa}}
=== '''Gainbehera''' ===
[[Fitxategi:Smallpox depicted in the Toggenburg Bible.jpg|thumb|250px|Izurrite Beltzaren irudia.]]
[[Behe Erdi Aroa]] gorabeheraz eta lazeriaz betetako epea da. Klima-historialariek dokumentatutako [[klima aldaketa]] gertatu zen, eta nekazaritza kaltetuta atera zen. Garaikideek goseteen bidez pairatu behar izan zuten, hala nola [[1315-1317ko gosetea|1315-17koa]].
191. lerroa:
Edonola ere, hondamendi larriena [[1340ko hamarkada]]ko [[Izurri Beltza|Izurrite Beltza]] izan zen. Sua lastoan bezala hedatuta, [[bakterio]]-gaixotasun horrek [[Europa]]ko biztanleria txikitu egin zuen, europarren heren bat hil zen, eta hainbat tokitan hildakoen kopurua %50era ere iritsi zen. Zenbait lekutan [[XIX. mendea|XIX. mendera]] arte ez zen berreskuratu populazio-maila. Landa-eremu ugari biztanlerik gabe geratu ziren. Laborarien murrizketa zela medio, soldatak handitu egin ziren, eta jabeek lurretara lotu nahi izan zituzten langileak.
 
[[Gerra]] ere ohiko bilakatu zen toki batzuetan, hala nola [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerra]] pairatu behar izan zuten tokietan. Bizi-baldintza kaskarrak zirela eta, nahigabea zabaldu eta matxinadak gertatu ziren Europa osoan. Krisialdiari aurre egiteko beste bide bat barneko erlijioa izan zen. Garai hartan [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoa]] ere krisian egon zen, [[Mendebaldeko Zisma]]ren garaian elkar onartzen ez zuten hiru [[Aita santu|Aita Santu]] izatera iritsi baitzen. '''Hainbat erreforma-saio egin ziren, arrakastarik gabe, baina nahigabeak bidea irekita utzi zuen [[XVI. mendea|XVI. menderako]].'''
 
=== '''Gatazkak''' ===
[[Fitxategi:Aragonese Empire.PNG|thumb|250px|Aragoiko lurraldeak.]]
Garaiko gatazka nagusia [[Ingalaterra]] eta [[Frantzia]]ren arteko [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerra]] izan zen ([[1337]]-[[1453]]). [[Agincourteko gudua]]ren ondoren ([[1415]]) [[Henrike V.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henry V.a]] bi erresuma batzeko zorian zegoela zirudien, baina [[Joana Arc-ekoa|Jeanne d'Arc]]-en parte-hartze erabakigarriak Frantziari eraman zion garaipena. Horren ostean, Ingalaterran gerra zibila piztu zen, [[Bi Arrosen Gerra|Arrosen Gerra]] ([[1455]]-[[1485]]). Frantzian, Ingalaterra kanporatu arren, [[Borgoinako konderria]] eta Herbehereetako Borgoina [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua]] sartu ziren.
216. lerroa:
[[Konstanzako kontzilioa]]n ([[1414]]-[[1418]]) Aita Santu bakarra ezarri zen berriro. Kontzilio edo biltzarren sistema aintzat hartu zen Elizaren barneko arazoak konpontzeko, baina berehala arbuiatu zen. Batasun berria gorabehera, Mendebaldeko Zismak kalte handia eragin zuen kristautasunean barnan.
 
Eliza Katolikoen arazoak konpondu nahian, barnetik erreformatzeko hainbat mugimenduak sortu ziren. Horietako bat [[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxfordeko Unibertsitate]]ko irakasle [[John Wyclif]]ena ([[1325]] inguru - [[1384]]) izan zen. Wyclifek adierazi zuen [[Biblia]] baino beste autoritate-iturririk ez zegoela erlijio auziei zegokienez. Halaber, [[transubstantziazio]], [[zelibato]] edo [[indulgentzia|indulgentzien]] aurka mintzatu zen. [[Ingalaterra]]n jarraitzaleak, [[lolardarrak]] izenekoak, lortu arren, azkenean bertan behera geratu zen mugimendua.
6
 
[[Jan Hus]] ([[1369]]-[[1415]]) [[txekia]]rraren irakaspenak John Wyclifenetan oinarrituta zeuden. Nolanahi ere, haren jarraitzaileek, [[hustar]]rek, lolardarrek baino eragin politiko handiagoa izan zuten. Itzala handia eskuratu zuen Husek [[Bohemia]]n, eta [[1415]]ean heresiarengatik erre zutenean, matxinada eta [[Hustar gerrak]] piztu ziren.
 
Horrek guztiak eragin zuen elizarekiko nahigabea [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[Martin Luther]]ren [[erreforma protestantea|erreformaren]] aurrekari eta eragile nagusienetakoa izan zen.
 
== Kronologia ==
 
* [[330]]an [[Konstantinopla]] fundatu zuen [[Konstantino]] [[erromatar enperadoreen zerrenda|enperadoreak]].
* [[378]] [[Bisigodo]]ek lehen aldiz erromatar armada garaitu zuten [[Adrianopolisko gudua]]n.
* [[395]] [[Erromatar Inperioa]] betiko erdibiturik geratu zen.
* [[406]] Hainbat [[antzinako germaniarrak|germaniar tribuk]] [[Rhin]] ibaia zeharkatu zuten.
* [[410]] [[Bisigodo]]ek [[Erroma]] arpilatu zuten.
* [[451]] Erromatarrek eta bere aldeko germaniarrek [[Atila]] eta [[huno]]ak garaitu zituzten [[Katalauniako Zelaietako Gudua|Chalonseko guduan]].
* [[476]] [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa|Mendebaldeko]] azken enperadorea, [[Romulo Augustulo|Romulo Agustulo]], boteretik kendu zuen [[Odoakro]] buruzagi germaniarrak.
* [[496]] [[Tolbiaceko gudua]]ren ondorioz, [[Klovis I.a|Klovis]] eta [[frankoak]] [[kristautasun|kristau]] bihurtu ziren.
* [[507]] [[Klovis I.a|Klovisek]] [[bisigodo]]ak gailendu zituen [[Vouilléko gudua]]n.
* [[527]]an [[Justiniano I.a|Justinianus I]]. erregeak hasi zuen agintaldia, Erromako ekialdeko inperioko buruzagi gorena izan zenak.
* [[547]] [[Benedikto Nursiakoa]] hil zen.
* [[570]] [[Mahoma|Muhammad]] jaio zen.
* [[590]]-[[604]] Gregorio I.a Aita Santuaren agintaldia.
* [[597]] [[Kolunba Ionakoa|San Kolunba]] hil zen.
* [[615]] [[San Kolunbano]] hil zen.
* [[632]] [[Mahoma|Muhammad]] hil zen.
* [[636]] [[Isidoro Sibiliakoa|Sevillako San Isidoro]] hil zen.
* [[681]] Bulgariako Lehen Inperioa ezarri zen.
* [[711]] [[Guadaleteko gudua]]ren ondorioz [[musulman]]ek [[Iberiar penintsula]]ren bereganatzeari ekin zioten ([[718]]rako amaituta).
* [[730]] [[Ikonoklasiaren auzia]] hasi zen [[Bizantziar Inperioa]]n.
* [[732]] [[Karlos Martel]]ek musulmanak [[Poitiersko gudua|Tourseko gudua]]n garaitu zituen.
* [[735]] [[Beda]] hil zen.
* [[751]] [[Pepin Laburra]]k frankoen erregetza eskuratu zuen.
* [[754]] [[San Bonifazio]] hil zen.
* [[768]] [[Karlomagno|Karlos Handia]] frankoen errege bihurtu zen.
* [[778]] [[Orreagako gudua (778)|Orreagako gudua]].
* [[793]] [[Bikingo]]en lehendabiziko erasoa burutu zen.
* [[800]] [[Karlomagno]] "Erromatarren enperadore" izendatu zuten [[Erroma]]n.
* [[843]] [[Verdungo Hitzarmena|Verdungo Itunean]] [[Inperio Karolingioa|Karolingiar Inperioa]] banandu zen.
* [[859]] [[Gartzia I.a]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregea]] atzeman zuten bikingoek.
* [[871]]-[[899]] [[Ingalaterra]]n [[Alfred Handia]]ren agintaldia.
* [[872]]-[[930]] [[Norvegiako Harald I.a]]ren agintaldia.
* [[905]] [[Antso I.a Gartzez|Antso I.a]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko errege]] bihurtu zen.
* [[909]] [[Cluny]] fundatu zen.
* [[911]] Normandiarrak (egungo [[Normandia]]n) finkatu ziren.
* [[955]] [[Hungaria]]rrak [[Lechfeldeko gudua]]n garaiturik atera ziren.
* [[962]] [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua]] sortu zen.
* [[987]]-[[996]] [[Hugues Capet]]ek [[Kapeto leinua|Kapetar leinua]] ezarri zuen [[Frantzia]]n errege bihurtuta.
* [[1004]]-[[1035]] [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso III.a]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregearen]] agintaldia.
* [[1040]] [[Bizkaiko jaurerria|Bizkaiko jaurerriko]] historia [[Eneko Lopez|Eneko Lopez Harokoa]] lehen jauna.
* [[1054]] [[Gartzia III.a]] Atapuercako guduan hil zen.
* [[1054]] [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zisma]]
* [[1066]] [[Hastingseko gudua]]ren ondorioz [[Gilen Konkistatzailea]] [[Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda|Ingalaterrako errege]] bihurtu zen.
* [[1071]] [[Manzikerteko gudua]]ren ondorioz [[Bizantziar Inperioa]]k [[Anatolia]] galdu zuen.
* [[1073]]-[[1085]] [[Gregorio VII.a Aita Santua]]ren agintaldia.
* [[1076]] [[Antso IV.a Gartzez Peñalengoa|Antso IV.a]] hilda, Aragoiko erregea Iruñekoa ere bihurtu zen.
* [[1077]] [[Heinrich IV.a enperadorea]] Canossara Aita Santuarengana joan zen barkamen eske.
* [[1085]] [[Gaztelako Alfontso VI.a]]k Toledo [[hartu]] zuen.
* [[1088]] [[Boloniako Unibertsitatea|Bolognako Unibertsitatea]] sortu zuten, [[Europa]]ko zaharrena.
* [[1096]]-[[1099]] Lehenengo Gurutzada.
* [[1098]] [[Zisterko ordena]] sortu zen.
* [[1119]] [[Tutera]] hartu zuen [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a]] Borrokalariak musulmanengandik.
* [[1117]] inguruan [[Oxfordeko Unibertsitatea]] fundatu zuten, [[ingeles]]ezko munduko lehena.
* [[1123]] [[Letrango Lehen Kontzilioa]].
* [[1134]] [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a]] hilda, Iruñeko eta Aragoiko erresumak bereizi ziren.
* [[1139]] [[Letrango Bigarren Kontzilioa]].
* [[1145]]-[[1149]] [[Bigarren Gurutzada]].
* [[1150]]-[[1194]] [[Antso VI.a Nafarroakoa|Nafarroako Antso VI.aren]] agintaldia.
* [[1150]]ean [[Parisko Unibertsitatea]] (''Sorbona'') sortu zuten, [[frantses]]ezko munduko lehena.
* [[1153]] [[Bernard de Clairvaux]] hil zen.
* [[1155]]-[[1190]] [[Friedrich Barbarossa]]ren agintaldia.
* [[1158]] [[Hansa]] sortu zen.
* [[1164]] [[Nafarroako Erresuma]]ren lehenengo aipamena egin zen Iruñeko erresumaren ordez.
* [[1180]]-[[1223]] [[Filipe II.a Frantziakoa|Filipe Augustoren]] agintaldia.
* [[1187]] [[Saladin]]ek [[Jerusalem]] hartu zuen kristauengandik.
* [[1189]]-[[1192]] [[Hirugarren Gurutzada]].
* [[1194]]-[[1234]] [[Antso VII.a Nafarroakoa|Nafarroako Antso VII.aren]] agintaldia.
* [[1200]] [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erresumak]] [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Durangaldea]] okupatu zituen.
* [[1200]]-[[1204]] [[Laugarren Gurutzada]].
* [[1204]] Mendebaldekoek [[Konstantinopla]] arpilatu zuten.
* [[1209]]-[[1229]] [[Albitar Gurutzada]].
* [[1212]] [[Iberiar penintsula]]n kristauek [[Navas de Tolosako gudua]]n garaipen erabakigarria eskuratu zuten.
* [[1214]] [[Frantzia]]k [[Ingalaterra]]ren aurka garaipena lortu zuen [[Bouvinesko gudua]]n.
* [[1215]] [[Joan Lurgabea|Joan ''Lurgabea'']] Ingalaterrako erregeak [[Magna Carta]] eman zuen.
* [[1215]] [[Letrango Laugarren Kontzilioa]].
* [[1216]] [[Domingotar ordena]] onartu zen.
* [[1217]]-[[1221]] [[Bostgarren Gurutzada]].
* [[1218]] [[Salamancako Unibertsitatea]] sortu zen, [[gaztelania]]zko munduko lehena.
* [[1220]]-[[1250]] [[Friedrich II.a]]ren agintaldia.
* [[1223]] [[Frantziskotar]] ordena onartu zen.
* [[1226]]-[[1270]] [[Saint Louis]]en agintaldia.
* [[1228]]-[[1229]] [[Seigarren Gurutzada]].
* [[1234]] [[Xanpainako leinua]] ezarri zen [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresuman]].
* [[1237]]-[[1240]] [[Mongolen inbasioak|Mongoldarrek]] [[Errusia]] inbaditu zuten.
* [[1248]]-[[1254]] [[Zazpigarren Gurutzada]].
* [[1274]] [[Tomas Akinokoa|Akinoko San Tomas]] hil zen.
* [[1276]] [[Nabarreriako Gerra]]n frantziar armadak [[Iruñea]] hartu zuen.
* [[1280]] Alberto Magno hil zen.
* [[1284]] [[Joana I.a Nafarroakoa|Nafarroako Joana I.a]] [[Filipe Ederra]]rekin eskontzean [[Kapeto leinua|Kapetar leinua]] ezarri zen [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresuman]].
* [[1285]]-[[1314]] [[Filipe Ederra]]ren agintaldia [[Frantzia]]n.
* [[1290]] [[Coimbrako Unibertsitatea]] fundatu zen, [[portuges]]ezko munduko lehena.
* [[1291]] [[Acre]], [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] azken gotorleku kristaua, musulmanek hartu zuten.
* [[1302]] [[Urrezko Lantzen gudua]]n zalditeria gainditurik suertatu zen Erdi Aroan lehen aldiz.
* [[1305]] Nafarrak frantziar erregearen aurka matxinatu ziren.
* [[1307]] [[Filipe Ederra]]k [[Tenpluko ordena|Tenpleko Zaldunen Ordena]] desegin zuen.
* [[1315]]-[[1317]]an [[Europa]]rrek "Gosete Handia" pairatu zuten.
* [[1321]] [[Dante Alighieri]] hil zen.
* [[1328]] [[Kapeto leinua|Kapetar leinua]] amaitu zen. [[Frantzia]]n [[Valois leinua]] ezarri zen, eta [[Nafarroa]]n [[Evreux leinua|Evreuxtarrak]].
* [[1337]]-[[1453]] [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerra]].
* [[1348]] [[Izurri Beltza]] [[Europa]]n zehar hedatu zen, milaka hildako utziz.
* [[1349]]-[[1387]] [[Karlos III.a Nafarroakoa|Nafarroako Karlos III.aren]] agintaldia.
* [[1356]] [[Urrezko Bulda]]ren bidez [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|enperadorea]] hautatzeko prozedura arautu zen.
* [[1374]] [[Francesco Petrarca|Petrarca]] hil zen.
* [[1378]]-[[1417]] [[Mendebaldeko Zisma]].
* [[1387]]-[[1425]] [[Karlos III.a Nafarroakoa|Nafarroako Karlos III.aren]] agintaldia.
* [[1414]]-[[1418]] [[Konstanzako kontzilioa]].
* [[1415]] [[Agincourteko gudua]].
* [[1420]]-[[1434]] [[Hustar Gerrak]].
* [[1429]]-[[1431]] [[Joana Arc-ekoa|Jeanne d'Arc]]-en kanpainak.
* [[1451]] [[Nafarroako Gerra Zibila]] hasi zen.
* [[1453]] [[Konstantinopla]] [[Otomandar Inperioa|otomandarrek]] hartu zuten.
* [[1455]]-[[1485]] [[Bi Arrosen Gerra|Arrosen Gerrak]] [[Ingalaterra]]n.
* [[1469]] [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] eta [[Fernando II.a Aragoikoa]] ezkondu ziren.
* [[1488]] [[Bartolomeu Dias]] [[Esperantza Oneko lurmuturra|Itxaropen Oneko Lurrmuturraraino]] iritsi zen.
* [[1492]] [[Kristobal Kolon]]ek [[Amerikaren aurkikuntza|Amerika aurkitu]] zuen.
* [[1498]] [[Vasco da Gama]] [[India]]ra iritsi zen.
* [[1512]] [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] [[Nafarroa]] okupatu zuen.
* [[1517]] [[Martin Luther]]rek haren ''[[95 tesiak]]'' [[Wittenberg]]eko katedraleko atean iltzatu zituen.
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
== Bibliografia ==
* Miguel Angel Ladero Quesada, ''Historia Universal. Edad Media'', Bartzelona, 1995.
 
*
 
[[Kategoria:Erdi Aroa]]