Azuki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Orrialdea sortu, hainbat ukitu falta zaizkio.
 
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Atal bat gehitu.
18. lerroa:
== Historia ==
Genetikak erakutsi digu azuki landarea lehenengo Himalaian hasi zela landatzen eta ondoren, Txinara eta [[Korea|Koreara]] sartu zela (K.A. 1000. urtetik aurrera), azkenik Japoniara iristeko. Bertan, gaur egun gehien kontsumitzen den bigarren lekalea da, sojaren atzetik.
 
== Izenak ==
Landarearen mendebaldeko izena [[Japoniera|japonieraz]] duen izenean oinarrituta dago: アズキ ''(azuki).'' Japonian azuki lekalea adierazteko [[Txinera|txineratik]] hartutako mailegua ere erabiltzen da: ''shōzu'' (小豆), "hazi txikia" esan nahi du (sojarekin alderatuta: 大豆 ''[daizu]'', "hazi handia"). [[Kanji]] karaktereetan ''shozu'' bezala idaztea ohikoa da, baina ahoskatzeko unean ''/azuki/'' esaten da.
 
Txinan dagokion izena (小豆 xiǎodòu) oraindik ere botanikan eta nekazaritzan erabiltzen da. Hala ere, gehien erabiltzen den hitza ''hongdou'' (红豆; ''hóngdòu'') da, "babarrun gorria" esan nahi du, bere kolore gorri uniformearengatik.
 
Kontuz! Beste hizkuntza batzuetan "babarrun gorria" hitza erabiltzea nahasgarria izan daiteke, izan ere, babarrun arruntekin nahastera eraman gaitzake.
 
== Ikus, gainera ==